Arte Erromanikoa: ezaugarriak, arkitektura eta dekorazioa
Resumen
Dokumentuak XI. eta XII. mendeetako arte erromanikoa aztertzen du: bere izaera erlijioso eta aristokratikoa, Europako zein eremutan garatu zen eta arkitektura erromanikoaren ezaugarri nagusiak. Eliza eta monastegien oinplanoak, harroinen eta arku fajoien bidezko altzamendu-sistema, leihoen eta argiaren kudeaketa, eta harrizko dekorazioa (kanezilo, arku itsu, takeadoa, atariak) azaltzen dira. Ikasleak arte estilo horren egitura eta sinbolismoa ulertuko ditu.
Puntos clave
- Arte erromanikoa XI. eta XII. mendeetan garatu zen Europan, Erromako, Bizantzioko eta Islamaren eraginarekin.
- Izaera erlijioso eta aristokratikoa zuen, eta Jainkoaren boterea goresten zuen.
- Harria zen lehengai bakarra, eta eraikinak lodi eta ilunak ziren.
- Eliza erromanikoen oinplanoak grekozko gurutzea edo latindar gurutzedun oinplano basilikala izan ohi ziren.
- Erdiko nabea altuagoa zen, eta harroinek, arku fajoiek eta horma-bularrek bultzadak sendotzen zituzten.
- Dekorazio nagusiak harrizkoak ziren: kanezilo, arku itsu, takeadoa eta atariak (arkibolta, tinpanoa, dintela, parteluza, janbak).
Arte Erromanikoa
Sarrera
XI. eta XII. mendeetan zehar estilo berria garatu zen Europan. Estilo honek Erromako, Bizantzioko eta Islamaren eragina izan zuen. Arte erromanikoak izaera erlijiosoa eta aristokratikoa zuen: Jainkoaren boterea goresten zuen eta lotuta zegoen Europaren batasun espiritualari eta feudalismoaren garapenari.
Arte erromanikoa Europako leku zehatzetan eman zen: Britainia Handian, Frantzian, Suitzan, Ipar Italian eta Iberiar penintsulan, Duero eta Ebro ibaietatik gora.
Arkitektura Erromanikoaren Ezaugarriak
Lehen aztarnak Clunyn agertu ziren; hala ere, Kataluniako Pirinioetan monumentu erromaniko zaharrak agertu ziren ere.
Erromanikoa arte kristau bat da, eta artearen bidez fede hori mendebaldeko Europatik zabaldu zen.
Eraikin erlijiosoen artean, elizak eta monastegiak bereizi behar dira:
- Eliza: otoitz egiteko gunea.
- Monastegia: erlijio eta produkzio gunea.
Lehengai bakarra harria zen, fedearen sendotasuna adierazteko.
Eliza Erromanikoen Elementuak
1. Oinplanoa
Bi oinplano mota landu zituzten:
a) Gurutze grekozko oinplanoa: lau besoetako nabe berdinak daude.
b) Latindar gurutzedun oinplano basilikala. Atal hauek ditu:
- Nartexa edo sarrera: hiru ate daude eta ertzetan bi dorre biki.
- Nabeak: hiru, bost edo zazpi izan daitezke, baina ohikoena hiru nabetakoa da. Erdikoa albokoa baino zabalagoa da.
- Gurutzadura edo cruceroa: Kristoren besoak gurutzean adierazteko. Askotan, tarte hau ere hiru nabeetan banatzen da.
- Absidea edo aldare tokia: eliza batzuetan girola dago. Aldarearen atzekaldean kale bat dago, erromesek otoitz egin dezaten absidearen hormetan dauden kaperetan. Egitura hori Santiago Konpostelakoan dago.
2. Oinplanoaren Altzamendua
Elizetan harria erabiltzen zutenez, euskarri garrantzitsuena harroinak edo pilareak ziren. Arkitekto erromanikoen helburua erdiko nabea babestea zen; horretarako, deskarga sistema erabili zuten:
Erdiko nabea albokoak baino altuagoa da, eta bere bultzadak lurrera eramateko sabaian arku fajoiak jartzen zituzten. Arku fajoi bakoitzetik pilareak ateratzen dira. Erdiko nabea hobeto sendotzeko, alboko nabeak daude. Alboko nabeetan, goiko aldean, matronak kokatzen zituzten: emakumeentzako leku bereziak eta meza entzuteko tribunak zeuden. Deskarga sistema amaitzeko, kanpoaldetik horma-bularrak zeuden.
Material bakarra harria zenez, hormak zabalak ziren. Horregatik, monumentu ilunak ziren. Argia lortzeko bide artifizialak zeuden.
Arkitekturak Argi Iturriak Planteatu Zituen
a) Erdiko nabean zabaltzen ziren leihoak, absideetan ere. Leiho txaranbelduak asmatu zituzten.
b) Kupula: cruceroaren erdian zegoen. Barrualdetik egitura esferikoa du, baina kanpoaldetik estalki bat du, "zimborrioa".
3. Dekorazioa
Harriaren monotonia gainditzeko, harrizko dekorazioa landu zuten:
- Kaneziloak: elizaren inguruan, txakur itxurazko buruak zeuden, beldurra sartzeko.
- Arku itsuak.
- Takeadoa: frisoen funtzioa betetzen dute.
- Marra lonbardiarrak: egitura bertikalak.
- Atariak: fededunentzat, atariaren bidez, fede katolikoak bere mezua zabaltzen zien analfabetoei, elizaren ikur nagusiak adierazteko. Horretarako, hurrengo atal hauek bereizten ziren:
- Arkibolta: erdi puntuko arkuak, bata bestearen barruan, sakontasuna adierazteko.
- Tinpanoa: arkuek eusten duten tartean, erliebeak daude, eszenak kontatzen.
- Dintela: harrizko egitura horizontala.
- Parteluza: harrizko egitura bertikala.
- Janbak: arkibolta bakoitzetik pilar bat ateratzen da, irudiz beterik; gehienak, beldurrezko animaliekin.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein eragin izan zituen arte erromanikoak?
Erromako, Bizantzioko eta Islamaren eragina izan zuen. Estilo horrek Europako batasun espiritualari eta feudalismoaren garapenari lotuta zegoen.
Zein dira eliza erromanikoen oinplano nagusiak?
Gurutze grekozko oinplanoa, lau besoetako nabe berdinekin, eta latindar gurutzedun oinplano basilikala, nartexa, nabeak, gurutzadura eta absidea dituena.
Zergatik ziren eliza erromanikoak ilunak?
Harria baino material gutxi erabiltzen zenez, hormak zabalak ziren eta leiho gutxi zituzten. Argia lortzeko bide artifizialak erabiltzen zituzten.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.