Perpaus elkartuen azterketa: menderakuntza, juntadura eta sailkapenak
Resumen
Dokumentu honek euskarazko perpaus elkartuak aztertzen ditu: menderakuntzazkoak (konpletiboa, zehar galdera, kausazkoa, helburuzkoa, kontzesiboa, baldintzazkoa, kontsekutiboa, denborazkoa, erlatibozkoa, konparaziozkoa) eta juntadurazkoak (alborakuntza, bidezkoa, emendiozkoa, aurkaria). Adibide asko ematen ditu bakoitzaren sailkapena eta funtzioa ikasteko. Ikasleak perpaus bakoitza zein motakoa den bereizten ikasiko du.
Puntos clave
- Perpaus elkartuak menderakuntzazkoak edo juntadurazkoak izan daitezke.
- Menderakuntzazko perpausek funtzio adberbiala, izlaburra edo izenlaguna izan dezakete, eta funtzio osagarri edo subjektu izan.
- Kausazko perpausak arrazoia adierazten dute; helburuzkoak, helburua; kontzesiboak, oztopoa gorabehera ekintza gertatzen dela.
- Baldintzazko perpausak baldintza adierazten du; kontsekutiboak ondorioa.
- Juntadurazko perpausetan alborakuntza, bidezkoa, emendiozkoa eta aurkaria bereizten dira.
- Zehar galdera perpausak galdera-hitza duen menderakuntza-perpausak dira, eta funtzio osagarria izaten dute.
Irakasleok badakigu ariketak gogoz egingo dituzula.
PE/Menderakuntza/ Konpletiboa/ Funtzioa IS
Ez digute ziurtatu ostatuan lekua izango dugunik.
PE/Menderakuntza/ Zehar Galdera/ Funtzioa IS
Zuk adina gogo daukat ikasturtea bukatzeko.
Perpaus Elkartua/Menderakuntzazkoa/Konparaziozkoa/ Adlg. Funtzioa
Nota hobea lortzearren jo eta ke aritu zen lanean.
PE/Menderakuntza/ Helburuzkoa/ Adlg. Funtzioa
Nahita eginda ere, ez zitzaigun hain ondo aterako.
PE/Menderakuntza/ Kontzesiboa/ Adlg. Funtzioa
Oporrak noiz hartuko ditugun esateko eskatu digu nagusiak.
PE/Menderakuntza/ Konpletiboa/ Funtzioa IS/ Zehar Galdera
Guztion onerako izanagatik, batzuek ez dute araudia begi onez ikusten.
PE/Menderakuntza/ Kontzesiboa/ Adlg. Funtzioa
Auto-pilaketak zirela medio, ezin izan ginen sasoiz heldu kontzertura.
PE/Menderakuntza/ Kausazkoa/ Adlg. Funtzioa
Ardi-esnea erostekotan joan gara baserri horretara goizean.
PE/Menderakuntza/ Helburuzkoa/ Adlg. Funtzioa
Ardi-esnea erostekotan, gatzatua egingo dugu.
PE/Menderakuntza/ Baldintzazkoa/ Adlg. Funtzioa
Zuhaitzaren goiko puntako adarretako fruituak hartzearren, erori zen eskaileratik. Hartu arren, ez zeuden helduta.
PE/Menderakuntzazkoa/ Helburuzkoa/ Kontzesiboa/ Adlg. Funtzioa
Partida hasi baino 45 minutu lehenago futbol zelaian egonagatik, ezin izan genuen jokatu.
PE/Menderakuntza/ Baldintzazkoa/ Adlg. Funtzioa
Autoa zikin dago; garbitu egingo dut.
Perpaus Elkartua/Juntadurazkoa/ Alborakuntzakoa
Hainbesteko amorrua eman zidan, ezen ez nion ezer esan. (non ez bainion ezer esan)
PE/Menderakuntza/ Kontsekutiboa/ Adlg. Funtzioa
Azterketa izanez gero, parranda beste egun baterako utziko genuke. Azterketa dugunez gero, parranda beste egun baterako utziko dut.
PE/Menderakuntza/ Baldintzazkoa/ Kausazkoa/ Adlg. Funtzioa
Batzuk txertoa hartzearen alde daude; beste batzuek ez dute hain argi.
PE/Juntadura/ Alborakuntza
Hain da maitagarria, non denok biziki maite baitugu.
PE/Menderakuntza/ Kontsekutiboa/ Adlg. Funtzioa
Tiradera zabaltzean, sagua ikusi zuen barruan berari begira.
PE/Menderakuntza/ Denborazkoa/ Adlg. Funtzioa
Umeak gineneko oroitzapenak gogoratu genituen lagunen arteko afarian.
PE/Menderakuntza/ Erlatibozkoa/ Izlg. Funtzioa
Aurkariek egiten duten beste ahalegin egin beharko dugu geuk ere.
PE/Menderakuntzazkoa/ Konparaziozkoa/ Adlg. Funtzioa
Eguna argitu orduko, Manaslu mendiaren tontorrera heldu zen Txikon.
PE/Menderakuntza/ Denborazkoa/ Adlg. Funtzioa
Nola DBHn, hala Batxilergoan, ikasleen arteko giroa bikaina da.
PE/Juntadura/ Alborakuntza
Batek daki zenbatek sinatu duten udalaren egitasmoaren aurka. (Beti zehar galdera)
PE/Menderakuntza/ Zehar Galdera/ Funtzioa IS
Jatetxera arinago heltzeagatik (heltzearren/-tzeko) erabili genuen GPSa. Jatetxera arinago heltzeagatik, gusturago jan genuen.
PE/Menderakuntza/ Helburuzkoa/ Kausazkoa/ Adlg. Funtzioa
Orain arte egindako guztiak (egin dugun) ez du ezertarako balio.
PE/Menderakuntza/ Erlatibozkoa/ Izlg. Funtzioa
Gaur berandu nabil eta banoa lanera jarraian.
PE/Juntadura/ Bidezkoa/ Emendiozkoa
Banoa lanera jarraian, gaur berandu nabil eta.
PE/Menderakuntza/ Kausazkoa/ Adlg. Funtzioa
Ez da bulegora joan, ezpada erosketatan.
PE/Juntadura/ Juntagailu Bidezkoa/ Aurkaria
Herenegun erabat hotzituta esnatu nintzen zure etxean.
Bakuna
Istorioa sinpletxoa irudituagatik (nahiz eta sinpletxoa iruditu), liburua gustura irakurri dut.
PE/Menderakuntza/ Kontzesiboa/ Adlg. Funtzioa
Eguzkitako krema ekarri dut zuri ematearren. Zuri krema eman arren...
PE/Menderakuntza/ Helburuzkoa/ Kontzesiboa/ Adlg. Funtzioa/ Kausazkoa
Hainbesterainoko ahalegina egin zuen, non aurpegia more jarri baitzitzaion.
PE/Menderakuntza/ Kontsekutiboa/ Adlg. Funtzioa
Sasoiz helduz gero, hasi zaitezte gela azterketarako prestatzen.
PE/Menderakuntza/ Baldintzazkoa/ Adlg. Funtzioa
Telebista erosi bitartean, apalean ahaztuta ditugun liburuak (apalean ahaztuta ditugunak) irakurriko ditugu.
PE/Menderakuntza/ Denborazkoa/ Erlatiboa/ Adlg. Funtzioa/ Izlg. Funtzioa
Irakasle horiek elkarrekin dabiltzan zurrumurrua entzun dugu batzarrean. (dabiltzan ustea/esperantza, dabiltzalako ustea/esperantza)
PE/Menderakuntza/ Konpletiboa/ IS
Uretara salto egitekotan, ziurtatu sakonera nahikoa dagoen (dagoen ala ez). (Zehar galdera)
PE/Menderakuntza/ Baldintzazkoa/ Zehar Galdera/ Adlg. Funtzioa/ Funtzioa IS
- Kanutak pasa/ Gorriak ikusi
- Mahian izan/ Begiak hartu
- Moztuta utzi/ Hitzik gabe utzi
- Fantasma izan/Ahobera eraman
- Diferentzia izan/ Beste aldera atera
BEZ: Balio Erantsiaren Zerga
EHAA: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
UCI: Union Cycliste Internationale
OHE: Objektu Hegalari Ezezaguna
HE: Hizkuntza Eskakizuna
DBH: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
CIA: Central Intelligence Agency
TAO: Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua
GKE: Gobernuz Kanpoko Erakundea
UBG: Umetoki Barneko Gailua
UEU: Udako Euskal Unibertsitatea
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da zehar galdera?
Zehar galdera perpaus menderakuntzazko bat da, galdera-hitzez hasten dena eta esaldi nagusiaren osagarri gisa jokatzen duena. Adibidez: "Oporrak noiz hartuko ditugun esateko eskatu digu nagusiak".
Zein da kausazko eta helburuzko perpausen arteko ezberdintasuna?
Kausazkoak ekintzaren arrazoia adierazten du, eta helburuzkoak ekintzaren helburua. Adibidez, "Auto-pilaketak zirela medio" kausazkoa da, eta "Nota hobea lortzearren" helburuzkoa.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.