Surrealismoaren ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,52 KB

Oroimenaren iraunkortasuna
Ikusten ari dugun obra, Oroimenaren iraunkortasuna deitzen da, bere egilea Salvador Dalí da. Lan honek mihise gaineko olio teknika erabiliz egin zuen, abangoardietako surrealismo figuratiboan kokatzen da, gaur egun MoMa museoan aurki dezakegu. Gai oniriko baten aurrean gaude, iluntzean irudikatu duen hondartza bat dirudi. Lehenengo planoan eta erdialdean, buru zuri arraro bat sudur handi batekin agertzen da. Ezkerraldean, egurrezko mahai baten gainean, beste bi erloju daude. Marrazkia oso garrantzitsua da, oso akademikoa eta lerro puru-puruak dituena, dena da, xehetasun asko egon arren, objektuen dimentsioak ez dira errealak eta deformatuta daude. Argiaren betekizuna ere oso garrantzitsua da, koadroa, bi zati asimetrikotan banatuta dago, zati bat tenebrista da, eta bestea, argitasun handia, oso zuria den argiarekin baina erreala., kolorea oso aberatsa da. Kolore metalikoak eta atmosfera apurkorra, hau da, kristalezko atmosfera erabiltzen du Dalí. Subkontzientearen barnean sartzen saiatzen da, objektu bitxien eta deformatuen bidez. Artista ametsetako munduan sartzen da, errealak ez diren espazioetan. Koadroak sinbolizatzen du denbora oso subjektiboa dela, paisaia hilda dago, bakarrik tonu okreak eta adar lehor bat dago. 

Gernika
Ikusten dugun obra, Gernika deitzen da, bere egilea Pablo Picasso da, lan honek 1937. Urtean egin zen mihise gaineko olio-pintura teknika erabiliz, 3,51 * 7,87 m neurriekin, estilo kubista eta espresionista da, eta bere gai nagusia, salaketa politikoa da. Eszenatoki arkitektoniko estugarri batean 9 irudi ageri dira, 6 pertsona eta 3 animali. Badirudi kaosa dela nagusi, baina irudi guztiak ondo egituratuta eta ordenatuta daude, muturretako 2 ardatz bertikalek konpentsatzen duten piramide handi baten inguruan. Argiaren irudikapena, artifiziala da, ustezko argi-fokuek ematen duten argia ez baita arrazionala. Koloreari dagokionez, kolore sorta txikia erabili zuen Picassok, zuria, beltza eta grisa. Egunkarietako argazkiek eragin zioten kolore horiek aukeratzea. Gernika koadroa 1973ko udaberrian pintatu zuen Picassok. Urtearen hasieran Espainiako gobernu errepublikarrak eskatu zion Malagako margolari mural bat pintatzeko Parisen egin behar zen Nazioarteko Erakusketarako. Koadro honen helburu nagusiena, gerraren izugarrikeriak salatzea zen. Egileak kubismoaren eta espresionismoaren arteko erdibidean, bi estiloan baliabideak erabili zituen. Alde batetik, zaldiaren irudian, zezenaren eta pertsonen itxuragabetasunean dagoen espazio errealaren aniztasun zatituak bonbek sortzen duten kaos eta suntsipen-sentsazioa areagotzen du. Beste alde batetik, maila espresibo bat ematen dute neurriz kanpo irekita dauden aho lazgarriek. Zezena eta zaldia, sinbolo eztabaidagarriak dira, eta gudariak esku batean apurtutako ezpata eta Lorea eta bestean 5 puntako izar batekin, idealismoaren sinboloa da. Usoa, askatasunaren sinboloa da, bonbila, abioiak eta bonba suntsitzaileak sortu dituen zientzia beraren produktua.

Dadaismoa
Lehen Mundu-gerrarekin batera hasi zen eta, gerra bukatzean desagertu zen. Dadaismoa aldi berean hiri desberdinetan jaio zen: New Yorken, Parisen, Berlinen eta Zurichen (gune garrantzitsuena).  Mugimendu berriaren izena erabaki behar zuten unean, labana bat eta hiztegi bat hartu zuten eta hiztegia labanaz ireki ondoren, sarrera bat adierazi zuen ausaz, honako hau: "Dada, haurren zezeltzea". Antiartea sortu nahi zuten. Kasualitatea, zoria, bat-batekotasuna eta irrazionaltasuna izango ziren elementu garrantzitsuenak, horrela, probokazioa, eskandalua eta txikizioa erabili zituzten. Artearen kontzeptua berriro zehazten ahalegindu ziren, honako baliabide hauetaz. Zeinu abstraktuen bidezko mintzaira erabili zuten, ready-made delakoa: edozein elementu bere ohiko ingurutik hartu eta arte-objektu bilakatu beste testuinguru batean eta artelanetan edozein materialaren erabilera, baita zaborra bera ere.


Bere oinarri artistikoa material apalak erabiltzea da:

ARTE POVERA

Pollock:

ESPRESIONISMO ABSTRAKTOA

Mugimendua emateko era guztietako materialak erabili:

ARTE ZINETIKOA

Gorputz artea da:

BODY-ART

Spiral Jetty:
LAND-ART

Naturarekiko harreman zuzen eskatzen du; helburua paisajeari eragitea da:
LAND-ART

Warhol:

POP-ART

“Koipezko aulkia”:

HAPPENING

Driping teknika:

ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA

Calder:

ARTE ZINETIKOA

Formak bere espresio geometriko gutxienekora mugatzea:

ARTE MINIMALISTA

Antoni Tapies:

ESPRESIONISMO ABSTRAKTOA

Ideia errealizazio beraren gainetik jartzen da:

KONTZEPTUALA

Inspirazio iturri bezala zinemako, publizitateko, aldizkarietako… teknikak erabili:

POP-ART

Vasarely: OP-ART

“Giap-eko igloo”a:

ARTE POVERA

Artistak berak esku hartzen du keinuen…, minimoaren bitartez:

PERFORMANCE

Garrantzitsua ez da bakarrik koadroa bera, baizik eta nola egiten den:

ESPRESIONISMO ABSTRAKTOA

Efektu bisualak sortzea helburu du:

OP-ART

Garrantzitsuena ez da objektu bera baizik eta honek jasaten duen degradazio prozesua:

ARTE POVERA

Pablo Picasso Pablo Picassok kubismoaren oinarriak zehaztu zituen, Malagan jaio zen baina bizitza osoa Frantzian eman zuen, bere lanek abangoardia desberdinen parte izan ziren, pintatu zitueneko garaien arabera, bere bilakaera artistikoak etapa desberdinak izan zituen: Garai urdina (1901-1904), garai arrosa (1905-1906), garai beltza (1906-1907), garai kubista (1907-1919), gerrarteko garaia (1919-1944), eta azken garaia (1945-1973).

Salvador Dalí Salvador Dalí pintorea Figueresen (Katalunian) jaio zen 1904an, hamasei urterekin antolatu zuen bere lehen margo-erakusketa. Federico García Lorca poeta eta Luis Buñuel zinemagilea ezagutu zituen; haiekin batera abangoardiako hainbat proiektu burutu zituen Dalík. Ondoren, Parisera abiatu zen eta bertan kokatu zuen egoitza 1940 arte, bertako pintore eta idazle surrealisten taldean sartu zen eta garai hartan margotu zituen gerora surrealismoaren ordezkari nagusienetarikoa bilakatuko duten zenbait obra: Masturbatzaile handiena edo Oroimenaren iraunkortasuna.


Konposizio gorria, horia, urdina eta beltza
Obra honen izena, Konposizio gorria, horia, urdina eta beltza da, 1926an egindakoa, bere egilea Mondrian da, estilo neoplastizismoan kokatu ahal dezakegu. Ez dago gai zehatz bat, koadroa azalera laua da, forma eta kolore desberdinez sortua. Konposizioak geometria zehatza erabiltzen du eta lerro zuzenak, bertikalak zein horizontalak, lodiagoak zein meheagoak, bakarrik oinarrizko koloreak erabiltzen ditu. Pintzelkada ez da nabaritzen, inpertsonala izan nahi duelako, badirudi lan industriala dela eta ez eskulana. Dadaismo eta kubismoaren eragina, kolore homogeneoak eta teknika oso arrazionalista. Ez dago objektuen edo munduaren irudikapena, artistak nahi ez duelako. Hori dela eta, koadro hau anti-figuratiboa da eta izenburuan bertan ikus daiteke.

Entradas relacionadas: