Sandhursteko Adierazpena eta Errestaurazioa Espainian (1874)
Resumen
Testuak 1874ko Sandhursteko Manifestua eta Alfontso XII.aren errestaurazioa aztertzen ditu, errepublikaren amaiera eta Canovas del Castillo gobernuburu izendatzearen ondorioz. Gainera, errege berriak hartutako neurriak eta erregimenaren arazoak azaltzen ditu, III. Karlistaldia, matxinada kantonalista eta Kubako gerra barne. Ikasleak ikasiko du zergatik izan zen errestaurazio hura alferrik galdutako aukera iraultzailea.
Puntos clave
- 1874ko abenduaren 1ean Alfontso Borboikoak Sandhursteko Manifestua argitaratu zuen.
- 1874ko abenduaren 29an Martinez Campos jeneralak Alfontso XII.a errege aldarrikatu zuen, errepublika amaituz.
- Canovas del Castillo gobernuburu izendatu zuten eta monarkia tradizionala konponbide gisa aurkeztu zuen.
- Neurri nagusiak: kontsumo-zergen gaineko zergakabolitzea, estankoen ezabapena, kintak ezabatzea, boto-eskubidea 21 urtera jaistea, haurren lana arautzea eta esklabotza ezabatzea Puerto Ricon.
- Arazo nagusiak: III. Karlistaldia, matxinada kantonalista, Kubako gerra, Alfontsoren aldeko konspirazioak eta errepublikanoen zatiketa.
- Erregimen berria ez zen hauteskundeen edo estatu-kolpe baten ondorioz heldu, 1869ko Konstituzioaren agortzeak eragin zuen.
- Testuaren arabera, errestaurazioa alferrik galdutako aukera iraultzailea izan zen.
Sandhursteko Adierazpena: Alfontsinoak gero eta indar gehiago ari ziren eskuratzen, goi klasearen artean, batez ere. Canovas del Castillok monarkia borbondarra berrezartzeari ekin zion eta monarkia tradizionala zela konponbidea adierazi zuen. Alfontso Borboikoak 1874ko abenduaren 1ean, Sandhursteko Manifestua eman zuen argitara, eta bere burua espainiar guztien zerbitzura jarri.
Errepublikaren erorketa: 1874ko abenduaren 29an Martinez Campos jenerala eta beste jeneral batzuk altxatu egin ziren Sagunton eta eta Alfontso XII.A Espainiako errege aldarrikatu zuen, eta horrela amaiera eman zioten garai historiko garrantzitsu bati, ERRESTAURAZIOA edo BERREZARKUNTZA hasiz. Errege berriaren zain A.Canovas del Castillo gobernuburu izendatu zuten.
Garai hartan hartutako neurriak
Kontsumoen gaineko zergakabolitzea, muga-zergak jaistea edo estankoak kentzea (tabakoa, gatza…): Ogasunerako oso neurri kaltegarria izan zen hau, iturri garrantzitsuenetako bat baitzen.
Kinten ezabatzea: armada soldatapeko boluntarioez osatu zen. Hala ere, ez zuen denbora asko iraun, karlistaldia piztu baitzen.
Boto eskubidea jende gehiagorengana iritsi zen, 21 urteraino jaitsi baitzuten adina.
Haurren lana arautu zuen.
Esklabotza ezabatu zen Puerto Rico-ko espainiar kolonian.
Arazoak eta porrotaren arrazoiak
III. Karlistaldia: Karlos VII.A, Karlos Maria Isidroren biloba, armaz altxatu zen. Lizarran hiriburua zuen gobernua eratzea iritsi zen.
Matxinada kantonalista: Cartagenan hasi eta Levante eta Andaluzian hedatu ziren. Mugimendu konplexua zen; izan ere, kantonalistek, federalista intrantsigenteen helburu autonomistez gain, iraultza soziala lortzeko, helburua zuten, ideia internazionalista berrietan oinarrituta.
Kubako gerra.
Alfontsoren aldeko konspirazioak.
Errepublikanoen zatiketa
: Errepublika bateratua ala Errepublika federala…Anarkismoaren indarra.
Kontuan hartzekoak
Errepublikanoak gutxiengo ziren Espainiako mapa politikoan eta zatiturik heldu ziren.
Bere botere hartzea ez zen hauteskunde-garapen baten ondoren edo estatu-kolpe garaile baten bidez heldu. 1869.Ko Konstituzioan arauturiko monarkiaren agortzeak ipini zituen agintean, aukera bakar moduan.
Erregimen berria, testuinguru honetan, alferrik galdutako aukera iraultzailea izan zen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer izan zen Sandhursteko Manifestua?
1874ko abenduaren 1ean Alfontso Borboikoak argitaratu zuen manifestua, non bere burua espainiar guztien zerbitzura jartzen zuen. Monarkia borbondarra berrezartzeko bide gisa aurkeztu zen.
Noiz eta nola amaitu zen Espainiako errepublika 1874an?
1874ko abenduaren 29an Martinez Campos jeneralak eta beste jeneral batzuek Sagunton altxatu ziren eta Alfontso XII.a errege aldarrikatu zuten. Horrela errepublika amaitu zen eta Errestaurazioa hasi zen.
Zein izan ziren Canovas del Castillo gobernuaren neurri nagusiak?
Kontsumo-zergen gaineko zergakabolitzea, estankoen ezabapena, kintak ezabatzea, boto-eskubidea 21 urtera jaistea, haurren lana arautzea eta esklabotza ezabatzea Puerto Ricon. Ogasunerako kaltegarria izan zen estankoen ezabapena.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.