Egunero hasten delako

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB

Ramon Saizabitoriaren lehen eleberriaren izenburua, Egunero hasten delako, literatura-idazketaren zereginaren definizio egokia litzateke. Zeren eta teknika etengabe ari baita aldatzen, eta literatura behin eta berriro saiatzen baita bide berrietan.
Saizarbitoria ere horrexetan saiatu zen, euskaraz baina.
Egunero hasten delako eleberrian kontzientziaren jarioaren idazketa landu zuen;
Ehun metro
izenekoan ikuspuntu eta pertsonen aldaketa etengabea erabili zuen; Ene Jesus! delakoan ia-ia absurdora iritsi zen, Samuel Becketen ildoan. Gerora ere, Saizarbitoriak gogoangarriak diren lanak eman ditu; Hamaika pauso, Bihotz bi eta Gorde nazazu lurpean. Lehenengo biak eleberriak dira, eta hirugarrena gero banaka argitaratu zituen eleberrien bilduma da.

Biografia:

Donostian jaio 1944an, Frankismoaren giro eta urte gogorrenetan. Ez zuen gerra ezagutu eta ez zuen loturarik gerra aurreko idazleekin. Baina Txillardegik zabalduriko ildoan harago joan zen, gure literatura Europan modan ziren beste kontaera-teknika eta joera estetikoetan sartzen ahaleginduz. Lehen aipaturiko eleberrietako prosaren bidez, euskera baturaren sorrerako urteetan, bidea zein izan zitekeen erakutsi zutenetakoa izan zen. Horrez gainera, eta Koldo Izagirrerekin batera, Ustela eta Oh! Euzkadi literatura-aldizkarien sortzaileetakoa izan zen, horrelako argitalpenen bidea zabalduz.


Entradas relacionadas: