Geruzen antolamenduaren printzipioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,61 KB

1.3 Erregistroaren interpretazioa

XVII.Mendean, Nicolas Steno-k segida estratigrafikoa interpretatzeko eta denboran ordenatzeko printzipioak ezarri zituen. Hala, estratigrafia sortu zen. Printzipio horiek honako hauek dira :

-Hasierako horizontaltasun printzipio

Hasieran jalkitzen direnean, sedimentuek geruza horizontalak osatzen dituzte, eta hala mantentzen dira, harri-
geruza bilakatzen diren arte.

Sekuentzia batean, geruzak inklinatuta agertzeak esan nahi du, harri bihurtu onodren, indar tektonikoak jasan zituztela eta tolestu zirela.

-Gainezarte printzipioa

Hasierako banaketa mantentzan duen geruza-sekuentzian, azpikoak zaharragoak dira eta goikoak, berriagoak.

Hala ere, hori alda daiteke; adibidez, geruza-sekuentzia bat hainbeste deformatzen denean, alderantzikatu egiten da, edo azpiko geruzek goikoen gainera zamalkadura egin dezakete, toles edo faila baten ondorioz.

-Alboko arraitasun printzipioa

Geruza bakoitzak adin eta osaera bera dauka azalera horizontal osoan.

Hori dela eta, geruza-sekuentzia bat etenda edo higadurak edo bestelako zergatiek banatuta agertzen bada, esan daiteke geruza horiek bat egiten dutela.

-Faunaren segida printzipioa

Espezie bereko izaki bizidunen fosilak dituzten geruzek, gutxi gora-behera, adin bera dute.

Printzipio hori honako honetan oinarritzen da: planetaren historia tarte bakoitzean, organismo ezberdinak bizi ziren, eta ezin dira historian errepikatu.

Espazioan urrun dauden hainbat geruzatan fosil gida deritzen aleak agertzen direnean aplikatzen da batez ere.

Fosil gidak garai jakin batean soilik bizi ziren organismoen espezieen fosilak dira; garai horretan, oso ugariak ziren eta oso eremu handian banatuta zeuden.

Fosil gidak zer diren ulertzeko, gaur egun oso ohikoa den espezie batean pentsatu behar dugu; esaterako, enara. Enarak ia Europa eta Afrika osoan daude. Hil egingo dira, eta asko egungo sedimentazio-arroetan lurperatu, eta fosil bihurtuko dira, hartzen duten lurrazal osoan zehar. Etorkizunean, garai honetako geruzen fosil godak izango lirateke.

-Gertaera geologikeon segida printzipioa

Geruzei eragin diezaieketen gertakariak askotarikoak dira: tolesak, failak, sumendi-erupzioak, intrusio magmatikoak, metamorfismoa, higadura eta abar.

Prozesu horietako batek sekuentzioa edo segida estratigrafiko bati eragiteak esan nahi du, hori jazo zenean, segida jada eratuta zegoela.




Entradas relacionadas: