Poesia Soziala eta Abangoardia: Aresti, Landart eta Artze
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7 KB
Poesia Soziala eta Abangoardia: Egile Nagusiak
Poesia Soziala: Kritika eta Salaketa
Poesia soziala Gabriel Aresti eta Daniel Landart bezalako egileek jorratu zuten. Funtsean, kritika, salaketa (nekazarien eta langileen egoera, eta agintarien moralitatea) eta informazioa helburu zituen.
Ezaugarriak
- Nekazarien eta langileen egoeraren salaketa.
- Bizitza oso gogorra zen garai hartan.
- Egoera txarra zenez, jendea marjinatzen zuten. Emakumeek ezin zuten gizonaren baimenik gabe lan egin, ezta etxetik irten ere.
- Bakardadea eta etsipena gai nagusiak ziren.
- "Ni"-a bilatu beharrean, idazlearen arazoa eta kolektiboarena aurkitu behar da.
- Irakurtzean arazoak sortzen zituen (testuinguru politikoa zela eta).
- Hizkera sinplea erabiltzen zen, mezua zuzenean helarazteko.
Gabriel Aresti (1933-1975)
Bilbon jaio zen. Bere gurasoek ez zekiten euskaraz, eta berak ere 21 urte bete arte ez zekien ondo hitz egiten. 21 urterekin argitaratu zituen lehen poemak, eta 31 urterekin bere libururik inportanteena: Harri eta Herri. Poesia, narrazioa eta salaketa landu zituen, eta itzultzailea ere izan zen. 41 urterekin hil zen, 1975ean. Abertzalea zen, baina komunista zen.
Nire aitaren etxea
- Laburpena: Bere aitaren etxea (Euskal Herria sinbolizatuz) defendatzeko dena arriskatuko du. Gauza guztiak utziko ditu eta armaz defendatuko du. Bizitza eta anima ere jarriko ditu jokoan Euskal Herria salbatzeko.
- Ezaugarriak:
- Salaketa: Euskaldun guztien egoera eta justiziaren kontrako kritika.
- Bakardadea: Bakarrik dago bere familia galduko duelako (lehen pertsona singularrean).
- Gudaren oroimena: Armak aipatzen dituenean.
- Itxaropena du, ez dago erabat desesperatuta.
- Mezua: Euskal Herria egoera politikoagatik oso txarto dago, eta ez galtzeko ahalegin guztiak egingo ditu, anima galtzeko prest dago.
- Hizkera sinplea da. Garai hartan EH-ri buruz hitz egiteagatik kartzelara eraman zezaketen.
Daniel Landart
Nafarroa Beherakoa zen. Aldizkari desberdinetan argitaratu zituen bere lanak. Antzerkian eta olerkigintzan aritu da. Euskal kulturaren berri izan zuen. Poesia liburu bat idatzi zuen: Hogei urte.
Bihar
- Laburpena:
- EH-ko lanbide tradizionalei buruz hitz egiten du eta mantenduko direla esaten du.
- Haurrek negar egiten dute. Gazteek eskoletan zer egiten zuten azaltzen du. Euskara debekatuta dago.
- Langileak, zaharrak eta herria egoera txarrean daude, baina azkenean irabazten dute.
- EH-ri buruz hitz egiten du. Lantegiak sortuko direla eta jendea herrian geratuko dela.
- Garai hartako katolizismoa faltsua zen: Elizara joan behar zen, eskoletan erlijioa ikasi behar zen. Askatasuna lortuko dutela.
- Guk barrutik ez bagara aldatzen, kanpoko egoera ez da aldatuko. Bestea errespetatzen ez badugu, ez dugu etorkizun onik lortuko.
- Hasieratik hasi beharko gara guztiak batera.
- Ezaugarriak:
- Salaketa: Langileek eta zaharrek diru gutxi irabazten dutela. Askatasuna falta da. Iparraldean lantegiak falta dira eta gazteek lana aurkitzeko alde egin behar dute.
- Askatasuna behar dutela. Bizitzako egoera gogorra. Emigratu behar dute.
- Marjinazioa zegoen neska eta mutilen artean; ezin zuten kalean musu eman.
- Etsipena amaieran agertzen da, baina gainerakoa ikuspegi baikorra da.
- Euskara sinplea ulertzen dugulako dena, Iparraldeko hitzak izan ezik.
Abangoardia: Josean Artze
Josean Artze Gipuzkoakoa zen eta euskara batuan idazten zuen. EH-tik kanpo bizi zen, Ingalaterran. Urtarrilean 75 urte zituela hil zen. Kantagintzan ibili zen eta talde bat sortu zuen: "Ez dok Amaitu". Talde honetan letrak idazten zituen eta txalaparta jotzen zuen. Musika, dantza eta poesia batzen zituen.
Zure askatasunagatik
- Laburpena:
- Askatasunaren alde borrokatzen du. Irakurleak edo maite duen pertsonak ez duela askatasunik. Ez du askatasuna borrokatzen besteentzat bakarrik, berarengatik ere egiten du, hala egin behar duela sentitzen duelako.
- Olerkariak edo poetak hartzailea behar duela esateko metafora ezberdinak erabiltzen ditu aurretik. Eta zu zoriontsu eta libre izatea nahi du.
- Maite duen pertsona aske edo zoriontsu dagoenean bera ere zoriontsu dago.
- Ezaugarriak:
- Euskal Herrira heldu zen 70. hamarkadan.
- Tipografia aldatuta dago. Molde estetikoak daude aldatuta, lerro batzuk barrurago sartuta daudelako.
- Artea jolastzat hartzen zuten, jolas hori metaforetan dago. Amaierara arte zertaz hitz egiten duen ez dakigu.
- Ez du sentimendua ukapen gisa betetzen. Askatasunari buruz hitz egiten du, eta hori sentimendu bat da. Nitasuna agertzen da, igorlea eta hartzailea.
Beste Egile Nabarmenak
Joseba Sarrionandia
Bizkaian jaio zen. Olerkiak, narrazioak eta itzulpenak egiten zituen. Kartzelaratu egin zuten eta alde egin behar izan zuen. 31 urte bizi izan da eskutaturik. Habanako unibertsitatean euskal irakurle izendatu zutenean konturatu ziren han bizi zela. Euskal filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Bergarako unibertsitatean irakasle izan zen atxilotu baino lehen. Aldizkari desberdinetan lan egin zuen. Euskaltzaina izan zen. ETAko kidea izan zen.
Inork agintzen ez didalako
- Laburpena: Askatasunarekin lotuta dago eta autoritatearekin. Askatasuna nahi du gauzak egiteko. Garai hartan gobernariek esaten zutena egin behar zuen, bestela kartzelara eramaten zuten; horrekin bera autoritatearen kontra dago. Berak gauza batzuk maite ditu, baina autoritatea ez badago, ez bada aske sentitzen, ez ditu gauza horiek maite. Basamortua, izar-lokak, itsasontzi noragabeak, biolinak, txoritxoen higidura...
- Ezaugarriak:
- Idazkera automatikoa: Bi aldiz pentsatu gabe osatu eta idatzi: "itsasontzi noragabeak, gauerdiko biolinak, txoritxo hezurtzuen higidura" (ez du zentzurik).
- Metafora: "Gauerdiko biolina", "sagarrondoetan eskegitako bihotza". Irudiak eta margoak pilatzen ditu.
- Gizakiaren barneko askatasuna: Ez badauka askatasuna, ez ditu bere gauzak maite.
Bernardo Atxaga
José Irazu Garmendia da bere izena. Gipuzkoakoa da. Euskal idazle ospetsuena da. Olerkiak, antzerkia, gidoiak, eleberria, ipuina eta saiakera jorratu ditu. Pelikulak egin ditu. Sari asko jaso ditu, besteak beste, "Espainiako Narratiba Sari Nazionala" eta Behi euskaldun baten memoriak.