Grezia klasikoko eskultura: aldi arkaikoa, klasikoa eta helenistikoa
Resumen
Dokumentuak Greziako eskulturaren bilakaera laburbiltzen du, hiru aldietan banatuta: arkaikoa, klasikoa eta helenistikoa. Kouroi eta kore estatuen ezaugarriak, Polikletoren kanona eta IV. mendeko artisten lanak azaltzen dira. Ikaslea aldi bakoitzaren estiloa eta adibide nagusiak ikasiko ditu.
Puntos clave
- Aldi arkaikoan (K.A. VII-VI. mendeak) kouroi (gazte biluzia) eta kore (emakumea jantzita) nagusitu ziren, jarrera hieratikoarekin.
- Aldi klasikoan irudiak naturalistagoak dira; Polikletok lehen kanona sortu zuen, gorputzaren garaiera buruaren zazpi halakoa zela zehaztuz.
- Praxiteles grazia eta erritmoa sartu zuen; Knidoko Afrodita da bere lan nabarmena eta "Praxitelesen kurba" bere konposizio bereizgarria.
- Lisipok Alejandro Magnoren erretratugile ofiziala izan zen eta kanona 8 buruko luzeerara eraman zuen; Apoxiomenos da bere lanik famatuena.
- Aldi helenistikoan formak dinamikoagoak eta irudiak estilizatuagoak dira; Miloko Venus eta Laocoonte eta semeak adibide adierazgarriak dira.
GREZIA ESKULTURA
Eskultura esparruan, estilo arkaiko, garai klasiko eta helenismoaren arteko bereizketa erraz ikus daiteke.
Aldi arkaikoa
Eskultura arkaikoan, K.A. VII. Mende hasieratik K.A. VI. Mende bukaera arte, kouroi[8]edo atleta biluzia eta kore[9], edo hanketaraino jantziriko emakumea, nagusitu ziren. Bietan jarrera hieratikoa nagusitzen da. Kuroi-ak, hanka bat aurreraka eta besoak enborrean zehar luzatuta zituzten gazteen estatuak ziren. Oso trataera zurruna. Hilezkortasuna lortu zuten gazteak ordezkatzen zituzten, bai bat-bateko heriotzagatik, zein Joko Olinpikoetako ehun metrotako karrera irabazteagatik, zeintzuk betirako bizitza lortzeko bi erak baitziren. Koreak, orokorrean erritualeko jarreran dagoen emakume apaiza ordezkatzen du.Trataera atseginagoa dute, guztiek irribarrea dute eta.
Aldi klasikoa
Aldi klasikorako igarotzea irudi irribarretsuko estatuek markatzen dute, zein arkaikoak baino naturalistagoak baitira, gorputzetan zein jantzietan. Gorputz guztiz egokiaren proportzio idealen bilaketa zegoen. Garai honetan Polikletok bere lehen kanona sortuko du proportzio idealak zehazteko:gorputzaren garaierak buruarena halako zazpi behar zuela zehaztuz.
Garai honen hasierakoak dira Delfosko Auriga[10], Mironen Diskoboloa[11], Polikletoren Doriforoa[12] eta Fidiasen Parthenongo eskulturak[13]
.
Geroago, IV. Mendean zehar, ondoko artistek beren eskultura-obrak egin zituzten:
·
Praxitelesek, "grazia" eta "erritmo" kontzeptuak sartu eta Knidoko Venusa edo Afrodita[14]egin zuena. Gorputz sentsualagoak eta finagoak aurkeztu zituen. Keinu dotore batekin kurbatzen den konposizioa ("Praxitelesen kurba") erabili zuen.
·
Escopasek, Halicarnasoko mausoleoaren (munduko zazpi mirarienetako bat) erliebeak egin zuena.
-
Lisipok, Alejandro Magnoren erretratugile ofiziala. Biziki luzatu zuen kanona (8 buru).
Apoxiomenos[15]da bere eskultura famatuena.
Aldi helenistikoa
Greziar artea aldi helenistikoarekin bukatzen da, Alejandro Magnoren erregetza eta ondorengo hamarkada batzuekin batera eta formetan dinamismo berria eta irudien sakratutasuna kentzeagatik bereizten da. Molde klasikoen kopiak egingo dira behin eta berriz baina konposizioa dinamikoagoa izango da eta irudiak estilizatuagoak. Aldi honetako adibide adierazgarriak Miloko Venus [16]edoLaocoonte eta semeak [17]dira.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer dira kouroi eta kore arkaikoan?
Kouroi gazte biluzien estatuak dira, hanka bat aurreraka eta besoak enborrean zehar luzatuta. Kore emakume apaiza ordezkatzen duten estatuak dira, jantzita eta erritualeko jarreran.
Zer da Polikletoren kanona?
Polikletok gorputz ideal baten proportzioak zehazteko sortu zuen kanona. Gorputzaren garaiera buruaren zazpi halakoa behar zuela zehazten zuen.
Nolakoa da Praxitelesen lana?
Praxitelesek grazia eta erritmo kontzeptuak sartu zituen, gorputz sentsualagoak eta finagoak aurkeztuz. Knidoko Venusa edo Afrodita da bere obra ezagunena.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.