XIX. mendearen amaierako Espainia: nazionalismoak, gizarte mugimenduak eta 1898ko krisia

HistoriaActualizado el 3,72 KB

Resumen

Dokumentu honek XIX. mendearen amaierako Espainiaren gizarte eta ekonomia aztertzen ditu, ekonomia dualaren bereizketa (barrualdeko nekazaritza eta periferiako industria) azalduz. Periferiako nazionalismoen (katalanismoa, euskal nazionalismoa, galegismoa eta andaluzismoa) sorrera eta gizarte mugimenduak ere aztertzen ditu, 1898ko krisiarekin amaituz.

Puntos clave

  • Espainiako ekonomia XIX. mendean babestuta egon zen protekzionismoaren bidez, Seiurteko Demokratikoa izan ezik.
  • Hiruko oligarkia: Bilbo (burdingileak), Bartzelona (ehungileak) eta Valladolid (labore-ekoizleak).
  • 1901ean Liga Regionalista sortu zen Katalunian, autonomia politikoa eta politika protekzionista aldarrikatuz.
  • Euskal Nazionalismoa Sabino Aranak fundatu zuen; 1893an hasi zen bere ibilbide politikoa eta 1895ean PNV sortu zen.
  • Euskal nazionalismoaren sorreraren arrazoiak euskal foruen indargabetzea (1876) eta eredu nekazaritik industrialera igarotzea izan ziren.
  • 1898ko krisiak Kuba eta beste kolonia batzuk galtzea ekarri zuen, eta ondorio ideologikoak izan zituen, Regeneracionismoa sortuz.

Ponte a prueba

XIX. Mendeko Espainiako Gizartea eta Ekonomia

XIX. mendearen azken hamarkadetan Espainian agerian jarri ziren hainbat erregionalismo eta nazionalismo: Katalunian, Galizian, Andaluzian eta Euskadin.

Espainiako gizartea duala zen: periferiako eremu industrializatu batzuk eta nekazaritzako barrualde zabala. Bien artean ez zegoen ia loturarik.

Egitura Ekonomiko Duala

Hiru eremu ekonomiko handi ikus daitezke:

  1. Barrualdeko nekazaritza eremua: laboreak lantzen ziren eta protekzionismoari esker atzerriko lehiari eusten zioten.
  2. Periferiako eremu industriala (Katalunia, EAE eta Kantauri aldeko inguruko lurraldeak): merkatu nazionalerako ekoizten zen, produktibitate eskasa eta prezio oso altuak zituen, beraz, babes handia zegoen.
  3. Periferiako eremu mediterraneoa (fruituak, olioak...): kanpora saltzen ziren, inportazioak egiteko aukera emanez.

Agintariak “hiruko oligarkia” osatzen zuen: Bilbo (burdingileak), Bartzelona (ehungileak) eta Valladolid (labore-ekoizleak).

Espainiako ekonomia XIX. mendean babestuta egon zen, garapen ekonomikoa sustatzeko. Salbuespena: Seiurteko Demokratikoan.

Periferiako Nazionalismoen Gorakada

Nazionalismoen faktore eragileak Katalunia, Euskal Nazionalismoa eta Periferiako beste mugimendu batzuk izan ziren. Mugimendu hauek langileen esklabutza amaitzea eta euren egoera hobetzeko neurri politiko eta ekonomikoak hartzea aldarrikatzen zuten.

Katalanismoa

  • “La Renaixença”: Jarduera intelektualak eta hizkuntzaren berreskurapena aldarrikatzen zituen.
  • 1901ean Liga Regionalista alderdia agertu zen bi helbururekin: autonomia politikoa Kataluniari Espainia barruan, eta politika protekzionista, Kataluniako merkataritza eta industria babesteko.

Euskal Nazionalismoa

Sorreraren arrazoiak bi izan ziren:

  1. Euskal foruen indargabetzea (1876).
  2. Eredu nekazaritik eredu industrialera aldatu izana.

Euskal Nazionalismoa Sabino Aranak fundatu zuen eta 1893an hasi zen bere ibilbide politikoa. Bere oinarriak hauek ziren:

  • Gizarte tradizionalaren defentsa: foruak eta erlijioa.
  • Emigrazioa eta industrializazioa euskal gizarteko baloreak galtzearen arrazoiak zirela.
  • Foruak mantentzeko independentzia politikoa behar zela.

PNV (Euzko Alderdi Jeltzalea) 1895ean sortu zen, ideia independentisten eta autonomisten artean.

Galegismoa eta Andaluzismoa

  • Galegismoa: Ezberdina zen ideologiaren aldetik, ez zutelako independentziaren asmorik.
  • Andaluzismoa: Autonomia piztu zen langileak ia anarkismoan zeudelako.

Gizarte Mugimenduak

Baita ere emakumeen mugimendua sustatu zen. Katalunian ehungintzan sartu ziren, baina haien lekua etxeko lanetan zegoela esanez, eta gizonezkoekin lehian egon ez zitezen, mugimendu feministak sortu ziren.

1898ko Krisia eta Ondorioak

XIX. mendearen hasieran Espainiako inperio kolonialaren barruan Kuba, Puerto Rico, Filipinak eta uharte eta artxipelago txikien multzoak zeuden. Baina banaketa prozesu bat hasi zen. Kuba Espainiatik banatzea lortu zen AEBko laguntzarekin, eta honek ondorio hauek ekarri zituen:

Ondorio nagusiak

  • Espainiak kolonia gutxiago izatea.
  • Ekonomiaren aldetik: kapital batzuk berreskuratu eta merkatuak mantendu zituzten.
  • 50.000 hildako.

Ondorio Ideologikoak

  • Kontzientzia nazionalaren krisiaren ondorioz, Birsorkuntza (Regeneracionismo) sortu zen, eta politika aldatzeko eta modernizatzeko proposamenak egin zituzten.
  • Periferiako nazionalismoek indar handiagoa hartu zuten.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein izan ziren Euskal Nazionalismoaren sorreraren arrazoiak?

Bi arrazoi izan ziren: euskal foruen indargabetzea (1876) eta nekazaritzako ereduetik eredu industrialera igarotzea. Sabino Aranak fundatu zuen mugimendua, eta 1895ean PNV sortu zen.

Zer da "hiruko oligarkia"?

Espainiako agintari ekonomikoen taldea, Bilbo (burdingileak), Bartzelona (ehungileak) eta Valladolid (labore-ekoizleak) osatua.

Zer ekarri zuen 1898ko krisiak?

Espainiak kolonia gehienak galdu zituen, Kuba AEBko laguntzarekin banatu zelako. Ondorio ekonomiko eta ideologikoak izan zituen, eta Regeneracionismoa sortu zen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtean sortu zen Liga Regionalista Katalunian?
2. Nork fundatu zuen Euskal Nazionalismoa?
3. Zein izan zen "hiruko oligarkia"ko hiri bakoitzaren jarduera nagusia?
4. Zein urtean sortu zen PNV?
5. Zer eskatzen zuten euskal foruak mantentzeko Aranak zioenez?
6. Zein kolonia banatu zen Espainiatik AEBko laguntzarekin?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.