Pintura Barrokoa: ezaugarriak eta eskola nagusiak

Arte y HumanidadesActualizado el 9,71 KB

Resumen

Dokumentu honek pintura barrokoaren ezaugarri nagusiak aurkezten ditu: argia eta kolorea, tenebrismoa, konposizio diagonalak eta naturalismoa. Flandesko eskola (Rubens eta Van Dyck) eta holandar eskola (Frans Hals, Rembrandt eta Vermeer) azaltzen ditu, bakoitzaren gai, teknika eta obra adierazgarriekin. Ikasleak barroko pinturaren bilakaera eta eskola bakoitzaren berezitasunak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Pintura barrokoak argia, kolorea eta mugimendua garrantzitsutzat jo zituen, Errenazimenduko marrazkiaren gainetik.
  • Tenebrismoa argi-itzalen kontraste gogorra da, Caravaggiok sortua.
  • Rubensek pintzelkada handia eta arina, kolore beroak eta konposizio diagonalak erabili zituen.
  • Holandan burgesiaren gustuko generoak nagusitu ziren: paisaiak, bodegoiak, eguneroko eszenak eta erretratuak.
  • Rembrandtek argia erabili zuen barnetasuna adierazteko eta erretratu konbentzionala hautsi zuen Gaueko Erronda obran.
  • Vermeerrek barne-giro intimistak pintatu zituen, argi xumearekin eta kolore horiak eta urdinak nabarmenduz.

Ponte a prueba

Pintura Barrokoa

Pinturak goreneko maila lortu zuen Barrokoan. Italiak nagusitasun artistikoa izaten jarraitu zuen. Kalitate handiko eskola nazionalak sortu ziren Europa osoan zehar (Italian, Flandesen eta Holandan, batez ere).

Pintura Barrokoaren Ezaugarri Nagusiak

  1. Argiari eta koloreari garrantzia ematen zitzaien, eta pertsonaia askoko eszenak nahiago izaten zituzten.
  2. Errenazimentuko pinturan ez bezala, kolorea nagusitzen zitzaion marrazkiari. Errenazimentuan funtsezkoa zen objektua argi eta garbi zehatz adieraztea. Pintura barrokoak, aldiz, forma kolorearen eta argiaren intentsitatearen bidez lortzen zuen. Kolore asko eta aberatsak erabiltzen zituzten.
  3. Argi-itzalak asko erabiltzen zituzten, argien eta itzalen arteko kontraste gogorrak bilatuz, Tenebrismoa teknikaren bidez. Teknika honen sortzailea Caravaggio italiarra izan zen.
  4. Konposizio konplexu eta diagonalak nagusitzen ziren (lerro diagonal eta kurbatu ugari), eszenari mugimendu sentsazioa emateko. Arkitekturan eta eskulturan bezala, mugimendua asko interesatzen zitzaien. Eskortzo bortitzak ugari ziren.
  5. Europa katolikoan gai erlijiosoek Kontrarreformako baloreak goresten jarraitu zuten, baina Holanda protestantean genero-pinturak nagusitzen ziren: eszena errealistak, etxeetako barnealdekoak eta egunerokoak.
  6. Pintura barrokoa naturalista eta errealista zen; gauzak ziren bezala irudikatzen ziren, idealizatu gabe.
  7. Koadroek tamaina handia zeukaten, orokorrean.

Flandesko Pintura Barrokoa

Flandes Espainiako Austriarren nagusitasun politikoaren mende egoteak eta katolizismoak erabakiorrak izan ziren pintura erlijiosoak garrantzia izan zezan. Hala ere, Flandesko pintura tradizionalari eta alboko Holandak bizi zuen eboluzioari oso loturik egon zen, eta Europako pinturan ohikoak ez ziren gaiak ere erabili zituzten, burgesiari atsegin zitzaizkionak: nekazarien bizitza, tabernako eszenak, natura hila, paisaiak, erretratuak, etab. Guztiak zehaztasun izugarriz eginda.

Rubens (1577-1640)

Rubens izan zen Flandesko pintorerik garrantzitsuena eta Europako barrokoan ezinbesteko artista. Ospe handia lortu zuen eta Europako gorte garrantzitsuenetan egin zuen lan.

Rubensen pinturan beti hautematen zen bizitasuna, mugimendua eta oparotasuna. Pintzelkada handia eta arina, kolore bero, aberats, argitsu eta alaiak erabiltzen zituen, eskola veneziarraren eraginez. Konposizio diagonalak erabiltzen zituen, markotik kanpora zabaltzen zen mugimendua sortuz. Bere figurak oso sentsualak ziren. Emakumezkoen biluziak haragitsuak ziren eta gizonezkoak oso gihartsuak. Emakumezkoen edertasun eredu klasikoari ez zion jarraitzen Rubensek; haren emakumeak oparoagoak ziren, baina sentsualitatez eta bizitasunez beterik. Bere koadroetan gizon muskulutsuak eta emakume oparoak mugimenduz betetako taldeetan elkartuta azaltzen zituen, haien irudiak erritmo urduriz zeharkatuz, bai erlijiozko gaietan (Erregeen Adorazioa, Gurutzetik Jaitsiera, Azken Judizioa, etab.), bai gai mitologikoetan (Parisen Judizioa eta Hiru Graziak).

Erretratuetan pertsonaien psikologia adierazten zuen zorrotz (Maria de Medici, Lermako Dukea, etab.), baina pertsonaien boterea eta handitasuna argi eta garbi azalduz. Pintura ofizial honek grabatu eta kopien bidez zabalkunde harrigarria ezagutu zuen.

Paisaia zehaztasunez irudikatzen zuen Rubensek.

Van Dyck (1599-1641)

Rubensen laguntzailea eta gorteko pintorea izan zen Ingalaterran. Bere maisu baino dotoreagoa zen, baina ez hain dinamikoa; erretratu mota berria sortu zuen, Ingalaterrako Karlos I.arena izanik horren adibide. Bere erretratuetan akatsak disimulatu eta pertsonaiak edertu egiten zituen, ondorengo bi mendeetan Ingalaterran iraun zuen erretratu-eredua sortuz, bi mende gehiagoz erretratugile ingelesak inspiratu zituena.

Ingalaterrako Karlos I.a erregearen erretratuan, dotoreziaz, Van Dyckek bigarren mailako elementu informalagoak sartuz orekatu zuen erretratatuaren handitasuna, horrela erretratatuaren eta ikuslearen arteko desberdintasunak azpimarratu zituen.

Holandar Eskola

Espainiarekiko independentzia politikoak eta protestantismoak baldintzatu zuten XVII. mendeko artea. Burgesiak eta merkataritza-ekonomiak balio ezberdinak sorrarazi zituzten: goraipamen-sentimendu katolikoaren eta handitasunaren aurrean, Holandan estetika intimista nagusitu zen. Burgesen gustuko generoak garatu ziren: paisaiak, festak, etxeko eguneroko bizimoduaren irudikapenak, objektuenak zein zereginenak, edota taldeen eta gizabanakoen erretratuak. Burgesen artean bilduma zaletasuna sortu zenez, artelana merkantzia bilakatu zen.

Holandan ere pintura izan zen arterik nagusiena. Enkarguetatik bizitzera ohituta, pintoreek merkatuaren legeekin, salmentarekin aurrez aurre topo egin behar izan zuten. Horrek gai konkretuetan espezializatzea ekarri zuen, azkar pintatzeko teknikak garatzea, gai berriak aurkitzea eta aztertzea. Caravaggioren lanak aztertzen aritu ziren pintore holandarrek naturalismoaren eragina ekarri zuten.

Artista garrantzitsuenak hauek izan ziren:

  • Frans Hals
  • Rembrandt
  • Vermeer van Delft

Frans Hals (1585-1666)

Seguru aski, erretratugilerik bikainena izan zen. Pintzelada arin eta indar handikoekin taldeak (korporazio-erretratuak) pintatu zituen, xehetasun indibiduala eta konposizio orokor zaindua konbinatzen jakin zuen.

Gizabanako herrikoiak ere erretratatu zituen, tabernetako pertsonaiak, esaterako.

Pertsonaia hauek kezka moralik gabe irudikatu zituen. "Tabernako pintorea" deitua izan zen.

Obrak:

  • Harlemgo Ospitaleko Erregenteak. Korporazio-erretratua. Bera izan zen erretratu-mota horiek egiten hasi zena, Holandan hain eragin handia izango zuen generoa.
  • Zurrutero Alaia (tabernako pertsonaia bat).

Rembrandt (1606-1669)

Pintore, grabatzaile eta marrazkilari bikaina izan zen. Pintura barroko nederlandarra unerik gorenera eramatea lortu zuen.

Velázquez bezala, artearen historian egon den jeinuetako bat izan zen.

Bere pintatzeko estiloa tenebrismoan oinarritzen zen, baina argi eta itzalen arteko kontrastearen muga zehatzaren ordez, ertz difuminatuagoak egiten zituen.

Rembrandten obran argia zen gauza guztiak marrazten zituena; argia zen koadroaren sakonera adierazten zuena. Argia era antinaturalean erabili zuen eta bere pintura-lanetan objektuetatik edo pertsonaiengandik beraiengandik sortzen zen argia.

Argiaren tratamenduaren bidez barnetasun sakona eman zien bere lanei.

Genero guztiak pintatu zituen: erretratuak eta, batez ere, autorretratuak, Itun Zaharreko eszenak, paisaiak, bodegoiak, mitologia gaiak, etab.

Erretratuari dagokionez, Rembrandtek erretratu konbentzionalarekin apurtu egin zuen, bere obra den Gaueko Erronden ikusten den bezala. Bertan, erretratatuak ez zeuden kokatuta beren hierarkiaren arabera, baizik eta pintorearen interes plastikoaren arabera. Erretratuak ez zeuden kokatuta erretratu tradizionaletan bezala, baizik eta konpainiaren zeregin arrunt batean, martxan jartzen zen momentuan, "erronda" egiteko prest eta itxurazko desordenan.

Rembrandten pinturak ez zuen jadanik teatralitaterik azaltzen; bere estiloak ere aro modernoagoak ekartzen zizkigun burura.

Obrak:

  • Gaueko Erronda
  • Anatomia Ikasgaia
  • Oihalgileen Sindikoak, besteak beste.

Vermeer van Delft (1632-1675)

Bere koadroetan elementurik garrantzitsuenak hauek ziren: kolorea (bere lanetan horia eta urdina nagusitzen ziren), argia eta burgesen barne-espazioak. Gai erlijioso gutxi landu zituen.

Giro intimistak pintatu zituen, etxe burgesetako artistarik garrantzitsuena izan zen. Konposizio soiletan irudikatu zituen pertsonak, beren eguneroko lanetan, kanpoko argiaren modulazio xumearekin lortutako giro atsegin eta lasaia irudikatzen zituen. Normalean eskuinaldeko leihotik sartzen zen argia, argi xumea, ia poetikoa, espazioa definitzen zuena eta koloreen tonalitatea aldatzen zuena. Eguneroko bizitzaren objektuak (aulkiak, mahaiak, oihalak, pitxerrak, etab.) aurpegiak tratatzen zituen bezalako interesarekin irudikatzen zituen. Paisaia ederrak ere pintatu zituen, baina genero honetan M. Hobbema eta Ruysdael nabarmentzen ziren.

Obrak:

  • Pintorea bere Tailerrean
  • Emakumea Eskutitza Irakurtzen
  • Delft-eko Paisaia
  • Esne-Saltzailea

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da Tenebrismoa teknika?

Argi eta itzalen arteko kontraste gogorra erabiltzen duen teknika da, Caravaggio italiarrak sortua. Testuaren arabera, pintura barrokoaren ezaugarri nagusietako bat da.

Zein ezaugarri ditu Rubensen pinturak?

Bizitasuna, mugimendua eta oparotasuna nabarmentzen dira. Kolore bero eta aberatsak, pintzelkada handia eta konposizio diagonalak erabiltzen zituen, eta figurak sentsualak ziren.

Zergatik garatu zen holandar eskolan generoko pintura?

Espainiarekiko independentzia politikoak eta protestantismoak baldintzatu zuten artea, eta burgesiak eta merkataritza-ekonomiak gai intimistak eta eguneroko bizitzakoak eskatu zituzten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein teknika sortu zuen Caravaggio italiarrak?
2. Zein ezaugarri nagusitzen zen Errenazimentuko pinturarekin alderatuta pintura barrokoan?
3. Nork egin zuen Ingalaterrako Karlos I.aren erretratua?
4. Zein obra da Rembrandten adibide nabarmena?
5. Zein kolore nagusitzen dira Vermeer van Delften lanetan?
6. Zer izan zen Frans Hals ezagutzen zen izenetako bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.