Berrezarkuntza (1875-1930): sistema politikoa, nazionalismoak eta krisia

HistoriaActualizado el 12,88 KB

Resumen

Testuak Berrezarkuntza sistemaren oinarriak azaltzen ditu: Cánovasen eta Sagastaren txandaketa politikoa, zentralismoa, ustelkeria eta jauntxokeria. Gero, oposizio politikoa, langile mugimendua, nazionalismo periferikoa eta 1898ko Kolonien Galera aztertzen dira. Azkenik, 1902-1930 bitartean Alfontso XIII.aren erregealdiko krisia, 1917ko hiru iraultza, Marokoko Gerra eta Primo de Riveraren diktadura azaltzen dira.

Puntos clave

  • Cánovasek eta Sagastak Pardoko Itunean txandaketa politikoa ziurtatu zuten 1885ean.
  • 1876ko legeak euskal foruak indargabetu zituen eta zentralismoa ezarri zuen.
  • 1879an PSOE sortu zen; 1895ean EAJ (PNV) sortu zen Sabino Aranaren eraginez.
  • 1898an Kuba Espainiatik banatu zen AEBren laguntzarekin.
  • 1917an iraultza militarra, Parlamentarioen Biltzarra eta langile greba orokorra gertatu ziren.
  • 1921eko Annualeko porrotak 14.000 hildako eragin zituen Marokon.
  • 1923an Primo de Riverak estatu-kolpea egin zuen; 1930ean diktadura erori zen.

Ponte a prueba

Cánovasen Sistema Politikoaren Ezaugarriak

  1. Alderdi Biko Txandaketa Politikoa

    • Liberal Kontserbadorea: Goi burgesia eta funtzionarioak. Burua Cánovas del Castillo zen. Programa: eskubide mugatuak.
    • Liberal Fusiozalea: Progresistak eta demokratak. Burua Sagasta. Programa: eskubide zabalagoak.
  2. Zentralismoa eta Batasun Juridikoa

    • 1876ko legeak euskal foruak indargabetu zituen.
    • Probintzietako eta udal antolaketa berriak herritarren partaidetza murriztu zuen.
    • Askatasuna mugatu eta Elizari zentsuraren kontrola eman zitzaion.
  3. Ustelkeria eta Jauntxokeria

    Txandaketa sistema baketsua bermatzeko, hauteskundeak manipulatu egiten zituzten. Tokiz tokiko jauntxokeriari esker, agintea bermatzen zuten. Gobernuak tokiz tokiko jauntzoekin harremanetan jartzen ziren, faboreen truke eta iruzurra erabiliz, hauteskundeetan irabaztea lortzeko. Jauntxoek eremu jakin bat kontrolatzen zuten. Jauntxo horiek Madrilgo agintearen zerbitzura zeuden, hauteskundeak faltsutuz. Fabore horien truke, karguekin edo kinta salbuespenekin ordaintzen zieten.

Berrezarkuntzaren Oposizioa eta 1898ko Krisia

Pardoko Ituna eta Erregeordetza

1885ean Alfontso XII.a hil zenean, Pardoko Ituna sinatu zuten Cánovasek eta Sagastak, bi alderdien arteko txandaketa ziurtatzeko. Maria Kristinaren erregeordetza hasi zen. Sagastaren legeek erregimena demokratizatu zuten. Bi alderdi horien ordezkariak ez ziren benetako herriaren ordezkariak.

Oposizio Politikoa

  1. Sistema Politikoaren Kontrakoak

    Karlistak (EAEn eta Nafarroan ez zuten %3 boto baino gehiago lortu) eta errepublikanoak. Hiru multzo bereizten ziren:

    • Errepublikano historikoak (Emilio Castelarren jarraitzaileak): nazioaren batasuna eta gizartearen ordena nahi zuten.
    • Federalistak: hobeto antolatuta eta langileen elkarteetatik gertu, gizarte erreformaren alde.
    • Progresista-demokratak (Ruiz Zorrilla buru): iraultzak aldaketa ekarriko zuelakoan.
  2. Sistema Osoaren Kontrakoak

    Langile Mugimendua

    Bi korronte agertu ziren:

    • Anarkistak: Ospe handia hartu zuten Bakuninen ideiekin. AIT (Nazioarteko Langileen Elkartea) sortu zen. Bi talde agertu ziren: industriakoak (greba, erresistentzia baketsua eta solidarioa defendatzen zuten) eta beste batzuk (indarkeria erabiltzen zuten, legez kanpokoak, “Mano Negra”).
    • Marxistak: Jarraitzaileak sozialistak izan ziren. 1879an PSOE sortu zuten helburu hauekin: langileak politikan parte hartzea; sistema ekonomikoari aurre egiteko baliabideak (makinak, meategiak...) eta zientzia eta ikasketak ere langileen eskuetan egotea; gizartean klase bakarra egotea; eta langileen esklabutza amaitzea neurri politiko eta ekonomikoak hartuz.
    Nazionalismo Periferikoak

    Nazionalismoaren faktore eragileak:

    • Katalanismoa: La Renaixença (jarduera intelektualak eta hizkuntzaren berreskurapena) aldarrikatzen zuen. 1901ean Liga Regionalista alderdia agertu zen bi helbururekin: autonomia politikoa Kataluniari Espainia barruan, eta politika protekzionista (Kataluniako merkataritza eta industria babesteko).
    • Euskal Nazionalismoa: Sorreraren arrazoiak: euskal foruen indargabetzea (1876an) eta nekazaritza eredutik eredu industrialera aldatu izana. Sabino Aranak fundatu zuen (1893an hasi zen ibilera politikoa). Oinarriak: gizarte tradizionalaren defentsa (foruak eta erlijioa); emigrazioa eta industrializazioa euskal gizarteko baloreak galtzearen arrazoiak; eta foruak mantentzeko independentzia politikoa beharrezkoa. EAJ (PNV) 1895ean sortu zen, ideia independentisten eta autonomisten artean.
    • Galegismoa: Ideologiaren aldetik ezberdina zen, ez zutelako independentzia asmorik.
    • Andaluzismoa: Autonomia piztu zen, langileak ia anarkismoan zeudelako.
    Emakumeen Mugimendua

    Emakumeen mugimendua sustatu zen Katalunian, ehungintzan sartu zirelako. Baina haien lekua etxeko lanetan zegoela esanez, eta gizonezkoekin lehian egon ez zitezen, mugimendu feministak sortu ziren.

Ekonomia eta Gizartea XIX. Mendean

Espainiako gizartea duala zen: periferiako eremu industrializatu batzuk eta nekazaritzako barrualde zabala. Bien artean ez zegoen ia loturarik. Hiru eremu ekonomiko handi ikus daitezke:

  1. Barrualdeko nekazaritza eremua: laboreak lantzen ziren eta protekzionismoari esker atzerriko lehiari eusten zioten.
  2. Periferiako eremu industriala (Katalunia, EAE eta Kantauri aldeko inguruko lurraldeak): merkatu nazionalerako ekoizten zen, produktibitate eskasa eta prezio oso altuak zituzten, beraz babes handia zegoen.
  3. Periferiako eremu mediterraneoa (fruituak, olioak...): kanpora saltzen ziren, inportazioak egiteko aukera emanez.

Agintean “hiruko oligarkia” zegoen: Bilbo (burdingileak), Bartzelona (ehungileak) eta Valladolid (labore-ekoizleak). Espainiako ekonomia XIX. mendean babestuta egon zen, garapen ekonomikoa sustatzeko. Salbuespena: Seiurteko Demokratikoan.

1898ko Kolonien Galera

XIX. mendearen hasieran, Espainiako inperio kolonialaren barruan Kuba, Puerto Rico, Filipinak eta uharte eta artxipelago txikien multzoak zeuden. Banatzeko prozesu bat hasi zen. Kuba Espainiatik banatzea lortu zen AEBko laguntzarekin. Horrek hau ekarri zuen:

  • Kolonia gutxiago Espainiarentzat.
  • Ekonomiaren aldetik, kapital batzuk berreskuratu eta merkatuak mantendu zituzten.
  • 50.000 hildako.
  • Ideologikoen aldetik: Kontzientzia nazionalaren krisiaren ondorioz, Birsorkuntza sortu zen, eta politika aldatzeko eta modernizatzeko proposamenak egin zituzten. Periferiako nazionalismoek indar handiagoa hartu zuten.

Berrezarkuntzaren Krisia (1902-1930)

Alfontso XIII.aren Erregealdiaren Hasiera

1902an Alfontso XIII.a errege izendatu zuten, 16 urte zituela. 1876ko Konstituzioa zin egin ondoren, Berrezarkuntza sistemarekin arazo batzuk konpondu behar ziren: sistema politikoari zinezkotasuna eman, langile sektoreen eskakizunei jaramon egin, Berrezarkuntzaren sisteman indar politiko berriak bereganatu eta betiko ordezkariak izendatu (Kontserbadoreen aldetik Maura, eta Liberalen aldetik Canalejas). Alfontsoren erregealdiaren pasarteak:

  1. 1902-1917: Txandaketa sistema.
  2. 1917-1923: Gobernu kontzentrazioak.
  3. 1923-1930: Primo de Riveraren diktadura.

A) 1902-1917: Txandaketa Sistema

Kongresuan gehiengo monarkikoa nagusitu zen eta joera berriek gora egin zuten. Gobernu aldaketa ugari egon ziren:

  • 1905-07 (Liberalak): Udal hauteskundeak (Liga Catalanistaren garaipena) eta Jurisdikzioen Legea.
  • 1907-09 (Kontserbadoreak, Maura): Masa neutroa erakartzen saiatu zen, baina porrot egin zuen. Ondorioz, Bartzelonako Aste Tragikoa gertatu zen (Rifeko gudura erreserbistei deitzeagatik). Errepresio gogorra izan zen.
  • 1910-12 (Canalejas): Egoera baretzeko neurriak: berrikuntza sozialak, Eliza eta Estatua banandu, Vatikanoarekiko harremanak hautsi, hezkuntza eta zerbitzu militarra beharrezkoa. 1912an Canalejas hil zen.
  • 1913-17 (Fulanismoa): Kontserbadoreen aldetik Dato eta Liberalen aldetik Romanonesko kondea. 1914-18: Lehen Mundu Gerra. Espainia neutrala izan zen.

1917ko Krisia

Hiru iraultza gertatu ziren:

  1. Iraultza militarra: Ofizialek “Defentsa Batzarrak” antolatu zituzten. Armada monarkiaren zutabe bihurtu zen berriro.
  2. Parlamentarioen Biltzarra: Katalanistek Bartzelonan bildu zuten, erregimen politikoa aldatzeko eta autonomia eskatzeko. Gobernuak desegin zuen.
  3. Langileen iraultza: Lan eta bizi baldintza gogorrak zirela medio, greba orokorra osatu zuten. Erantzuna armadaren errepresioa izan zen.

B) 1917-1923: Kontzentrazio Gobernuak

Ezegonkortasun politiko eta soziala zegoen. Azkenik, Marokoko Gerra: 1921ean, Annualeko komandantzian, Marokoko buruzagi nazionalistek Espainiako armadari erasoa egin eta 14.000 hildako egon ziren. Horren ostean krisi politiko larria hasi zen: sozialismoaren erasoa armada eta erregearen kontra. Gorteek Picasso jeneralari erantzukizunak argitzeko txostena agindu zioten. Erantzuleak: Erregea eta jeneralak. Defentsa Batzordeek ospea galdu eta 1922an desagertu ziren.

C) 1923-1930: Primo de Riveraren Diktadura

Erregearen babesarekin estatu-kolpea Bartzelonan egin zuen 1923an, Berrezarkuntzako sistema konstituzionalari amaiera emanez. Garai hartako gertakariak: Marokoko Gerrarekin amaitzea eta nolabaiteko garapen ekonomikoa. Jeneralak bere gobernua betikotzeko asmoa erakutsi zuenean, oposizioak gora egin zuen eta 1930ean diktadura erori zen. Alfontso XIII.a Berrezarkuntzako sistema parlamentarioa berrezartzen ahalegindu zen, baina alferrik. Monarkiaren izen ona galduta zegoen, eta Errepublikaren aldeko talde politikoek akordioa sinatu zuten (Donostiako Ituna), Espainian errepublika ezartzeko konpromisoa hartuz.

“El Intruso” Eleberriaren Testu Iruzkina

Kokapena eta Gaia

Testua narratibo-soziala da, historiografikoa. Egilea Blasco Ibáñez da eta hartzailea irakurlea. Data 1904koa da eta gaia Bizkaiko meatzarien egoera da XX. mendearen hasieran, Alfontso XIII.aren erregealdian.

Ulermena: Meatzarien Bizi Baldintzak

Egileak “peoien etxea” meatzariak bizi ziren etxeei deitzeko aipatzen du. Barrakoietako baldintza ez-higienikoei buruz hitz egiten du. Lanaldi gogor bat jasan eta gero, langileak barrakoietara joaten ziren lo egitera eta han arroparekin lo egin behar zuten. Ezin zen arnasarik hartu, parasitoak familiakoak ziren, zikinkeria bizia zen...

Meategiari harrobia deitzen dio, eta harrobia meategia baino arriskutsuagoa dela esaten du, han lan egiteko prestakuntza beharrezkoa ez baita. Goseak bultzatuta, pertsona asko heldu ziren, nekazaritza-lanak utzi ondoren. Protagonistaren ustez, Enkarterrirainoko gizonen korronte hori bukatu arte, lan-baldintzak hobetzea oso zaila izango zen.

Testuingurua: Industrializazioa eta Langile Mugimendua

Artikulu honen garai historikoa Berrezarkuntza da. Euskal Herrian, batez ere Bizkaian, industrializazioa garatu zen. Sektorerik garrantzitsuena meatzaritza zen. Kanpoko kapitalekin hemengo meategiak ustiatu ziren, eta burdin mea Ingalaterrara esportatzen zen. Meategietako jabeek dirua pilatu zuten eta gero burdingintzan inbertitu zuten. Gure industria garatzeko funtsezkoa zen barne merkatua kontrolatzea, horretarako neurri protekzionistak eskatu zizkioten Madrilgo gobernuari.

Langileen Egoera Bizkaian

Euskal industriak eskulan ugaria behar zuen, horrexegatik langile asko nekazal ingurutik etorri ziren. Lan eta bizi baldintza oso gogorrak zituzten (etxebizitza pobreak, barrakoiak, soldata txikiak, lan arriskutsuak...). Meategien ondoan jabeek barrakoiak eraiki zituzten, eta hauetan meatzariak derrigorrez bizi behar ziren. Meatzariak behartuta egon ziren enpresak jarritako dendetan denetarik erostera, prezioak altuegiak eta kalitatea baxuegia izanda.

XIX. mendearen azken laurdenean Bizkaiko biztanleria modu desorekatu batean igo zen. Horren ondorioz, langile mugimendua sortu zen. Sozialismoa izan zen ideologiarik hedatuena. Sozialistek 1879an PSOE sortu zuten, eta 1886an Facundo Perezaguak Bizkaiko lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilbon.

Meatzarien Grebak

  • 1890eko Greba: Meatzarien lehen greba garrantzitsua. Kausak: soldata errealaren jaitsiera eta derrigorrezko dendetan erostea. Greba siderurgia eta ontzigintzara hedatu zen, 30.000 langile geldiaraziz. Loma jeneralaren bandoarekin bukatu zen.
  • 1903ko Greba: Oso gogorra izan zen. Zappino jeneralaren bandoarekin bukatu zen: asterako ordainketa bermatu eta derrigorrezko dendak eta barrakoiak kendu.
  • 1910eko Greba: Oso arrakastatsua izan zen: lanaldia bederatzi ordu eta erdira murriztea onartu zen.

Langile abertzaleek erreakzionatu zuten eta, jarrera horrekin ados ez zeudenez, euren sindikatua eratu zuten: Euzko Langileen Alkartasuna (ELA/STV). Abertzaleentzat sozialismoa ideologia zorrotza zen. 1911ko grebaren porrotaren ondoren, sozialismoaren barruan joera moderatuak nagusitu ziren (Indalecio Prieto). Sozialismoa II. Errepublikan finkatu zen.

Testuaren Garrantzia

Nahiz eta testua eleberri batetik hartua izan, oso argi ikusten dira garai hartako industrializazioaren ondorioak: soldata baxuak, lanaldi gogorrak, etxebizitza ez-higienikoak, meategietako jabeen abusuak... Gauza hauek guztiek langile-mugimendu indartsu bat bultzatu zuten, sozialismoak gidatuta, haien baldintzak hobetzeko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Pardoko Ituna?

1885ean Cánovasek eta Sagastak sinatutako akordioa izan zen, bi alderdien arteko agintaldi txandaketa ziurtatzeko. Maria Kristinaren erregeordetza hasi zen ondoren.

Zergatik sortu zen euskal nazionalismoa?

Testuaren arabera, 1876an euskal foruak indargabetu zirelako eta nekazaritza ereduak industriala izan zirelako. Sabino Aranak fundatu zuen, foruak eta erlijioa defendatuz.

Zer gertatu zen 1917an?

Hiru iraultza gertatu ziren: iraultza militarra (Defentsa Batzarrak), Parlamentarioen Biltzarra (autonomia eskatuz) eta langileen greba orokorra. Gobernuak Parlamentarioen Biltzarra desegin zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu zen PSOE?
2. Nork sortu zuen Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)?
3. Zer ondorio izan zuen 1898ko krisiak?
4. Zein izan zen Primo de Riveraren diktadura hasteko modua?
5. Zer gertatu zen 1921ean Annualen?
6. Zein izan zen 1910eko greba meatzarien?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.