Euskarazko Perpaus Konplexuak: Adibideak eta Ariketak

Lengua y literaturaActualizado el 5,11 KB

Resumen

Euskarazko perpaus konplexuen adibideak eta ariketak. Kontzesio, kausazko, konsekutibo eta denborazko perpausen zerrenda bana ematen du. Ariketetan esaldi kontzesiboak osatu behar dira. Ikasleak perpaus mota bakoitza bereizten ikasiko du.

Puntos clave

  • Kontzesio perpausek aurkakotasuna adierazten dute. Adibideetan «arren», «ere», «agatik» eta «nahiz eta» agertzen dira.
  • Kausazko perpausek arrazoia adierazten dute, adibidez «-(e)nez gero» eta «-(e)lako» bidez.
  • Konsekutibo perpausek ondorioa adierazten dute, «hain... non» edo «hain... ezen» egituraz.
  • Denborazko perpausek une bat edo denbora bat adierazten dute, adibidez «-(e)rakoan» eta «-(e)n bakoitzean» bidez.
  • Ariketa batean esaldi kontzesiboak osatu behar dira, eta aukera asko daude.

Ponte a prueba

Kontzesio Perpausak

Hona hemen kontzesio perpausen adibide batzuk:

  1. Asko ahalegindu baginen ere, ez genuen amaitzea lortu.

  2. Taberna horretan pintxo onak jartzen badituzte ere, jende gutxi sartzen da.

  3. Behar den moduan egin ez duten arren, ordaindu egin diete.

  4. Beste zubi bat eginagatik, ez dute trafiko arazoa erabat konpondu.

  5. Menditik nekatuegi etorri ginen arren, jaialdira joan ginen.

  6. Angulak prestatuagatik, inork ez zituen nahi.

  7. Film hori ikusita badaukagu ere, denek berriro ikusi nahi dute.

  8. Josu neska-lagunarekin bizi den arren, gurasoenera joaten da bazkaltzera.

Ariketak: Osatu esaldi kontzesiboak

Osatu ondoko esaldi kontzesiboak (aukera asko daude):

  1. Nahiz eta egun osoan ez zuen atertu, eguna mendian pasatu genuen.

  2. Udaberrian bagaude ere, hotz egiten du.

  3. Diru asko edukiagatik, ez da zoriontsu bizi.

  4. Anttonek bizar luzea daukan arren, luzeago utzi nahi du.

  5. Eskuko telefonoak garestiak izanagatik, ia denek daukate bat.

  6. Nahiz eta Julenek Mariari eskutitza idatzi dion, Mariak ez du irakurri.

  7. Korrika hasi naizen arren, berehala harrapatuko naute.

  8. Zuk nik kantatzea nahi baduzu ere, ez duzu nire ahotsa entzungo.

Kausazko Perpausak

Hona hemen kausazko perpausen adibide batzuk:

  1. Erantzukizuna berea denez gero, itsasontzia uzten duen azkena kapitaina da.

  2. Ibaiko urak uherturik datoz, euri asko egin du eta.

  3. Dendariak azokan olio guztia saldu ezin zuenez gero, merketu egin da.

  4. Etxera joan behar dut, nekatuegi nago eta.

  5. Haserretu egin gara, gauzak gaizki atera baitzaizkigu.

  6. Ariketa guztiak amaitu dituzunez gero, nahi baduzu, joan zaitezke etorritako bidetik.

  7. Ez ezazu sekula horrelakorik egin, ertzainek ikusiz gero, egundoko isuna jarriko baitizute.

  8. Egia esateagatik haserre bizian jarri da eta alde egin du.

  9. Ez naiz beraiekin joango, biharko lan ugari ditudalako.

  10. Ez zaitez urduri jarri. Jakitun eta trebeenei ere gertatzen zaie, edonori gerta baitakioke huts egitea.

Perpaus Konsekutiboak

Hona hemen perpaus konsekutiboen adibide batzuk:

  1. Hain urduri nengoen goizean izandako istripuaren ondorioz, non ezin bainuen agindutako lanik egin.

  2. Hain da itsusia margotu duen pintura, ezen ez duen saria lortuko.

  3. Hain ondo pasatu ditut oporrak, ezen indarberrituta itzuli bainaiz lanera.

  4. Hainbeste aldiz egin zuten bide hura elkarrekin, non begiak itxita ere berdin-berdin asmatuko baitzuten itzulerakoa.

  5. Hain nahasia eta bihurria da inguruan gertatzen ari dena, non azalpen horiek errealitatearen ikuspegi bat eraikitzeko aukera ematen didaten.

  6. Hainbeste gustatu zaie hondartza ondoko etxea, ezen erostea erabaki baitute.

  7. Hain handiak ditu eskuak, non ez zaizkion patriketan sartzen.

  8. Hain izugarriak dira kontatzen dituzun istorioak, non jende guztia aho-zabalik uzten baituzu.

  9. Hain gaixo dago Edurne, non ez den zurekin kalera aterako.

  10. Hainbeste lan egin zuen, non berehala porrot egin baitzuen.

  11. Hainbeste astakeria esan dizkidate, non zeharo harriturik utzi nauten lagunek.

  12. Hain jenio bizia du, non jende guztiarekin haserretzen baita.

  13. Hain handia da, ezen ez den atetik kabitzen.

  14. Hain gauza gogorrak esan dizkiote Beñati, non hura isilik geratu baita.

  15. Hain azkar ibili da trena, ezen ordua baino lehen iritsi baita helmugara.

  16. Hain bide luzea eginda gatoz, ezen nekaturik heldu baikara.

  17. Hainbeste egun egin ditugu etxean sartuta, non kalean ibiltzea ahaztu zaigun.

  18. Hain pandemia handia bizi dugu, ezen ez baikara ikastetxera irailera arte joango.

  19. Hain zaila da zurekin elkartzea, non txanda eskatu beharko baitudan.

  20. Hainbeste jende ezagutzen du, non ezin den berarekin kalean lasai ibili.

  21. Hain da ergela, ezen Argi izendatu duten.

  22. Hain egoera txarrean dago gure planeta, non zerbait egin beharko baikenuke.

Denborazko Perpausak

Hona hemen denborazko perpausen adibide batzuk:

  1. Jolasten ari zinela, min hartu duzu.

  2. Poltsa irekitzerakoan, giltzak etxean utzi nituela konturatu nintzen.

  3. Ateari danbateko bat ematearekin batera, kristala puskatu zen.

  4. Okindegi horretan ogiak egin ahala saltzen dituzte.

  5. Gaztea zaren artean aprobetxatu beharko duzu; gero, nahikoa lan!

  6. Nahi izanez gero, ni erosketak egiten naizen bitartean zu etxea garbitzen has zaitezke.

  7. Tolosatik harantz gindoazela, basurde bat atera zitzaigun bidera.

  8. Idazlanak egitea ahazten zaidanean irakasleak errieta egiten dit.

  9. Etxera berandu heltzen naizen bakoitzean postrerik gabe geratzen naiz.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer dira kontzesio perpausak?

Aurkakotasuna adierazten duten perpausak dira. Adibidez: «Taberna horretan pintxo onak jartzen badituzte ere, jende gutxi sartzen da».

Zer dira kausazko perpausak?

Arrazoia adierazten duten perpausak dira. Adibidez: «Etxera joan behar dut, nekatuegi nago eta».

Zer dira konsekutibo perpausak?

Ondorioa adierazten duten perpausak dira, «hain... non» edo «hain... ezen» egituraz. Adibidez: «Hain ondo pasatu ditut oporrak, ezen indarberrituta itzuli bainaiz lanera».

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein perpaus motak dira «hain... non» egitura duten perpausak?
2. Zein perpaus motatan agertzen dira «-arren» eta «nahiz eta»?
3. Zein atzizki edo esamolde agertzen da kausazko perpausen adibidean?
4. Zer adierazten dute denborazko perpausek?
5. Zein esaldi da kausazko perpaus baten adibidea?
6. Zein esaldi da kontzesio perpaus baten adibidea?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.