Euskal ahozko literatura: baladak, koplak eta bertsopaperak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,8 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak euskal ahozko literatura aztertzen du: alfabetatu aurreko garaiko kantuak, ipuinak eta bertsoak, herri-filosofia eta atsotitzen ezaugarriak, baladen (erromantzeen) sailkapena eta bertsopaperen garrantzia. Ikasleak ahozko transmisioaren arriskuak, baliabide literarioak eta eredu epiko, epiko-liriko eta lirikoaren arteko ezberdintasunak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Ahozko literatura alfabetatu aurreko garaian sortu zen: kantuak, koplak, baladak, ipuinak eta bertsoak.
  • Ahozko transmisioa oroimenean oinarritzen da, eta horregatik kantuek aldaerak eta ahanztura arriskuak izan ditzakete.
  • Atsotitzek baliabide literarioak erabiltzen dituzte: hoskidetasuna (errima), erritmoa, kontrastea, paralelismoa eta korrelazioa.
  • Baladak poema narratiboak dira; eredu epikoa (XV-XVI. mendeak), epiko-lirikoa (XVII. mendea) eta lirikoa (XVIII. mendea) bereizten dira.
  • Kopla zaharrak ohitura eta usadioetan oinarrituta daude, zeregin soziala dute eta ospakizunetan kantatzen dira.
  • Bertsopaperak paperean idatzitako bertsoak dira; Etxahun, Iparragirre, Bilintx eta Elizanburu horien bidez ezagutzen dira.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Ahozko Literatura

Funtzio poetikoa ahozko jardunean gauzatzen da, alfabetatu aurreko garaian. Hor sortu ziren herri-kantuak, kopla zaharrak, baladak (erromantzeak), ipuinak eta bertsoak. Gainera, puntu, erritmo, kantu eta gorputz-espresioari esker gaur egun arteko iraupena izan dute.

Ahozkotik Idatzira

Ahozko transmisioa mendeetan zehar oroimenean oinarritu izan den literatura mota dela esan ohi da. Izan ere, ahoz eta belarriz jasotzen diren kantu, bertso eta ipuinek hainbat arrisku dituzte:

  • Guztiz ahaztu daitezke, oroimena ahula baita.
  • Zatika ahaztu eta alda daitezke. Hortik sortu dira kantu eta erromantze beraren aldaerak bizkaieraz, zubereraz...

Herri Filosofia

Atsotitzek herritarren pentsatzeko modua eta filosofia biltzen dutela esan ohi da, herri-filosofiaren bilduma direla, alegia. Formari dagokionez, bi ezaugarri hartu behar dira kontuan:

  • Laburrak izaten dira. Ideiak errazago memorizatzen dira modu labur eta trinkoan emanda.
  • Baliabide literario hauek erabiltzen dira: hoskidetasuna (errima), erritmoa, kontrastea, paralelismoa eta korrelazioa.

Adibidez:

  • Hoskidetasuna: Abenduko eguna, argitu orduko iluna, Egik on ez dakiala non, Kalean uso, etxean otso, Balego eta balitz, elkarren atzetik dabiltz.
  • Korrelazioa: Nolako bizitza, halako heriotza, Nola soinu, hala dantza, Nolako zura, halako ezpala, Zenbat buru, hainbat aburu.
  • Kontrastea: Erraz irabazia, erraz xahutua, Errementariaren etxean, zotza burduntzi, Ororen ardia, otsoak jan, Batek mila eta milak batere ez, Zozoak beleari ipurbeltz, Ardo gozoak lau begi eta oinik ez, Haurrak hazi, nekeak hasi.

Baladak edo Erromantzeak

“Baladak poema narratiboak dira, gertaera bat kontatzen dutenak, eta ahoz aho transmititu izan direnak.”

Herri literaturaren fruitu hauek oroimena izan dute euskarri, nahiz eta metrikaz eta errimaz kantatu izanak asko lagundu duen memorian gordetzeko. Edukiari eta historiari begiratuz, honako sailkapen hau egin daiteke:

  • Eredu epikoa: XV. eta XVI. mendeetakoak dira. Gaiari dagokionez, Erdi Aroa bukaera aldeko gudu-gertakariak, buruzagi eta jauntxoen ekintza eta bizi-giroa, ahaide zaharren kantuak, eresiak eta erlijiozko kantak dira. Alderdi poetikoak ere badu lekurik, baina gertaera eta guduek daramate kontaeraren haria.
  • Eredu epiko-lirikoa: XVII. mendekoak dira ezagutzen diren gehienak. Hauek ere kontaera dute oinarri eta dramadunak dira (gertaera latzak, gogorrak kontatzen dituzte) elkarrizketez baliatuz. Pertsonak, lekuak eta garaiak ez dira zehatzak, orokorrak baizik.
  • Eredu lirikoa: XVIII. mendekoak dira gehienak. Multzo honetakoak dira ugarienak, eta, askoren ustez, onenak. Erromantze mota hau lirika huts bihurtu da kasu gehienetan. Gaiak sinbolopean emanak datoz, eta elkarrizketa bidez agertzen dira. Amodioa dute ia gai bakarra, eta gehienak Ipar Euskal Herrian bildu dira.
Kopla Zaharrak

Ohitura edo usadio zaharretan oinarrituak, zeregin soziala dute, eta zenbait ospakizunetan kantatzen dira.

Santa Ageda eskean, Urte Zahar eta Berriaren mugan, Olentzeroren aipamenetan, inauterietan, sanjoanetan... gaur egun arte egiten diren jaialdi eta kantaldi hauek aspaldiko erroak dituzte, ziur asko, euskal gizartean. Baladetan bezala, naturaren aipamenak ugariak dira. Lehen puntuan izaten den aipamen horrek ez du, azaleko itxuraz behintzat, ondoren datorrenarekin zerikusirik; ikuspegi poetiko batetik bai, ordea. Gainera, behin eta berriz errepikatzen diren hasierak (anafora), bihurkia (kopla txikietan) eta antzeko baliabide estilizatu horiek erromantzeetan ere erababilitako baliabideak ekartzen dizkigute gogora.

Neurriari dagokionez, handia eta txikia bereizten dira.

Bertsopaperak

Paperean idatzitako bertsoak dira bertsopaperak. Bertsoa paperarekin lotzen bada, iraupenerako bermea eskaintzen zaio. Papera bera ere gal daiteke, egia da, eta galdu ere asko galdu dira, hasiera hartan tirada txikiko argitalpenak egiten zirelako. Dena den, bertsopaperaren aterki zabal horren babesean era askotako bertso sailak eta olerkiak sartzen dira. Bat-bateko bertsolari ospetsuei egindako enkarguak ziren batzuk.

Jakingarriak:

  • Bertsopaperak idatzi zituztenak bertsolari zirela esan daiteke, bertsoak eta bertso sailak osatzen asmatu zutelako, baina ez dakigu bat-bateko bertsolariak ziren eta, hala baziren ere, ea zer mailatakoak ziren.
  • Etxahun, Iparragirre, Bilintx, Elizanburu... haiek idatzitako bertsopaperei esker ezagutzen ditugu.
  • Bertsopaperak, gureganaino iritsi diren bertso sail horiek, herri-kantu bihurtu dira. Esan daiteke herriaren belarria bertsoetara jarria dagoela.

Preguntas frecuentes

Zer dira baladak edo erromantzeak?

Gertaera bat kontatzen duten poema narratiboak dira, ahoz aho transmititu izan direnak. Metrikari eta errimari esker oroimenean gordetzen dira errazago.

Zein dira erromantzeen hiru eredu nagusiak?

Eredu epikoa (XV-XVI. mendeak), epiko-lirikoa (XVII. mendea) eta lirikoa (XVIII. mendea). Eredu lirikoa askoren ustez onena da, eta gehienak amodioari buruzkoak dira.

Zertarako balio zuten kopla zaharrek?

Ohitura eta usadio zaharretan oinarritutako zeregin soziala zuten, eta Santa Ageda, Olentzero, inauteriak edo sanjoanak bezalako ospakizunetan kantatzen ziren.

Zergatik dira garrantzitsuak bertsopaperak?

Paperean idatzitako bertsoek iraupena bermatzen zuten, eta bertsolari ezagunen bertso sailak gorde dituzte. Batzuk herri-kantu bihurtu dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da ahozko literaturaren sorrera-garaia?
2. Zein da ahozko transmisioaren oinarria?
3. Zein da atsotitzetan erabiltzen den baliabide bat?
4. Zein eredu erromantzetakoa da XVIII. mendean?
5. Zein gai dute, ia, eredu lirikoko erromantzeek?
6. Zein da kopla zaharren zeregin nagusia?
7. Zer dira bertsopaperak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.