Enpresen Finantzaketa: Kanpokoa, Barnekoa eta Kapitala

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,73 KB

Kanpoko finantzaketa

Epe ertain eta luzerako finantzaketa

  • Mailegua: Diru kopuru osoa maileguan hartu eta epe jakin batean itzultzen da.
  • Jesapena (Obligazioak): Enpresek jaulkitako kreditu-tituluak dira; beste enpresa edo inbertitzaile batzuek erosten dituzte interes baten truke.
  • Leasing: Ondasun baten erosketa finantzatu eta bezeroari alokairu baten truke ematea. Epea amaitzean, ondasuna itzuli edo erosteko aukera dago.
  • Renting: Ondasun higigarrien alokairua. Kontratua amaitzean, ekipoak ordezkatzeko edo kontratua berritzeko aukera ematen du, baina ez du erosteko eskubiderik.

Epe motzerako finantzaketa

  • Kredituak:
    • Kontuzko zorpekoa: Kontu korrontearen saldoa baino gehiago erabiltzea; enpresak interesak ordaindu behar ditu.
    • Kreditu kontua: Enpresak dirua behar duenean, epe laburrerako eskatzen duen kreditu-lerroa.
  • Merkataritza-kredituak: Hornitzaileei erosketak ordaindu gabe uztean lortzen den finantzaketa autonomikoa.
  • Efektu-deskontua: Bezeroen zorrak finantza-erakunde bati ematea muga-eguna iritsi baino lehen, interes baten truke.
  • Factoring: Enpresak bezeroen kreditu-eskubide guztiak factor enpresari saltzea, berehalako likidezia lortzeko.

Kapitala

Bazkideek egindako ekarpenek osatzen dute.

  • Akzioa: Sozietate anonimo batean kapitalaren zati bat adierazten duen titulu negoziagarria.

Bazkideen eskubideak

  • Dibidenduak: Bazkideei ematen zaien enpresaren irabazien zatia.
  • Kapital-zabalkuntza: Akzio berriak erosteko lehentasuna izatea.
  • Gestioaren informazioa: Enpresaren egoeraren berri jasotzea eta bazkide-batzarrean bozkatzea.

Akzioen balioak

  • Balio nominala: Tituluak jaulkitzean duen balioa.
  • Balio teorikoa: Kapitala gehi erreserbak eta akzio kopuruaren arteko erlazioa.
  • Kotizazio-balioa: Burtsan ordaintzen den balioa.

Autofinantzaketa

  • Aberaste-finantzaketa: Erreserbak dira, enpresak banatu ez dituen irabazietatik datozenak.
  • Mantentze-finantzaketa:
    • Amortizazioa: Ibilgetuek ekoizpen-jardueran duten balio-galera.
    • Hornidurak: Oraindik sortu ez diren galerei edo etorkizuneko gastuei aurre egiteko funtsak.

Enpresak urtealdi ekonomikoaren amaieran jardueren emaitza lortzen du, eta emaitza hori banatu edo berrinbertitu egiten da.