Golgi aparatua, erretikulu endoplasmatiko zimurtsua eta zentrioloa
Clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,75 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak zelularen hiru organulu nagusi azaltzen ditu: Golgi aparatua, erretikulu endoplasmatiko zimurtsua eta zentrioloa. Golgi aparatuaren egitura eta proteinen eraldaketa eta banaketan duen funtzioa azaltzen dira. Erretikulu endoplasmatiko zimurtsuaren proteina sintesia eta garraioa eta zentrioloaren egitura eta zelula-banaketan duen rola ere aztertzen dira.
Puntos clave
- Golgi aparatua zisternez eta besikulez osatutako sare itxurako organulua da, nukleoaren inguruan dagoena.
- Golgi aparatuak proteinen eta glikoproteinen garaketan, lisosomen eraketan eta substantzien jariaketan parte hartzen du.
- Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua erribosomez itsatsitako zisterna eta tubulu lautuz osatuta dago.
- Erretikulu endoplasmatiko zimurtsuak proteinak sintetizatu, garraiatu eta glikosilatzen ditu.
- Mikrotubuluak tubulina proteinaz osatutako egitura zilindrikoak dira, eta zentrioloa osatzen dute.
- Zentrioloak binaka aurkitzen dira, 9 mikrotubulu-hirukotez osatuta daude eta zelula-banaketan parte hartzen dute.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Golgi aparatua
Nukleoaren inguruan aurkitzen den sare itxurako organulu bat. Zisterna lautuek eta besikulek osatzen dute. Zisterna horiek zakuak bezala dira eta 4-8 tarteko multzoetan aurkitzen dira. Multzo horiek diktiosoma deritze, eta zelula batetik besterako diktiosoma kopurua oso aldakorra izaten da, batez ere, oso garrantzitsuak dira zelula jariatzaileetan. Diktiosomen zisternen inguruan 60-80nm dituzten besikulak daude.
Apartu honen funtzioa oso loturik dago erretikulu endoplasmatiko zimurtsu, lisosoma eta mintz plasmatikoekin. Golgi aparatura, besikulak heltzen dira erretikulu endoplasmatikoan ekoiztutako materialarekin. Trans aldetik sartu (barnealde ahurra) eta ondoren, cis aldetik (kanpoalde ganbila) sortzen dira substantziaz beteriko besikulak (golgi aparatuaren bidez eraldatuak). Besikula fluxu horiei esker, jariatze besikulak edo beste organulu batzuk (Lisosomak…) eratzen dira. Hori dela eta, hurrengoak dira bere funtzio nagusiak:
Proteinen eta glikoproteinen gariaketan. Pankreasean, adibidez, Proteinak erretikulu endoplasmatiko zimurtsuan sintetisatu eta golgo aparatura eramaten dira, besikula garraiatzaileen bidez. Bertako zisternetan, jariaketa besikulak sortu eta kanporatu egiten dira zelulatik.
Lisosomak eratzea.
Substantzien jariaketa, esaterako, pareta zelularra sortzeko.
Mintz berriak eratzeko besikula egituratzailea.
Mitokondrioa
Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua
Erretikulu endoplasmatikoa zelula eukarioto guztietan aurki daiteke eta horiek aktibitatea zelula mota batetik bestera aldatu egiten da, horien erretikuluaren garapenaren arabera. Bi mota erretikulu egon daitezke, zimurra eta leuna.
Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua mintz batez eta barrunbe batez osatuta dago. Barrualdean, zisternak eta tubulu lautuak aurkitu daitezke, elkarri loturik, eta horiek itsatita dauzkate erribosomak (RNAe), horregatik daukate itxura zimurtsua. Kanpoaldean, ikus daiteke, nukleo mintzaren jarraipena dela.
Organulu honen funtzio garrantzitsuena, erretikulu endoplasatikoko erribosometan sintetisatzen diren proteinak gordetzea eta garraiatzea da (Jariaketa proteinak, lisosomen berezko proteinak, mintzaren proteina integralak…). Gainera, glikosislazioaz ere arduratzen da (oligosakarido eta proteina bat elkartzeaz). Erretikuluan sartu behar den lehen aminoazdioa seinale sekunetzia baten bidez identifikatzen da eta erribosomek sintetisatutako proteina erretikulutik igarotzen da. Ondoren, proteinak mintza zaharkatzen du eta gainerako proteinarekin batera, mintz leuneko besikula txikietan igarotzen da erretikulu guztitik. Organulu honetatik irtetean, golgi aparatura zuzentzen da, bertatik beste organulu batrera joan daiteke edo kanporatu.
Zentrioloa
Zitoeskeletua zitoplasman aurkitzen den tutu eta hari formako sari luze bat da, konplexu eta aldakorra. Hiru osagaik hartzen dut parte: Mikrotubuluak, bitarteko harizpiak eta aktina harizpiak.
Mikrotubuluak, zilindro forma duten tutuak dira, 25nm-ko diametrokoak gutxi gora behera. Horiek, tubulina izeneko proteina batek osatzen dituzte, eta, etengabe handitzeko edo txikitzeko ahalmena dauka. Mikrotubuluek egitura desberginak osatzen dituzte, horietako bat, zentrioloa.
Zentrioloak aniamia zelula gehienetan eta landare gutxi batzutan egon daitezke. Organulu horiek, binaka aurkitzen dira, eta, bakoitzak zilindro itxura du (200nm diametroa, 400nm luzera). Zentriolo hauek, mikrotubuluz osatuta daude, 9 hirukotez, zehazki. Zentrioloak autougaldu egin daitezke eta ugalketa zelularraren hasieran gertatzen da. Izan ere, organulu hauek parte hartzen dute prozesu mitotikoan kromosomaren banaketarekin. Bi zentriolo horiek elkartu egiten dira eta biek batera, zentrosoma osatzen dute.
Preguntas frecuentes
Zer funtzio du Golgi aparatuak?
Golgi aparatuak proteinak eta glikoproteinak garatzen ditu, lisosomak eratzen ditu eta substantziak jariatzen ditu. Erretikulu endoplasmatikoan ekoiztutako materialak jasotzen eta eraldatzen ditu.
Zein da erretikulu endoplasmatiko zimurtsuaren funtzio nagusia?
Bere funtzio nagusia erribosometan sintetizatutako proteinak gordetzea eta garraiatzea da. Glikosilazioaz ere arduratzen da.
Zer dira zentriolak?
Zentriolak mikrotubuluz osatutako organuluak dira, binaka aurkitzen direnak. Zelula-banaketa mitotikoan parte hartzen dute kromosomen banaketan.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.