Picassoren Gernika eta Goyaren Karlos IV.aren Familia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
con un tamaño de 2,58 KB
Gernika (1937)
1937an Pablo Picassok egina, kubismo sintetikoa erabiliz.
Testuinguru historikoa
1937ko apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuten Kondor Legioak eta italiar hegazkinek. Picassok Parisko Erakusketa Unibertsalerako lan bat egin behar zuen eta, albistea entzun zuenean, margotzen hasi zen, nahiz eta bera inoiz ez zen Gernikan egon. Maiatzaren hasieran hasi zen lehen bozetoak egiten.
Ezaugarri teknikoak
Oso handia da: 8 x 3,50 metro.
Elementu nagusiak
- Animaliak: zezenak, zaldia eta hegaztia.
- Pertsonaiak: emakumea (amatasuna irudikatzen duena), gizonezkoak, sutan erretzen ari dena eta zoru gainean dagoen soldadu manikia.
Konposizioa eta estiloa
Friso eran antolatutako narrazioa da, triptiko eran egina: ezkerrean umea hilik daraman ama eta zezena; eskuinean, sutan dagoen etxea eta garrasia botatzen duen emakumea. Kubismo sintetikoaren ezaugarriak ditu. Kolorea gutxitu zuen salaketa egiteko, zuri-beltzean. Zaldiaren gorputza marraz jantzia dago, egunkarietako tipografia imitatuz.
Esanahia
- Biztanleria zibilaren aurkako erasoa.
- Gerraren sarraskia eta giza eskubideen urraketa.
- Faxismoaren indarkeria.
- Itxaropenaren elementuak: piztuta dagoen lanpara eta soldaduaren eskutik ateratzen den lorea.
Karlos IV.aren Familia (Goya)
1800. urtean egina. Goya errege-familiaren erretratatzailea zen eta hau egin zien azken erretratua da. Talde-erretratua da.
Pertsonaiak
Erdian Parmako printzea dago; ezkerrean, Karlos Maria Isidro, Goya bere ondoan, Fernando VII.a eta emaztea. Eskuinean, Karlos IV.a eta bere familia.
Konposaketa
Pertsonaiak zutik daude, bi planotan banaturik. Bi talde tinkotan kokaturik, erdialdean errege-erregina seme gazteenekin. Maria Luisa de Parma erdian dago, boterea berak baitzuen, eta Karlos aldamenean.
Teknika eta kolorea
Kolore indartuak dira, hondoan dagoen iluntasunetik biziki nabarmentzen direnak. Pintzelkada zabalak dira, prozedura azkar batez loturikoak.
Barneratze psikologikoa
Introspekzio psikologikoa nabaria da. Pertsonaien fisonomiaz gain, haien izaera ere ezagutu dezakegu: Maria Luisak izaera gogorra du; Karlos, berriz, ona eta serioa da.
Balorazioa
Errege-pintoreek erregeak izan behar zuten bezala irudikatu ohi zituzten, baina Goyak ziren bezala erretratatu zituen. Goya ideologia liberalaren alde zegoen eta bere lagunen artean garaiko liberal ezagunak aurkitzen ditugu.