1837ko Konstituzioa: ezaugarriak eta testuingurua

HistoriaActualizado el 4,94 KB

Resumen

Testuak 1837ko Konstituzioa azaltzen du, Estatutu Errealaren ondoren Gorte Konstituziogileek onartutakoa. Liberalismoaren korronte moderatuak eta aurrerakoiak uztartzen zituen, eta subiranotasun nazionala, hiritar eskubideak eta botere banaketa bezalako printzipioak jaso zituen. Era berean, Gorteen eta Koroaren arteko eskumenak, sufragio zentsitarioa eta Eliza finantzatzeko erantzukizuna aztertzen ditu.

Puntos clave

  • 1837ko Konstituzioa 1837ko ekainean onartu zen, 1836ko irailean eta urrian egindako hauteskundeen ondoren osatutako Gorte Konstituziogileek.
  • Liberalismoaren bi korronteak (moderatua eta aurrerakoia) uztartu nahi izan zituen, eta aurrerakoia izan zen nagusi.
  • Subiranotasun nazionala, hiritar eskubideen aldarrikapena (prentsa, iritzi eta elkarte askatasuna) eta botere banaketa jaso zituen.
  • Legegilea Gorteei eta erregeari esleitu zitzaien, eta Parlamentua bi ganberakoa zen: Diputatuen Kongresua eta Senatua.
  • Senatuko kideak zuzenean erregeak izendatzen zituen, eta Koroak lege-betoa eta Parlamentua desegiteko eskumena zuen.
  • Desamortizazioaren ondorioz, Konstituzioak gurtza katolikoaren finantzaketa hartu zuen, eta sufragio zentsitarioa ezarri zen.

Ponte a prueba



Promulgatu eta handik bi urtera, garbi ikusi zen Estatutua ez zela liberalen gogokoa; izan ere, liberalek benetako Konstituzio berria egitea -subiranotasun nazionalean oinarritua - edo 1812ko Konstituzioa berrezartzea nahi zuten. /// 1836an
Málagan, Granadan eta Cádizen; gero, Aragoin eta Valentzian, azkenik, Estatu matxinada asko egon ziren Estatutu Erreala zela eta. Abuztuaren 12an, sarjentuek Segoviako La Granjako egoitzan egindako matxinadaren ondorioz, erregina gobernatzaileak, Errege Estatutua ezabatu eta 1812ko Konstituzioa berrezarri beharra izan zuen. Baina hori behin behineko irtenbidea izan zen: Gorte Konstituziogileak deitzeko balio izan zuen. ///1835 eta 1837 bitartean, kleroaren ondasunak nazionalizatu eta horiek desamortizatzea egin zuten. Mendizabalen desamortizazioaren bidez burutu zen. ///1836ko irailaren eta urrian Gorte Konstituziogileak osatzeko hauteskundeak egin ziren. Erroldaren araberako boto ematearen bidez bozkatzera deitu zituzten. Gorte berri hauen gehiengoa diputatu aurrerakoiz osatuta geratu zen. Gorte horiek konstituzio berri bat egin zuten, 1837ko ekainean onartuko zena. ///Konstituzio honetan uztartu nahi izan ziren liberalismoaren bi korronteak: moderatua eta aurrerakoia. Edozein kasutan, 1837ko konstituzioa progresista izan zen. ///Izan ere, 1837ko konstituzioak aurrerakoitasunaren oinarrietako batzuk agerian jarri zituen: subiranotasun nazionala, hiritar eskubideen aldarrikapena zabala (prentsa, iritzi eta elkarte askatasuna...), botere banaketa (baina legegilea Gorteei eta erregeari esleitu zitzaien), Estatuaren akonfesionaltasuna. ///Moderatuen aldarrikapen batzuk ere biltzen zituen: 2 ganbera legegile sortzen zituen, ///Diputatuen Kongresua eta Senatua: azken hori ez zen hauteskunde bidezkoa izango, kideak zuzenean erregeak izendatuko zituelako. Koroari, gainera, eskumen ugari eman zizkion: lege-betoa, Parlamentua desegitea, ministroak izendatzeko, etab. Desamortizazioak eta hamarrenak ezabatzearen ondorioz, Eliza bere ondasunik eta ohiko diru-iturririk gabe gelditu zenez, Konstituzioak bere gain gurtza katolikoaren finantzaketa hartu zuen. Sufragio zentsitarioa ezarri zen. ///Maria Kristinak Frantziara alde egin zuen 1840an, gobernatzeari utzita. Esparteroren Erregeordetza hasi zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz onartu zen 1837ko Konstituzioa?

1837ko ekainean onartu zen, 1836ko irailean eta urrian egindako hauteskundeen ondoren osatutako Gorte Konstituziogileek.

Zein ziren 1837ko Konstituzioaren aurrerakoi ezaugarriak?

Subiranotasun nazionala, hiritar eskubideen aldarrikapen zabala (prentsa, iritzi eta elkarte askatasuna), botere banaketa eta Estatuaren akonfesionaltasuna.

Nola izendatzen zituzten Senatuko kideak?

Ez ziren hauteskunde bidez aukeratzen; kideak zuzenean erregeak izendatzen zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz onartu zen 1837ko Konstituzioa?
2. Zein bi korronte liberal uztartu nahi izan ziren konstituzio honetan?
3. Nork izendatzen zituen Senatuko kideak?
4. Zein sufragio mota ezarri zen konstituzio honetan?
5. Zergatik hartu zuen Konstituzioak gurtza katolikoaren finantzaketa?
6. Zein ganberak osatzen zuten Gorte legegileak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.