Hizkuntzalaritza: gaitasuna, jarduna, gramatika motak eta hizkuntzaren jatorria

Lengua y literaturaActualizado el 9,35 KB

Resumen

Dokumentu honek hizkuntzalaritzaren oinarrizko kontzeptuak aurkezten ditu: gaitasuna eta jarduna, gramatika motak, hizkuntzalaritzaren adarrak eta estandardizazioa. Halaber, elebitasuna, pidgin eta kreolerak, hizkuntzen sailkapen genetikoa, haurren hizkuntza neurtzeko metodoak eta hizkuntzaren jatorriari buruzko teoriak azaltzen ditu.

Puntos clave

  • Gaitasuna (konpetentzia) hiztunak hizkuntzari buruz duen ezagutza da; jarduna (performance) ekoizpen eta ulermen mailako erabilera da.
  • Gramatika sortzailea berriak diren perpaus zuzenak eraikitzeko ahalmena da.
  • Hizkuntzalaritzaren adarrak: psikolinguistika, soziolinguistika eta neurolinguistika.
  • Estandardizazioak lau urrats ditu: barietate aukeraketa, arautzea, erabilera hedapena eta onarpena gizartean.
  • Pidginak zehaztasun gutxiko morfosintaxia dute eta kreoleretan bihurtzen dira belaunaldi bat edo gehiagoren ondoren.
  • Aro kritikoa garai jakin bat da, zerbait gertatzeko behar duena; haurrak txikitan ikasten dute hizkuntza errazen.
  • Derek Bickertonen protohizkuntzaren hipotesiak bi fase proposatzen ditu hizkuntzaren eboluzioan.

Ponte a prueba

Gaitasuna eta Jarduna

Gaitasuna (konpetentzia) jakintza mota bat da. Hiztunek hizkuntza bati buruz duten ezagutza da. Bi mota bereizten dira: gramatikala eta komunikatiboa. Jarduna (performance), berriz, joera mota bat da, ekoizpen eta ulermen mailan gertatzen dena. Hizkuntzaren erabilera da, ezagutza horren erabilera, hain zuzen ere.

Platonen eta Orwellen Arazoak

Platonen arazoa honako hau da: estimulu urriegiak ditugu, dakigun guztia haietatik ikasia izateko. Hala ere, gizakiok zentzumenek ematen diguten informazioaz harago ezagutza bat garatzeko gaitasuna dugu. Orwellen arazoa, aldiz, jakinduria urriari dagokio. Gizakiak esperientzia asko bizi izan arren, behin eta berriro huts berdinak errepikatzen ditu, eta ez du ikasten.

Gramatika Motak

  • Gramatika deskribatzailea: Hizkuntz baten osagaiak azaltzen dituena (galderak nola osatu, adibidez).
  • Gramatika arau-emailea: Hizkuntza baten erabileran ondo eta gaizki dagoena arautzen du. Hizkuntzaren barruan elkarrekin bizi diren aukeretako bat hobetsi eta deskribatzen du.
  • Gramatika mentala: Hiztunek beren gogoan duten ezagutzaren arau sistema da. Zuzena eta okerra desberdindu eta arautzen ditu.
  • Gramatika unibertsala: Jaiotzean daukagun ezagutzaren osagaia edo araua da.
  • Gramatika sortzailea: Zeinu berriak eraikitzeko ahalmena da. Sekula entzun gabeko perpaus zuzenak eraikitzeko aukera ematen digu. Milioika mezu berri ulertu eta sortzeko gai gara gizakiok (nahiz eta sekula ez entzun mezu horiek).

Hizkuntzalaritzaren Adarrak

  • Psikolinguistika: Hizkuntzaren erabilera aztertzen du, jarduna, hain zuzen ere. Hizkuntza ekoizpena eta hizkuntza ulermena ditu aztergai. Hipotesiak proposa daitezke giza adimenaz. Datuak ikusi eta azter daitezke (esperimentu edo deskribapen bidez). Hipotesiak egiaztatu zein bazter daitezke.
  • Soziolinguistika: Hizkuntzaren erabileraren eta gizartearen egituraketen arteko erlazioa du aztergai. Giza taldeak aldatu egiten dira, baita hizkuntzaren inguruko usteak, nahiak, joerak, erabilera, eta abar ere.
  • Neurolinguistika: Hizkuntzaren ardura duen burmuin atala du aztergai. Afasiak eta bestelako hizketa eta ulermen arazoak aztertzen ditu.

Estandardizazioa

Estandardizazioa komunitate batean erabili ohi diren barietateen artean bat aukeratzearen prozesua da. Goi mailako erabilerarako erabiltzen da (hezkuntza, administrazioa). Lau urrats ditu:

  1. Barietate aukeraketa
  2. Arautzea
  3. Erabilera hedapena
  4. Onarpena gizartean

Elebitasuna

Elebakarra (H1): Modu naturalean txikitatik bereganatzea da. Elebidun goiztiarra (2H1): Bi zeinu hizkuntza aldi berean ikastea da. Elebidun berantiarra (H1-H2): Zeinu hizkuntza hotsdun baten ondoren ikasi dutenak dira. Bimodala: Ahozko H + zeinu H da.

Elebitasuna: Bi hizkuntza erabiltzen dituzten pertsonak dira elebidunak. Hainbat faktorek sor dezakete elebitasuna: nahita (hizkuntza batekin hezitako pertsona batek beste hizkuntza bat ikasteko duen nahia) edo behartuta (gertakari latzen ondorioz sortutako giza mugimenduek eraginda ikasi beharra izatea, hala nola, kolonizazioa, etorkinen etorrera, eta abar).

Pidgin eta Kreolerak

Pidgina: Jatorriz, barietate-nahasketa bat dute. Salerosketarako edo trukerako sortuak dira. Zehaztasun gutxiko morfosintaxia dute (preposizio, determinante eta abar gutxi). Ikasteko errazak dira. Aldakortasuna dute hiztunetik hiztunera.

Bi hizkuntzen nahasketa ematen denean, “pidgin” izena hartzen du. Herrialde bateko hizkuntza beste lurralde batera joatean, bertako jendearekin harremanetan jartzean ematen da. Iraupen laburra izaten dute, baina batzuetan hizkuntza bezala egonkortzen dira eta “kreolera” hizkuntza bilakatzen dira.

Kreolera: Pidginaren garapenaren ondorioz sortutako barietateak dira. Pidginek baino aldakortasun txikiagoa dute. Ama-hizkuntza dira, belaunaldi bat edo gehiagorena. Oinarri dituzten hizkuntzatako ezaugarri batzuk mantentzen dira, baina asko aldatu egiten dira, gramatika berri bat sortuz.

Deskreolizazioa: Goi mailako prestigiodun hizkuntza batetik ezaugarriak hartuta beste hizkuntza bat sortzea da. Bide horretan, berezko ezaugarriak galtzen dituzte.

Hizkuntzen Sailkapen Genetikoa

Hizkuntzen sailkapen genetikoa hizkuntzen ahaidetasunean oinarritzen da. Filoak (33 guztira) bereizten dira, hala nola, indoeuroparra eta Niger-Kongo. Filoen barruan hizkuntza familiak daude: hizkuntza erromanikoak (italiera, gaztelania), hizkuntza germanikoak (ingelesa, alemana), hizkuntza indo-iranioak (hindia, armeniera), eta abar.

Haurren Hizkuntza Neurtzeko Metodoak

Metodo Naturalista

Ikertzailea behatzailea da, eta ez du haurraren hizketan eraginik. Haurra bere ohiko testuinguruan dabil kasu honetan. Teknika naturalistak hauek dira: egunerokoa, elkarrizketen audio edota bideo-grabaketak, eta gurasoek betetako galdetegiak.

Metodo Esperimentala

Ikertzaileek diseinatu eta aukeratzen dituzte metodo hauek. Prozedura eta esperimentuak egiten dira. Neurgai desberdinak erabiltzen dituzte (bihotz taupadak, garun barruko aktibazioa, eta abar). Teknika esperimentalen artean, besteak beste, xurgatze azkarra, burua jiratzea, antzerkia eta esanaraztekoak daude.

Aro Kritikoa

Psikologian eta biologian, zerbait gerta dadin dagoen garaia da aro kritikoa. Garai hori ezean, fenomenoa ez da gertatzen. Gauza asko ikasteko garairik egokiena jaioberriak garenean da. Aro kritikoa igaro eta gero hasten bazara esperientziak izaten, ezin izango duzu arrakastarik izan.

Adimen formaleko gizaki gehienak H2 ikas dezakete 10 urtetatik aurrera ere, baina ikaste prozesuaren arrakasta jaitsi egiten da adinarekin, nerabezarotik aurrera. Entzute hutsarekiko jabekuntza automatikoa ahultzen joaten da adinarekin, eta, ondorioz, H2 ikasteko gero eta gehiago gertatzen da irakaskuntzaren laguntzarekin, kontzientzia handiagoarekin eta esfortzuarekin.

Haurren Hizkuntza Neurtzeko Teknika Espezifikoak

  • Xurgatze azkarra: Hautematea (hotsak) neurtzen du, umeek doinuak bereizten dituzten ala ez jakiteko.
  • Burua alde batera edo bestera jiratzea: Haurrak ezberdin portatzen dira hizkuntza bateko edo besteko estimuluak jasotzean.
  • Begiratuari eustearen metodoa: Ulermena lantzen da (adibidez, "Non dago kotxea?" galdetzean, umeek kotxeari begiratuko diote denbora gehiagoz).
  • Antzerkia: Ikertzaileak esaten dio haurrari "jarri autoa kamioiaren aurrean/atzean/ondoan/gainean".
  • Esanaraztekoak: Ekoizpena neurtzeko diseinatuta daude.
  • Onarpen juzkuak: Hizkuntzaren doinua aztertzen du. Esanahirik gabeko elementuak neurtzen dira, eta horrela, bigarren artikulazio maila aztertzen da. Doinurik gabeko hizkuntza edo doinua duen hizkuntza bat entzutean, umeek adinaren arabera ezberdin erantzuten dute.

Hizkuntzaren Jatorriari Buruzko Teoriak

Garapen Gradualaren Teoria

Hainbat adimen modulu proposatzen ditu:

  • Adimen sozialaren modulua: Gizakiak, zein animali espezie asko, sozietatean mugitzeko eta koordinatzeko gai dira.
  • Adimen teknikoaren modulua: Tresnak egiteko gaitasuna da.
  • Historia naturalaren modulua: Animalien migrazioak honen adibide dira. Gizakiek ere arriskuaren, plazeraren, eta abarren aurrean "sena" antzeko zerbait dute.
  • Adimen orokorraren modulua: Hobeto egokitzeko tokiko kondizioetara, animaliak eta gizakiak aldaketak egiten dituzte bizirauteko.
  • Hizkuntzaren modulua: (gizarte adimenarekin erlazionatua) Primate batzuek hizkuntza “ulertzeko” gaitasuna dutela frogatu denez, ulergarria izango litzateke hizkuntza modu gradualean garatu izana.

Bat-Bateko Jauziaren Teoria

Animalien eta gizakiaren arteko aldea ez da graduala. Primateek ez dute hizkuntza, hizkuntzaren konplexutasuna eta sinbolismoak ez dituztelako.

Hizkuntzarako gaitasuna sortzezkoa du gizakiak (innatismoa). Hau da, haurrek txikitatik naturalki ikasten dute hizkuntza, baina primateak entrenatu gabe ezin dezake hizkuntza berez ulertu. Gaitasun hori ez da sortu primate > hominido > gizaki urratsez-urratseko garapen biologikoaren ondorioz, mutazio baten ondorioz baizik. Hizkuntza ezin izan daiteke animalien arteko komunikatzeko sistema batetik eratorri: arbitrariotasuna, desplazamendua, aldebikotasuna eta emankortasuna direla eta.

Derek Bickerton-en Protohizkuntzaren Hipotesia

Hizkuntza bi faseetan sortu zen espezieen eboluzioan:

  1. Oinarrizko komunikazio sistema bat: protohizkuntza. Homo erectusaren garaian, agian. Oinarrizko hiztegia (zeinu sinboliko sorta bat) garatu zen, aberasten joan zena. Gramatikarik gabekoa zen (telegrafikoa). Pidginak honen adibide dira, izan ere, hizkuntza ez-landuak eta gramatikarik gabekoak dira, baina ondoren kreolera hizkuntzak sortzen dituzte.
  2. Sistema konplexuago bat: hizkuntza gramatikalduna.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da gaitasuna eta zer jarduna hizkuntzalaritzan?

Gaitasuna (konpetentzia) hiztunek hizkuntza bati buruz duten ezagutza da. Jarduna (performance), berriz, ekoizpen eta ulermen mailan gertatzen den erabilera da.

Zer da pidgin bat eta zer kreolera?

Pidgina bi hizkuntzen nahasketa da, salerosketarako sortua, zehaztasun gutxiko morfosintaxiarekin. Kreolera pidginaren garapenaren ondorioz sortutako ama-hizkuntza da, belaunaldi bat edo gehiagorena.

Zein dira hizkuntzalaritzaren hiru adarrak?

Psikolinguistika, soziolinguistika eta neurolinguistika. Psikolinguistikak hizkuntzaren erabilera aztertzen du, soziolinguistikak hizkuntza eta gizartearen arteko erlazioa, eta neurolinguistikak hizkuntzaren ardura duen burmuin atala.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da gaitasunaren (konpetentziaren) definizioa testuaren arabera?
2. Zein gramatika motak zeinu berriak eraikitzeko ahalmena adierazten du?
3. Zein da estandardizazioaren lehen urratsa testuaren arabera?
4. Zer da pidgin bat?
5. Zein da aro kritikoaren ezaugarri nagusia?
6. Zein da Derek Bickertonen hipotesiaren arabera hizkuntzaren bi faseetako lehena?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.