Espainiako krisia (1788-1823): Iraultza, gerra eta absolutismoa

HistoriaActualizado el 6,95 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako krisi politiko eta sozialaren urteak aztertzen ditu, Frantziako Iraultzaren eraginetik hasi eta absolutismoaren berrezarpenera arte. Gerra napoleonikoa, Baionako Estatutua, Fernando VII.aren erregealdia eta 1823ko Hirurteko liberalaren amaiera azaltzen ditu. Ikasleak 1808ko krisia, gerraren kostuak eta liberalen porrota ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Frantziako Iraultzaren ondorioz, Godoyk Espainiaren kanpo-politika Frantziaren aliatu bihurtu zuen, eta Trafalgarren (1805) armada ia guztia galdu zen.
  • 1808an Fontainebleauko Ituna eta Aranjuezeko matxinada gertatu ziren, eta Napoleonek Baionan Karlos IV.a eta Fernando VII.a abdikatzera behartu zituen.
  • Baionako Estatutuak pribilegioak kendu zituen eta Jose I.a errege izendatu zuen.
  • Fernando VII.ak 1814an Cadizko Konstituzioa indargabetu zuen eta absolutismoa berrezarri zuen.
  • Liberalak 1820-1823 hirurtekoan gobernatu zuen, baina 1823an Ehun Mila Semeak armadak erregimen absolutista berrezarri zuen.

Ponte a prueba

1.1. Frantziako Iraultzaren Eragina

Frantzian ideia liberalak hedatu ziren iraultzaren ondorioz, eta honek gorte pribilegiatuen artean desadostasuna eragin zuen. Karlos IV.ak ilustratuen eragina desagerrarazi zuen eta Manuel Godoy ezarri zuen estatu idazkari karguan. Mugak itxi zituen Ilustrazioa ez hedatzeko.

Luis XVI.aren exekuzioak (1793an) Europako koalizio militarrarekin bat egitera bultzatu zuen erregea, Frantziaren aurkako gerrarako.

Espainiak galdu egin zuen, kostu ekonomiko handiak sortuz. Basileako Bakea sinatu zen, eta Espainia Frantziaren interesen menpe geratu zen.

Napoleonek boterea eskuratu eta aldaketak egin zituen kanpo-politikan: Espainia Frantziaren aliatua bihurtu zen. Horrek Britainia Handiaren aurka parte hartzea ekarri zuen, eta ondorio larriak izan zituen.

1805ean galdu zuten, eta Trafalgarko guduan Espainiako itsas armada ia guztia galdu zen.

Horren ondorioz, kolonietatik zetozen Ogasunerako baliabiderik gabe gelditu ziren.

Godoy zorpetu egin zen baliabide horiek lortzen saiatzeko, eta horretarako kontribuzioak handitu eta Elizaren lurrak desamortizatu zituen. Horrek Godoyren aurka jarri zituen:

  • Eliza eta nobleak.
  • Fernando (VII.a) printzea.

Herria ere aurka jarri zen, prezioak eta zergak igo zirelako, eta horren ondorioz matxinadak izan ziren.

1.2. Okupazio Napoleonikoa

Espainiak Fontainebleauko Ituna sinatzean (1807), egoerak okerrera egin zuen. Itun horren bidez, Frantziak Espainia bere tropekin zeharkatzeko baimena zuen, Portugali eraso egiteko. Portugal printzerri batzuetan banatu zen, eta zati bat Godoyri emango zitzaion.

1808ko otsailean, tropa frantziarrak sartu eta hiri estrategikoak okupatu zituzten (Bartzelona, Gasteiz...). Errege-familiak Aranjuezera ihes egin behar izan zuen Madril inbaditu zutenean.

Soldaduek eta herritarrek matxinatu egin ziren, Aranjuezeko matxinada sortuz, nobleek eta kleroak bultzatuta. Hauek eskatzen zuten:

  • Godoy kargutik kentzea.
  • Karlos IV.ak bere seme Fernandori tronua uztea.

Hurrengo egunean Fernando VII.a errege jarri zuten, baina horrek monarkiaren krisia eragin zuen. Karlos IV.ak Napoleoni laguntza eskatu zion tronua berreskuratzeko. Napoleonek monarkak Baionan deitu zituen eta Espainia konkistatu zuen.

Baionan, bi erregeek abdikatzea onartu zuten. Napoleonek bere anaia Jose I.a izendatu zuen Espainiako errege, eta Gorteak Baionan deitu zituen konstituzio bat onartzeko: Baionako Estatutua. Estatutu honen baldintzak hauek ziren:

  • Pribilegioak abolitu ziren.
  • Espainiarren berdintasuna legearen eta zergen aurrean ezarri zen.
  • Jose I.a errege gisa onartu zuten.

2.2. Gizarte- eta Politika-Jarrerak

Gerraren ondorioz, bizi-baldintzak izugarri kaltetu ziren. Gainera, alde bateko zein besteko armaden presentzia kaltegarria izan zen, batez ere herri xehearentzat eta nekazarientzat, armadaren eskakizunak kontuan hartu behar baitzituzten.

Jose I.aren alde jarri zirenei Afrantsesatuak deitu zitzaien, herrialdea modernizatzeko asmoz. Haien artean erreformatzaileak eta ilustratuak aurkitzen ziren.

Aurkako taldea bi multzotan banatu zen:

  • Absolutistak: Kleroak eta nobleak osatua, Fernando VII.a itzultzearen, erlijio katolikoa defendatzearen eta absolutismoa berrezartzearen aldekoa zen.
  • Erreformatzaile Moderatuak: Erregimen zaharrera itzuli nahi zutenak, baina erreforma batzuekin.

Liberalek absolutismoa kendu eta Fernando VII.ak konstituzio berri bat ezarriko zuela espero zuten, subiranotasun nazionala, botere banaketa eta askatasunak bermatuz.

2.3. Gerraren Kostuak

Gerra luze honek hilketa eta suntsipen asko ekarri zituen. Heriotza tasa asko igo zen, biztanleriaren %50a galduz (datu historiko eztabaidatua).

Ekonomiari dagokionez, nekazaritza eta industria suntsitu ziren.

Kostuak eta zorrak izugarriak izan ziren. 1815ean, finantza publikoen defizita estatuaren sarreren %20 zen. Sarrerak behera egin zuten, kolonien independentzia-prozesuen ondorioz.

6.1. Absolutismoaren Berrezarpena (1814-1820)

Fernando VII.a Espainiara itzultzean (1814), ez zuen konstituzio-erregimena sinatzeko promesa bete. Cadizko Konstituzioa indargabetu eta Pertsiarren Manifestua onartu zuen.

Antzinako Erregimena berrezarri zuen. Erbestera ihes egin ezin zuten liberalak eta afrantsesatuak exekutatu zituzten.

Hilabete batzuk geroago, jaurgo-erregimena eta erakunde zaharrak berrezarri zituen. Nazioarteko testuinguruan absolutismoa berrezartzea zen nagusi. Fernando VII.ak uko egin zien erreformei, eta ez zituen gerraosteko gizartea berreraikitzeko neurriak hartu (ogasunarekin, zorrekin...). Gainera, kolonien independentzia prozesuak zirela eta, Ameriketatik zetorren diru-fluxua moztu zen.

6.2. Atxikimendu Eza Sozial eta Politikoa

Fernando VII.aren errepresioa gertatu zen, baina Napoleonen aurkako gerrak aldaketak eragin zituen gizartean:

  • Behe Klasean: Jaurgo-errentak eta harremanak ordaintzeko erresistentzia agertzen jarraitu zuten.
  • Klase Aberatsean: Desamortizazio-prozesuetan lurrak erosi eta alfer-lurrak berritu zituzten. Ondasunen jabetza-eskubidea lortu zuten. Gremio-erregimenetik aldendu eta ekoizpen-forma berriak garatu zituzten, industria eta merkatu-askatasunak aldatuz.
  • Hirietan: Klase langilearen nahigabea. Horrek liberalen eta konstituzioaren aldeko aldarrikapenak bultzatu zituen, eta altxamendu militarrak gertatu ziren boterea eskuratzeko. 1814tik aurrera, altxamenduak izan ziren militar liberalak boterean jartzeko, baina porrot egin zuten, eta monarkiaren erantzuna errepresio gogorra izan zen.

6.5. Hirurteko Liberalaren Likidazioa

Liberalismoak Espainian lortutako arrakasta beste lurralde batzuetara iritsi zen, adibidez Portugalera. Aliantza Santua sortu zuten potentziak (Errusia, Prusia, Austria eta Frantzia) beldurtu egin ziren. Aliantza honen helburua esku-hartze militarrak mehatxatzea zen, liberalen aurka egiteko.

Fernando VII.aren laguntza-eskaerei erantzuteko, Frantziak armada bat bidali zuen. Armada horrek San Luisen Ehun Mila Semeak izena hartu zuen. 1823an, Angulemako dukeak Pirinioak zeharkatzeko agindu zien, ordena tradizionala berrezartzeko.

Armada liberalen erresistentzia txikia izan zen. Katalunian, Francisco Espoz y Minaren agindupean zeuden tropek aurre egin zieten, baina porrot egin zuten. Ez zuten lortu herritarrek parte hartzea, ezta britainiarren laguntza ere.

Madril konkistatu zutenean, Erregeordetza Kontseilua eta gobernu absolutista ezarri zituzten. Gobernuak Hirurtekoan aldarrikatutako arau eta dekretu guztiak indargabetu zituen. Fernando VII.ak, liberalak beldurtuz, erregimen absolutista ezarri zuen berriro.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik izan zen krisia 1808an?

Fontainebleauko Ituna eta Frantziako tropen sarrera direla eta, Aranjuezeko matxinada gertatu zen eta Karlos IV.ak tronua utzi behar izan zuen. Ondoren Napoleonek Baionan bi erregeak abdikatzera behartu zituen.

Zer da Baionako Estatutua?

Napoleonek Gorteak Baionan deituz onartu zuen konstituzioa, Jose I.a errege izendatzen zuena. Pribilegioak abolitu eta espainiarren berdintasuna legearen aurrean ezarri zituen.

Zer gertatu zen Fernando VII.a 1814an itzulitakoan?

Konstituzioa indargabetu, Pertsiarren Manifestua onartu eta Antzinako Erregimena berrezarri zuen. Liberalak eta afrantsesatuak erbestera edo exekutatuak izan ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein gertaera izan zen Trafalgarko gudua?
2. Nork sinatu zuen Fontainebleauko Ituna?
3. Zein izan zen Baionako Estatutuaren helburu nagusia?
4. Zer izan zen Aliantza Santuaren helburua?
5. Nork gidatu zuen Frantziako armada 1823an Espainiara?
6. Zer gertatu zen 1814tik aurrera liberal militarrekin?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.