Greziako arkitektura eta eskultura klasikoa: tenplua, antzokia eta aldiak

Arte y HumanidadesActualizado el 3,69 KB

Resumen

Dokumentuak Greziako arkitektura erlijiosoa (tenplua, bere guneak eta tipologiak), arkitektura zibila (antzokia) eta eskultura klasikoaren ezaugarriak aztertzen ditu. Eskulturaren materialak, tipologiak, gai nagusiak eta aldi geometrikoa, arkaikoa eta klasikoa azaltzen ditu, adibideekin.

Puntos clave

  • Tenplua da eraikuntza erlijiosorik nabarmenena; barnean jainko edo jainkosaren irudia gordetzen zen.
  • Tenpluaren hiru guneak: pronaos (sarrera), naos edo cella (leku sakratua) eta opistodomosa (altxorra).
  • Zutabe kopuruaren arabera izendatzen dira: distiloak, tetrastiloak, hexastiloak, oktastiloak eta dekastiloak, besteak beste.
  • Antzokia mendien maldan eraikitzen zen, eta harmailak, eszena eta proszenioa eta orkestra ditu.
  • Eskulturaren gai nagusia giza irudia zen, eta proportzioa, orekak eta simetria ziren ezaugarri nagusiak.
  • Aldi arkaikoan kuros (gizonezkoak) eta korak (emakumezkoak) egin ziren; aldi klasikoan Poliklito, Miron eta Fidias nabarmendu ziren.

Ponte a prueba

Arkitektura Erlijiosoa: Tenplua

Tenplua da eraikuntza erlijiosorik nabarmenena. Honen ezaugarriak hauek dira:

  • Jainko edo jainkosaren irudia gordetzen zen barnean.
  • Hasieran, tenpluak egurrezkoak ziren, baina K.a. VII. mendean, marmol zuri polikromatua erabiltzen hasi ziren.

Tenpluaren Hiru Guneak

  1. Pronaos: Tenpluaren sarrera.
  2. Naos edo Cella: Jainko edo jainkosaren irudia gordetzeko leku sakratua.
  3. Opistodomosa: Tenpluko altxorra gordetzeko erabilia.

Izenak Tamainaren Arabera (Zutabe Kopuruaren arabera)

z = zutabe

  • Distiloak (2z)
  • Tetrastiloak (4z)
  • Hexastiloak (6z)
  • Oktastiloak (8z)
  • Dekastiloak (10z)
  • Monopteroak (1z)
  • Dipteroak (2z inguruan)
  • Sasiperipteroak (hormari atxikita daudenak)

Tenplu Tipologia

  1. Tenplu Anfiprostiloak: Zutabeak bi fatxadetan soilik dituztenak.
  2. Prostiloak: Atari batean soilik dituztenak.
  3. Aptero in antis: Zutabeak ataria inguratzen duten hormen luzapenaren barnean dituztenak.
  4. Tholos: Oinplano zirkularrak dituztenak.

Arkitektura Zibila: Antzokia

Tragedia eta komedia antzezten zituzten. Ikuspenaren eta akustikaren zerbitzura zeuden, eta mendien malda aprobetxatuz eraikitzen ziren.

Antzokiaren Zatiak

  • a) Harmailak (Kabea): Jendea esertzeko balio zuen, eta zirkuluerdia eratuz antolatzen zituzten.
  • b) Eszena eta Proszenioa: Maldaren oinean; han egiten zuten antzezpena.
  • c) Orkestra: Han korua jartzen zen.

ESKULTURA: EDERTASUN IDEALA

Materialak

Brontzea, marmola, egurra, urrea eta bolia.

Tipologia

  • a) Erliebea: Tenpluetako eta aldareetako tinpanoak eta frisoa dekoratzeko erabilia.
  • b) Exentua: Greziako edertasun-kanonaren bilakaera islatu zuen, eta proportzioan, orekan, simetrian, adierazkortasunean, bolumenean eta dinamismoan oinarritzen zen.

Gai Nagusiak

Giza irudia izan zen bi moten gai nagusia. Horren bidez, jainko eta jainkosak, mitologia klasikoko heroiak eta atletak irudikatu zituzten.

Aldiak: Ezaugarriak eta Adibideak

a) Aldi Geometrikoa

K.a. VIII. mendearen inguruan sortu ziren Greziako lehen eskulturak. Botozko irudi edo irudi erlijioso txikiak ziren, bolizkoak, terrakotazkoak edo argizarizkoak, baita egurrezko eskulturak (xoana) ere.

b) Aldi Arkaikoa

K.a. VII. eta VI. mendeetan, batez ere giza irudiak adierazten zituen Greziako eskulturak. Gizonezkoei Kuros eta emakumezkoei Kore (emakume jantzidunak) deitzen zieten.

Ezaugarriak:

  1. Antzinako Egiptoko ereduen eragina.
  2. Gorputzaren zurruntasuna eta frontaltasuna.
  3. Hanka bat aurreratu.
  4. Monumentaltasuna.

Adibideak: Korai eta Kouroi.

c) Aldi Klasikoa

K.a. V. eta IV. mendeak.

Ezaugarriak:

  1. Giza anatomia proportzio orekatuen bidez irudikatzea.
  2. Eskultore garrantzitsuak: Poliklito, Miron eta Fidias.
  3. Giza edertasunaren eredu ideala aurkitzea.
  4. Oreka eta edertasuna lantzeko, giharrak biribildu eta jarrera naturalagoa irudikatu.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da pronaos bat tenplu batean?

Pronaos tenpluaren sarrera da. Tenpluaren hiru guneetako bat da, naos eta opistodomosarekin batera.

Zer dira kuros eta korak?

Kurosak gizonezkoen irudiak dira eta korak emakumezkoen irudiak, emakume jantzidunak. Aldi arkaikoko eskulturak dira.

Zein dira aldi klasikoko eskultore garrantzitsuenak?

Testuaren arabera, Poliklito, Miron eta Fidias dira aldi klasikoko eskultore garrantzitsuenak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da tenpluaren gune sakratua, jainkoaren irudia gordetzen zena?
2. Zer zen opistodomosa?
3. Zein mendetan sortu ziren Greziako lehen eskulturak?
4. Zer dira korak?
5. Zein izan zen antzokiaren ezaugarri nagusia kokapenean?
6. Zein da aldi klasikoko eskulturaren ezaugarri bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.