Datazio erlatiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,65 KB

2.ERREGISTROA DATATZEA

Erregistro estratigrafikoa datatzea sediementuen harri-geruzak Lurraren historian kokatzea da. Bi datatze, edo datazio, mota daude: erlatiboa eta absolutua:

2.1 Datazio erlatiboa

Datazio erlatiboa geruzak eta haietan erregistratutako gertaera geologikoak ordenatzen datza. Ez du materialen adin zehatza ematen, baizik eta zer ordenatan jazo ziren gertaerak.

Segida estratigrafiko baten datazio erlatiboa egiteko, estratigrafikoaren oinarrizko printzipioak aplikatzen dira; horiez gain, zalantzak sortzen dituzten kasuetan, beste irizpide batzuk ere erabiltzen dira.

-Segida zalantzagarriak ordenatzeko irizpideak

Batzuetan, sekuentziak tolesak edo failak jasaten dituzte, eta bertikalean edo hasierako ordenarekiko alderantzikatuak bukatzen dute.

Kasu horiek argitzeko, polaritate-irizpide batzuk erabiltzen dira; horiei esker, geruza bakoitzaren gaina eta oina zehaztu daitezke, eta, hala, alderantzikatuak dauden edo ez dauden jakin daiteke. Hona hemen polaritate-irizpide nagusiak:

*Pikor-hautespena. Sortu zituzten pikor-sedimentuak ordenatuta dituzte zenbait geruzak, ibaien eta aintziren ohean jalkitakoek batez ere. Pikor lodi eta astunenak lehenik jalki ziren, eta, ondorioz, oina hartzen dute; pikor finenak geroago jalki ziren eta, beraz, geruzaren gaina osatzen dute.

*Lehortze-arraildurak.Zenbait arro aldian-aldian lehortzen zirenez, ohiko lehortze-arraildurak eratzen ziren haien hondoan. Geruzak gezi-punta itxurako arraildura gisa agertzen dira, eta estatuaren oinera begiratzen dute.

*Ur-lasterrak eragindako ripple-ak. Rippleakm ibaien edo hondartzen ohearen azalean sortzen dira, ur-lasterren eraginez. Arrastro horiek beste sedimentu batzuek berehala estaltzen badituzte, fosil bihurtzen dira eta haien formari eta kokapenari eusten diete. Hori dela< eta, geruzen gainean daude beti.

*Fosil gidak.Fosil gidak egoteak geruzen ordena zehazten du zuzenean, faunaren segida printzipioa aplikatzen baita.





Entradas relacionadas: