Giza jardueren eragina ingurumenean eta energia berriztagarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
con un tamaño de 5,88 KB
Atmosferaren gaineko eragin kaltegarriak
Industriak, garraioak, berokuntzak, meatzaritzak eta beste zenbait giza jarduerak atmosferara substantziak isuri eta kutsatu egiten dute. Substantzia horiek kaltegarriak dira bai ingurumenerako bai pertsonen osasunerako.
Atmosferan kutsaduraren eragina bi motatakoa da: Globalak (berotze globala, euri azidoa eta ozono geruzaren murrizketa) eta eskualdekoak (hiri-kutsadura).
Berotze globala
- Eguzki-erradiazio guztia ez da lurrera heltzen, atmosferak zati bat xurgatu egiten baitu.
- Heltzen den eguzki-erradiazioaren zati bat xurgatu eta beste zati bat espaziora islatzen da.
- Horrekin batera, kontinenteek eta ozeanoek erradiazio termikoak igortzen dituzte atmosferara.
- Erradiazio termiko horren zatirik handiena atmosferako gasek jasotzen dute; atmosferak erradiazio hori Lurraren gainazalerantz islatzen du eta Lurra berotzen du. Hori da berotegi-efektua.
- Atmosferan metatutako gasek berotegi-efektua areagotu eta berotze globala eragiten dute. Horrek hainbat ondorio ditu klima-zonetan eta euri-erregimenetan.
- Aldaketa horien ondorioz, uztak murriztu egiten dira, gaixotasun jakin batzuk zabaltzen dira eta espezieak desagertzen dira.
Euri azidoa
Industria-jardueretan ikatza eta petrolioa erretzeak, autoek eta zentral termikoek gas kantitate handiak isurtzen dituzte atmosferara: sufre eta nitrogeno oxidoak. Horiek atmosferako urarekin nahastean azido korrosiboak sortzen dira. Horrek euri azidoa eragiten du, akuiferoetan eta lurzoruetan sartuz.
Ozono geruzaren murrizketa
Ozono geruza estratosferan dago, 25 kilometroko altueran, eta eguzki-erradiazio ultramorearen iragazkia da. Atmosferara gas jakin batzuk isurtzeak ozono geruzaren desegitea areagotzen du. Gas horiek kloro aktiboa askatzen dute argiaren eraginez, eta erradiazio ultramoreak gaixotasunak eragiten ditu.
Hiriko kutsadura
Zirkulazioak, berogailuek eta industriek substantzia kutsatzaileak sortzen dituzte, smog izenekoak. Bi mota daude:
- Smog azidoa: Ikatzaren eta beste erregai batzuen errekuntzan sortutako keek eta oxidoek osatzen dute.
- Smog fotokimikoa: Eguzkiaren argiarekin ibilgailuen gasek isurtzen dituzten konposatuen erreakzioa da.
Hidrosferaren gaineko eragin kaltegarriak
Giza jarduerek hiru motatako eragin kaltegarriak eragiten dituzte hidrosferaren gainean:
- Aldaketak uraren propietateetan: Hainbat substantziak ura kutsatzen dutelako eta uretan disolbatutako oxigeno kantitatea murrizten delako.
- Aldaketak uraren dinamikan: Uraren zikloa, akuiferoak betetzeko modua, ibaien erregimenak eta ozeanoetako korronteak aldatzen dira.
- Aldaketak uraren banaketan: Isurialdatzeak egiteagatik, akuiferoak agortzeagatik nahiz hezeguneak lehortzeagatik.
Uraren kutsadura
- Substantzia ez-organikoak: Metal astunengatik gertatzen da; oso toxikoak dira eta denbora asko irauten dute uretan, biometatzea gertatuz.
- Energia kutsatzaileak: Nabigaziorako gailuen ultrasoinuek, beroak eta hainbat motatako erradiazioek aldaketak eragiten dituzte uretako ekosistemetan.
- Kutsatzaile biologikoak: Birusak, bakterioak eta protozooak dira; etxeko hondakin-uretan daude eta gaixotasunak transmititzen dituzte.
Lurzoruaren gaineko eragin kaltegarriak
Giza jarduerek lurzoruaren higadura areagotu dezakete, desertifikazioa eta lurzoruaren galera eraginez.
Higadura eragiten duten faktoreak
- Baso-soiltzea: Gehiegizko zuhaitz mozketak lurzorua babesik gabe uzten du.
- Baso-suteak: Suteen ondorioz lurzorua agerian geratzen denez, errautsek haren poroak ixten dituzte.
- Gehiegizko larratzea: Artzaintza intentsiboak eta jarraituak, bereziki ardiena.
Lurzoruaren kalitatea eta galera
- Kutsadura: Lurzorura hainbat substantzia botatzeagatik sortzen da.
- Gehiegizko ustiapena: Laborantza intentsiboak lurzoruko mantenugaiak agortzea eragin du.
- Azpiegiturak: Giza jarduerek azpiegiturak eraikitzeak lurzoruaren galera dakarte.
Energia iturri berriztagarriak
Energiaren arazoari irtenbideak emateko, ezinbestekoa da teknologia garbiagoak garatzea eta energia iturri berriztagarriak erabiltzea.
Eguzki-energia
Eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko moduan etorri ohi den energia da.
- Eguzki-energia termikoa: Jariakin bat eguzki-kolektore batean berotzeko erabiltzen da.
- Tenperatura baxua: 90 °C baino baxuagoa, ura berotzeko.
- Tenperatura altua: Zentral termoelektrikoetan energia elektrikoa sortzeko.
Abantailak eta desabantailak
Abantailak: Agorrezina eta garbia da, ez du zaratarik edo gas kutsatzailerik sortzen. Energia merkea ekoizten du.
Desabantailak: Ez du beti intentsitate bera, lurralde eremu zabalak behar ditu eta ezin da erraz metatu.
Energia eolikoa
Haizearen energia zinetikoaz baliatuta lortzen da, haize-errotak erabiliz.
Abantailak: Agorrezina, doakoa eta mantentze-kostu txikikoa.
Desabantailak: Aldizkakoa eta ausazkoa da, metatzeko zaila, eta paisaian eragina du.
Beste energia iturri batzuk
- Biomasa: Basoko hondakin organikoetatik sortzen da.
- Hidraulikoa: Ibaietako presetan bildutako uretik sortzen da.
- Mareena: Itsasoko uraren, olatuen eta korronteen mugimendutik sortzen da.
- Geotermikoa: Lurraren barruko berotik sortzen da.