Salerosketaren dokumentazioa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,73 KB

Salerosketa-kontratua

Parte batek (saltzaileak) besteari (erosleak) gauza ezagun bat, prezio baten truke, emateko betebeharra hartzen duen akordioa da.

Merkataritza salerosketa

Ondasun higigarrien salerosketa merkatarien artean ondoren birsaltzeko, modu berdinean edo eraldatuta birsalmentan onura ateratzeko asmoarekin.

Merkataritza Kodeak arautzen du.

Salerosketa zibilak izango dira: (ez merkantilak)

Eroslearen kontsumorako produktuen salmenta.

Merkataria ez den birsalmenta egiten duen edozein pertsona.

Artisauek euren tailerretan egindako produktuen salmenta.

Nekazariek eta abeltzainek euren uztekin edo euren ganaduekin egindako salmentak.

Kode Zibilak arautzen du.

Merkataritza salerosketa kontratuaren elementuak

Kontratuaren ondasun objektua

Prezioa

Saltzailea

Eroslea

Saltzailearen betebeharrak

Salgaia entregatzeko obligazioa

Entregatze osoa

Entregatze puntuala

Ondasunaren entregatzea, adostutako moduan eta kalitatean.

Adostutako tokian entregatzea

Saltzen diren ondasunak mantentzeko obligazioa.

Saltzen diren ondasunen garantiaren obligazioa.

Eroslearen betebeharrak

Erositako ondasunak jasotzeko obligazioa

Prezioa ordaintzeko obligazioa

Eroslea atzeratzen bada prezioa ordaintzerakoan, zor duenaren interes legala

Garraio gastuak ordaintzeko obligazioa

Saltzaileak ez badu kontratua betetzen

  • Salgaiak ez dira entregatzen. Erosleak aukera dauka eskatzeko kontratua bete gehi kalte-ordainketa kobratu edo kontratua deuseztatu gehi kalte-ordainketa kobratu.
  • Atzerapena salgaiak entregatzerakoan. Saltzaileak ez badu salgaiak epean entregatzen, erosleak kontratua bete edo kontratua deuseztatu gehi kalte-ordainketa kobratu eska dezake.
  • Entregatzen dena ez da adostutakoa. Ez entregatzearen baliokidea da.
  • Salgaiak entregatzen dira kantitate edota kalitate akatsarekin. Ez entregatzearen baliokidea da

Erosleak ez badu kontratua betetzen

  • Ez du prezioa ordaintzen. Berandutzea gertatzen da, hau da, ordaintzea falta dena gehi interes legala ordaindu beharko du.
  • Ez ditu salgaiak jasotzen. Saltzaileak kontratuaren betetzea edo ebazpena eska dezake. Kontratua betetzea eskatzen badu, saltzaileak salgaiak judizialki gordailutuko ditu. Gordailuaren gastuak eroslearen kontura doaz. Baita, kalte-ordainketa eska dezake.

Salerosketa bereziak

  • Epekako salerosketa. Prezioaren zati bat salgaiak entregatu eta gero ordaintzen da, berdinak edo periodikoak diren zatikietan.
  • Horniketa kontratua. Hornitzailea derrigortuta dago segidako eta aldizkako ondasun baten entregatze zehatzak egitera prezio baten truke. Enpresek horrelako kontratuak egiten dituzte horniketa segidazkoa eta konstantea ziurtatzeko.
  • Komisio kontratuak. Komisio hartzaileak merkataritza operazioa beteko du komisio emailearen agindu eta kontura.

Eskaera

Enpresa batek hornitzaile bati ondasunak edo zerbitzuak eskatuz egiten duen dokumentu bat da, aldez aurretik adostutako baldintza batzuen arabera.

Erosleak egiten du eta saltzaileak jasotzen du.
Ez du nahitaez forma jakin bati erantzun behar:Idatziz egin daiteke, eskaera-gutun, eskaera-formulario, posta elektroniko, telefonoz…

  • Zatiak identifikatzea:
    • Eroslearen identifikazio-datuak, IFZ (NIF) barne.
    • Saltzailearen identifikazio-datuak, IFZ (NIF) barne.
  • Dokumentuaren datuak:
    • Eskaera-zenbakia.
    • Jaulkipen-data.
  • Salmentaren baldintzak:
    • Entregatzeko epea.
    • Entregatzeko lekua.
    • Bidaltzeko modua.
    • Ordaintzeko modua eta baldintzak.
    • Oharrak; besteak beste, deskontuak eta gastuak.
  • Salgaiaren datuak:
    • Produktuaren kodea.
    • Kopurua (unitate kopurua).
    • Produktuaren deskribapen zehatza.
    • Prezio unitarioa.
    • Produktu bakoitzaren zenbateko osoa.
  • Sinadura: bezero erosleak edo eskaeraren eskatzaileak egindako erosketa-konpromisoa

Garraio-gutun (Carta de porte)

Salgaiak garraiatzeko kontratuaren bidez, garraiolariak, salgaiak leku batetik bestera eraman eta kontratuan izendatutako pertsonaren eskura jarri behar ditu, prezio baten truke.

Albarana

Saltzaileak egindako dokumentu bat da, eta bertan, bidalitako salgaiak zerrendatzen dira.

Agiri hori eskaera bidaltzean eransten da, salgaiak biltegitik atera direla eta erosleari eman zaizkiola egiaztatzeko.

Albaran baloratua
Albarana, baloratu gabe

Faktura

Ondasunak salerosteko edo zerbitzuak emateko eragiketa legez egiaztatzen duen eta saltzaileak eroslearen kontura jaulkitzen duen dokumentua da.

Faktura bat egitea nahitaezkoa da edo ez, kasuaren arabera

1. Produktu kantitatea * Produktuaren prezioa = Produktuaren zenbatekoa

2. Produktu kantitatea * Produktuaren prezioa = Produktuaren zenbatekoa

Zenbateko gordina

Deskontuak aplikatu behar dira, ordena jarraituz

Deskontu kometziala

Rappela

Goiz ordaintzeagatiko deskontua

Zenbateko garbia

Beste gastu guztiak gehitu

Garraioa

Asegurua

Ontziak

Bilgarriak

Zerga oinarria

  • BEZ motak

Orokorra21%

Murriztuta 10%

Supermurriztua 4%

  • Baliokidetasun errekargu motak

Orokorra 5,2%

Murriztuta 1,4%

Supermurriztua 0,5%

BEZaren batura gehi baliokidetasun-errekarguaren batura

Zergen zenbatekoa

Zerga oinarria + zergak + suplidoak = fakturaren guztizkoa