Garraio zelularra, LADME prozesua eta larruazaleko elementu aktiboen funtzioak

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,89 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak garraio zelularraren mekanismo nagusiak aztertzen ditu: garraio pasiboa (difusio sinplea eta erraztua) eta garraio aktiboa eta endozitosia. Ondoren, LADME farmakozinetika prozesuaren faseak azaltzen ditu. Azkenik, larruazalean eragiten duten elementu eta mineral aktiboen funtzioak laburtzen ditu.

Puntos clave

  • Difusio pasiboak ez du gastu energetikorik behar eta kontzentrazio desberdintasunen ondorioz gertatzen da.
  • Difusio erraztuan proteina kanalak eta proteina eramaileak parte hartzen dute garraioan.
  • Garraio aktiboak kontzentrazio-gradientearen aurka egiten du eta energia kimikoa behar du.
  • Endozitosian mintz plasmatikoaren inbaginazioz besikula bat sortzen da materiala barneratzeko, energia gastuarekin.
  • LADME prozesuak bost fase ditu: liberazioa, absortzioa, distribuzioa, metabolizazioa eta eliminazioa.
  • Sufrea keratoplastikoa edo keratolitikoa izan daiteke kontzentrazioaren arabera, eta aktibitate antifungikoa du.
  • Zinkak babes antioxidatzailea ematen du UVA erradiazioaren aurrean eta zauriak sendatzen laguntzen du.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Garraio Zelularraren Mekanismoak

4.1.3. Garraio Pasiboa

Difusio Pasiboa

Garraio zelularra egiten duen sistema bat da. Substantziak poroetatik barneratzen dira eta mintzean berez zabaltzen dira. Garraioa kontzentrazio desberdintasunak eragiten du, hau da, kanpoaldean zelularen barrualdean baino solutu gehiago dagoenean gertatzen da. Ez du gastu energetikorik behar.

Difusio Erraztua

Garraio zelularraren bide bat da, difusio pasiboaren antzekoa, baina honetan proteidun egitura zehatz batzuk behar dira, garraiagailu espezifiko gisa funtzionatzen dutenak (adibidez, Proteina kanalak eta Proteina eramaileak).

  • Proteina kanalak: Mintzean poro edo irekidura bat sortzen dute substantzia barneratzeko.
  • Proteina eramaileak: Barneratu behar den substantziara atxikatzen dira mintza zeharkatzeko.

Ez du gastu energetrikorik behar.

4.1.4. Garraio Aktiboa eta Endozitosia

Endozitosia

Mintz plasmatikoaren inbaginazioaren ondorioz, zelularen barrualdera joateko materiaren mugimendua da. Besikula bat sortzen da, material estrazelularrak barrualdera garraiatzen dituena. Gastu energetikoa behar da.

Garraio Aktiboa

Garraio zelularraren beste bide bat da. Solutuak kontzentrazio-gradientearen aurka garraiatzeko erabiltzen da, kontzentrazio baxuetatik kontzentrazio altuetara. Energia kimikoa eta proteina espezifikoak behar dira molekula pasatzeko.

4.1.5. LADME Prozesua (Farmakozinetika)

Gure gorputzera sartzen diren printzipio aktibo guztiek jasaten duten prozesua da. Printzipio aktiboak bere eszipientetik askatzen direneko prozesua da, leku egokira garraiatzen dira diana-organoarekin interakzionatzeko eta jarduera farmakologikoa egiteko. Azkenik, prozesatuak izaten dira eta organismoak ezabatzen ditu.

LADME akronimoak prozesuaren faseak adierazten ditu:

  1. Liberazioa (Aktiboaren askapena).
  2. Absortzioa (Xurgapena eta aktiboaren sarrera organismoan).
  3. Distribuzioa (Organismoak banaketa egiten du).
  4. Metabolizazioa.
  5. Eliminazioa (Iragazketa eta prozesuan geratzen diren substantzien ezabapena).

4.5. Elementu eta Mineral Aktiboen Funtzioak Larruazalean

Sufrea

Hiperkeratosian laguntzen du eta azaleko baskularizazioaren dilatazioan. Seborrea, aknea eta dermatitisean eragiten du, keratinara lotuz. Kontzentrazioa kontuan hartuta, keratoplastikoa (kontzentrazio baxuetan) eta keratolitikoa (kontzentrazio altuetan) izan daiteke. Aktibitate antifungikoa du, hau da, geruza kornearen ondorioak ezabatzen ditu.

Bikarbonatoa

Larruazaleko basodilatazioa sortzen du eta zelulek erabiltzen duten oxigenoaren handipena eragiten du.

Kaltzioa

Larruazaleko homeostasia erregulatzen du. Kaltzioa duten gatz batzuk erredura kimikoetan eta eragiten duten minean eraginkorrak dira.

Magnesioa

Basodilatazioa sortzen duen elementua da, eta, beraz, tentsio arteriala jaisten du.

Kobrea

Hantura sortzen duten egoerak arintzen ditu, hala nola artritisa eta esklerosia.

Estrontzioa

Larruazaleko narritadura sentsazioaren eta histamina askatzeak sortutako azkuraren inhibitzaile indartsua da.

Litioa

Dermatitis seborreikorako erabiltzen da eta hanturaren aurkako jarduera du.

Selenioa

Psoriasiaren tratamendurako erabiltzen da eta zahartzea prebenitzeko balio du.

Silizioa

Larruazal pruruginosoa eta narritatua dutenentzako gomendatzen da.

Sodioa

Larruazaleko babesa berreskuratzen laguntzen du.

Zinka

Babes antioxidatzailea ematen du UVA erradiazioaren aurrean, zauriak sendatzeko eta sistema immunean laguntzen du, eta arrisku kardiobaskularrak gutxitzen ditu.

Preguntas frecuentes

Zein da difusio pasiboaren eta erraztuaren arteko ezberdintasuna?

Difusio pasiboan substantziak mintzetik berez zabaltzen dira, proteinarik behar gabe. Difusio erraztuan, berriz, proteina kanalak edo eramaileak behar dira garraioa egiteko, eta biek ere gastu energetikorik ez dute behar.

Zer dira LADME prozesuaren faseak?

LADME akronimoak liberazioa, absortzioa, distribuzioa, metabolizazioa eta eliminazioa adierazten ditu. Printzipio aktiboak eszipientetik askatu, organismoan xurgatu, banatu, prozesatu eta ezabatzen dira fase horietan.

Zertarako erabiltzen da zinka larruazalean?

Zinkak babes antioxidatzailea ematen du UVA erradiazioaren aurka, zauriak sendatzen laguntzen du eta sistema immunean ere parte hartzen du. Gainera, arrisku kardiobaskularrak gutxitzen ditu.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Garraio pasiboan, zein da substantziak mintzean zehar mugitzeko arrazoia?
2. Zein egitura behar dira difusio erraztuan?
3. Garraio aktiboaren ezaugarri nagusia zein da?
4. Endozitosian, nola garraiatzen da materiala zelulara?
5. LADME prozesuan, zein fasek esan nahi du printzipio aktiboa organismoan xurgatzen dela?
6. Zein elementuk du aktibitate antifungikoa larruazalean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.