Arte Erromanikoa eta Gotikoa: ezaugarriak, arkitektura, eskultura eta pintura
Resumen
Dokumentu honek Mendebaldeko Europako bi arte estilo nagusien ezaugarriak azaltzen ditu: Arte Erromanikoa (XI-XIII. mendeak) eta Arte Gotikoa (XIII-XV. mendeak). Arkitektura, eskultura eta pintura aztertzen ditu, helburuak, materialak, kokapena eta gai nagusiak azalduz. Ikasleak bi estiloen arteko aldeak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Arte Erromanikoa XI. mendetik XIII. mendearen erdira garatu zen eta arte erlijioso eta didaktikoa zen.
- Erromaniko arkitekturak harria erabiltzen zuen, hormak lodiak zituen, leihoak txikiak eta arku erdi puntukoak.
- Arte Gotikoak arbotanteak, arku zorrotza eta gurutze gangak erabiltzen zituen, eta leihoak zabalak eta argitsuak ziren.
- Erromanikoko eskultura zurruna zen eta arkitekturaren menpe zegoen; gotikoan irudiek naturaltasun, mugimendu eta sentimendu handiagoa dute.
- Gotikoan pintura elizetako hormetatik askatu zen eta lehen koadroak eta paisaiak agertu ziren.
- Gotikoan gai ez erlijiosoak (noble eta burgesen erretratuak) gero eta ohikoagoak bihurtu ziren.
1- Arte Erromanikoa
Arkitektura Erromanikoa
Ezaugarriak:
- Erromanikoan egiten diren eraikin gehienak **helburu erlijiosoa** dute: elizak eta monastegiak.
- Erlijiosoak ez direnak gutxiago dira: zubiak eta gazteluak.
- Erabiltzen duten materiala **harria** da.
- **Teknologia** ez da oso aurreratua eta altura txikiko eraikinak egin ahal dituzte.
- **Hormak**, lodiak eta sendotasun handikoak dira. Batzuetan, kanpotik **horma-bularrez** indartzen dituzte, eraikinak ez erortzeko.
- **Leioak** txikiak eta urriak dira; ondorioz, eraikin erromanikoen barnekaldea iluna da, **argi gutxi** dute.
- **Oinplanoa**, gurutze latindarra da.
- Eraikinaren sabaia eusteko **zutabeak** erabiltzen dituzte.
- Zutabearen gainetik **erdi puntuko arkua** kokatzen da.
- Eraikina estaltzeko **gangak** erabiltzen dira: bi motatakoak: **ertz-ganga** eta **kanoiganga**.
Eskultura Erromanikoa
Ezaugarriak:
- **Helburua**: herritarrei kristau ezagutzak eta Bibliako pasarteak irakastea da.
- **Kokapena**: Eskultura gehienak eraikinerako eginak daude. Horregaitik esaten da: erromanikoko eskultura arkitekturaren menpe dago.
- Gehien bat eliz atarietan (tinpanoa) eta zutabeetan kokatzen dira.
- Eskulturak ez dute naturaltasunik. Ez dituzte errealitatea eta irudiak benetan diren bezala irudikatzen.
- Eskulturak oso zurrunak dira eta ez dute ez mugimendurik ez sentimendurik adierazten.
- Material preziatuei lehentasuna eman zieten (urrea, harribitxiak) eta irudiaren funtzio alegoriko eta sinbolikoan.
Gaiak:
- Irudikatzen diren gaiak erlijiosoak dira.
- Eliz atariko tinpanoan gehien irudikatzen dena **Kristo Pantokrator**-a da. Kristo erdian mandorla batez inguraturik (almendra itxurako zirkulu bat), bedeinkapena ematen.
- Ama Birjina haurrarekin eta Jesus gurutzean ere sarritan irudikatzen dira.
Pintura Erromanikoa
Ezaugarriak:
- **Helburua**: eskulturarena bezalaxe, erlijoa irakastea eta kristautasuna sendotzea zen.
- **Kokapena**: eskultura bezala, arkitekturaren menpe dago: elizen barrukaldeko hormetan, zutabeetako kapiteletan eta batez ere altare nagusiko absideetan aurkituko ditugu.
- Eskulturek bezalaxe, irudiek ez dute naturaltasunik eta zurrunak dira, mugimendurik ez dute isladatzen.
- **Koloreak** biziak eta lauak dira.
Gaiak:
- Irudikatzen diren gaiak erlijiosoak dira: Pantokratorra, Bibliako pasarteak.
Arte Gotikoa
Ikasi duzuna oroituz: behe erdi aroan hainbat aldaketa eman ziren gizartean (burgesiaren sorrera eta hirien pizkundea), monarkian (erregearen indarraren sendotzea) eta ekonomian (nekazaritza, merkataritzaren eta hirien sendotzea). Baina aldaketa sakonagokoak ere izan ziren; gizakiak kristau erlijioa antzemateko modua aldatzen da. Ala ere, ez ahaztu: oraindik erlijioa gizonaren bizitzaren ardatza da. Aldaketa guzti hauek arte estilo berri batean isladatu ziren: **Arte Gotikoa**. Gotikoa Mendebaldeko Europan garatu zen XIII mendearen erditik XV mendea bukatu arte (erdi aroaren amaierarte).
Arkitektura Gotikoa
Ezaugarriak:
- **Helburua**: Gotikoan eraikinak hirietan kokatuko dira. Helburu erlijioso eta ez erlihosoak dituztenak tartekatuko dira: katedralak, jauregiak, merkatarien lonjak, udaletxeak eta abar.
- Eraikin berriak hiriaren botere eta aberastasunaren ikur bihurtuko dira, batez ere **katedralak** hirietako erdigune eta ardatza dira.
- Erabiltzen duten materiala **harria** da. Baina lantzeko teknika askoz ere garatuagoa izango dute.
- **Teknologia** aurrerakuntzei esker katedralak gero eta altuera handikoak egingo dituzte.
- **Hormak**, estuak eta lirainak dira eta altuera handia dutenez, ez erortzeko, kanpotik **arbotanteak** ipintzen dizkiete.
- Eraikin gotikoak **leho** asko eta zabalak dituzte; ondorioz, barnekaldea oso **argitsua** da.
Eskultura Gotikoa
Ezaugarriak:
- **Helburua**: herritarrei kristau ezagutzak eta Bibliako pasarteak irakastea da; erromanikoan bezala.
- **Kokapena**: Eskultura gehienak eraikinerako eginak daude. Horregaitik esaten da: eskultura arkitekturaren menpe dago. Gehien bat eliz atarietan eta zutabeetan kokatzen dira.
- Irudiak naturalagoak eta errealistagoak dira: zintzelatutako pertsonak, jantziak, keinuak benetakoekin antza gehiago dute.
- Irudi gotikoek mugimendua eta sentimenduak ere adierazi nahi dituzte: aurpegiko keinuak, besoak luzatu, jantzien tolesturak eginaz lortzen dute poza, tristura, sufrimendua, mina etab igortzea.
Gaiak:
- Irudikatzen diren gai gehienak erlijiosoak dira, baina pixkanaka bestelakoak ere agertzen dira.
- Eliz atariko tinpanoan **Kristo Pantokrator**-a, Ama Birjina haurrarekin eta Jesus gurutzean irudikatzen jarraitzen dira, baina orain irudiek gotiko eskulturako ezaugarriak dituzte: mugimendua, sentimendua, naturaltasuna,...
- Eskultura mota berriak agertzen dira: **erretaula**: altarean kokaturiko eta eskulturaz ornituriko elementua. **Hilobiak**: norbanakoen hilobiaetan eskulturak zizelkatzen dira.
Pintura Gotikoa
Ezaugarriak:
- Eskulturak dituen antzeko ezaugarriak ditu: **Helburua**: kristau erlijioa irakastea.
- **Kokapena**: eliza barruko hormetan. Ala ere lehioak ugaritu direnez margotzeko horma gutxiago dago.
- **Naturaltasuna**: errealitateko formekin antza gehiago.
- **Mugimendua**: irudiek mugimendua igortzen dute: arropetako tolesdurak, eskuan altzatuz, lepoa biratuz etab.
- **Sentimenduen adierazpena**: aurpegiko keinuen bidez poza, samina, tristura etab.
Pintura Gotikoan Izandako Berrikuntzak
- **Gaiak** erlijiosoak dira gehien bat, baina eskulturan gertatu bezala **ez erlijiosoak** ere gero eta gehiago dira: noble eta burgesen argazkiak (erretatuak) adibidez.
- **Kokapena**: Pintura elizetako hormetatik askatuz doa eta egur gainean margotzen hasiko dira teknika berriak erabiliz.
- Alde batetik, aldareko **erretauletako gelatxoak** margotuko dituzte.
- Zurezko tauletan gaur ezagutzen ditugun **lehen koadroak** margotuko dira.
- **Koloreak** oso aberatsak dira; erabiliena **urre-kolorea** da.
- Margolanetako irudi nagusien atzekaldean lehen **paisaiak** margotzen dituzte.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz garatu zen Arte Erromanikoa?
Arte Erromanikoa Mendebaldeko Europan garatu zen XI. mendetik XIII. mendearen erdira arte.
Zeintzuk dira arte gotikoaren arkitekturako berrikuntza nagusiak?
Arku zorrotza, gurutze gangak eta arbotanteak dira arkitektura gotikoaren berrikuntza nagusiak. Horiei esker eraikin altuagoak eta leho zabalagoak egin ahal izan ziren.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.