Kontabilitatea: Kontabilitate-Metodoa eta Kontua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,3 KB

KONTABILITATE-METODOA

Kontabilitatea teknika bat da, enpresa jardueraren gertaera ekonomikoak interpretatu, neurtu eta deskribatzen dituena.

Kontabilitateak informazio baliagarria ematen du erabakiak hartzeko.

Bere helburua, enpresaren ondarearen adierazpena eta ikerketa da, bai ikuspuntu estatiko batetik (une zehatz batean) eta baita ikuspuntu dinamiko batetik (enpresaren bilakaera aztertuz) hartuta.

Enpresaren ondarea honela defini dezakegu: enpresak une zehatz batean dauzkan ondasunak, eskubideak eta obligazioen multzoa.


KONTUA

Ondare elementuen banan-banako neurri tresna bat da.

Ondare elementu batek une zehatz batean duen egoera ezagutu ahal du, izan dituen aldaketak eta bukaerako

egoera.

Kontu bakoitzak hiru edo lau digituko zenbaki bat darama lotuta, eta zenbaki hori identifikatzen du.

Kode hori kontabilitatea arautzen duen merkataritza-testu nagusiak ezartzen du: Kontabilitate Plan Orokorrak.

Kontu bat zorduntzea da Zor aldean idazpen bat egitea (cargar-Debe).

Kontu bat abonatzea da Hartzeko aldean idazpen bat egitea (abonar-Haber).


Kontabilitate kontuak bi multzo handietan sailkatzen dira:

A. ONDARE EDO BALANTZEKO KONTUAK.

Ondare kontuak bost taldeetan banatzen dira:

1 taldea: Oinarrizko finantzazioa.

2 taldea: Aktibo ez korrontea.

3 taldea: Izakinak.

4 taldea: Merkataritza operazioengatiko hartzekodunak eta zordunak.

5 taldea: Finantzari kontuak.

B. KUDEAKETA KONTUAK.

Kontu hauek enpresaren denbora tarte zehatz bateko (normalean ekitaldi ekonomiko bat) sarrerak eta gastuak

adierazten dute.

Kontu hauek ekitaldi ekonomiko bakoitzaren hasieran sortzen dira eta amaieran ixten dira. Kudeaketa kontuekin, enpresak ekitaldi ekonomikoaren amaieran galdu-irabazien kontua osatzen du.

6 taldea: Erosketak eta gastuak.

7 taldea: Salmentak eta sarrerak.


Egunkari Liburua (Libro Diario) funtsezkoa eta derrigorrezkoa da enpresentzat.

Bertan ekintzak eta kontabilitate operazioak erregistratzen dira.

Egunkari Liburuan kontu batean egindako erregistro bakoitzari apuntea deritzogu, eta kontabilitate gertaera bat islatzeko behar diren apunte multzoari idazpena esaten

diogu.

Idazpenak kronologikoki ordenatzen dira. Aktiboko kontuak eta gastuak Zor aldetik sortu eta handitzen dira eta Hartzeko aldetik gutxitzen dira.

Pasiboko kontuak, Ondare Garbikoak eta sarrerak Hartzeko aldetik sortu eta handitzen dira eta Zor aldetik gutxitzen dira.


Idazpen motak

Idazpen batean agertzen den kontu kopuruaren arabera, idazpenak izango dira:

Idazpen sinpleak. Alde bakoitzean kontu bakarra agertzen da.

Idazpen konposatuak. Alde bakoitzean bi kontu edo gehiago agertzen dira.

Idazpen mistoak. Alde batean kontu bakarra agertzen da eta bestean bi edo gehiago.


Liburu Nagusia (Libro Mayor)

Liburu Nagusia ez da derrigorrezkoa, nahiz eta ohiko jardueran ezinbestekoa izan.

Bertan kontu bakoitza indibidualki bere mugimendu guztiekin jasotzen da.

Beraz, enpresak nahi duen kontua kontsultatuz, bere mugimendu guztiak eta bere saldoa ikusten ditu.

Kontabilitate gertaerak erregistratzeko, lehenengo idazpena egingo dugu Egunkari Liburuan eta gero Liburu Nagusian operazioan parte hartzen duen kontu bakoitzaren fitxa indibidualean.

Kontabilitate-zikloa enpresa batek ekitaldi ekonomiko batean egiten dituen eragiketa guztien multzoa da:

1. Emaitza kalkulatzeko eta aztertzeko eta erabaki egokiak hartu ahal izateko.

2. Legeak behartzen duelako:

 • Elkarteen gaineko Zerga---- (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga)

 • Merkataritza Kodea

 • Kontabilitate Plan Orokorra


Kontabilitate-zikloaren egitura hiru etapatan banatzen da:

1. Kontabilitatearen irekiera.

2. Kontabilitatearen garapena

3. Kontabilitatearen itxiera.

Itxierarekin, urteko kontuen aurkezpena bukatutzat ematen da, besteak beste, balantzearen eta galdu-irabazien kontuekin.

Kontabilitatearen irekiera

Kontabilitatearen irekiera enpresaren jarduerarekin batera hasten da, edo ekitaldi ekonomiko berri bat hasten den bakoitzean.


Irekiera-idazpena

Egunkari-Liburuan erregistratzen den lehendabiziko idazpena da.

Irekiera-idazpeneko kontuen datuak balantzean agertzen dira.

Balantzearen aktiboan daudenak egunkari-liburuan ezkerrean edo zor aldean ipiniko dira. Aldiz, balantzean pasiboan daudenak, eskuinaldean edo hartzeko aldean

ipiniko dira.

Kontabilitatearen garapena

Fase honetan, ekonomia ekitaldian zehar sorturiko eragiketa guztiak erregistratuko dira Egunkari-Liburuan eta Liburu Nagusian.

Kontabilitatearen itxiera.

Kontabilitate-zikloaren amaiera iristean, kontabilitateak enpresaren errealitate ekonomiko finantzarioa behar bezala adierazten duen baieztatzeko, errealitatearekin konparatu eta beharrezkoak diren doikuntzak egin beharko dira.


BEZaren likidazioa

Zerga honen auto-likidazioa egin behar da hilero edo hiruhilero Ogasun Publikoan (HP). Kalkulua egiteko jasanarazitako BEZ eta jasandako BEZaren arteko kenketa egin behar da, hau da, bezeroei jasanarazitakoa ken hornitzaileengandik jasandakoa.