Totalitarismoaren jatorriak eta ezaugarriak: nazismoa eta estalinismoa
Resumen
Dokumentuak totalitarismoaren jatorria azaltzen du, antisemitismoa, XIX. mendeko inperialismoa eta bi mundu gerren ondorengo egoera ekonomikoa aitzindari gisa aipatuz. Gero, totalitarismoaren ezaugarri nagusiak deskribatzen ditu, lider bakarra, masa alderdi politikoen bidez, ekonomia zentralizatua eta propaganda eta beldurra, eta indibiduoaren suntsiketa nola gertatzen den. Azkenik, Hannah Arendt-en ikuspegia aurkezten du.
Puntos clave
- Totalitarismoaren jatorri gisa bi aitzindari aipatzen dira: XVIII-XIX. mendeetako antisemitismoa eta XIX. mende amaierako inperialismoa.
- Inperialismoak arraza "onena" baten ideia garatu zuen, beste talde batzuk deshumanizatuz.
- Bi mundu gerren ondorengo egoera ekonomikoak ideologiarik gabeko masa asko sortu zituen, eta horiek erraz erakartzen ziren.
- Totalitarismoan boterean lider bakarra jartzen da; nazismoan Hitler eta estalinismoan Stalin.
- Ekonomia zentralizatu egiten da eta estatuak kontrolatzen du; propaganda eta beldurra erabiltzen dira.
- Hannah Arendt-en ustez, totalitarismoak gizakia "soberakin" bihurtzen du eta "dena posible da".
Totalitarismoaren jatorriak
1 Totalitarismoa hitza ez da berea, eta bere hitzetan, totalitarismoa XX. mendeko nazismoa eta Sobietar Batasuneko estalinismoa dira. Berarentzat, historian horrelako basakeria antolatua gertatzen den lehen aldia da. Ondorioz, horren inguruan hausnartu eta "Totalitarismoaren jatorriak" idazten du.
Aitzindariak: antisemitismoa eta inperialismoa
Ikusten du totalitarismoaren jatorri gisa bi aitzindari daudela. Alde batetik, XVIII. eta XIX. mendeetako antisemitismoa, hau da, judutarren kontrako gorrotoa. Adibidez, Frantziako judutarrak, Frantziakoak izan arren, bigarren mailako pertsonatzat hartzen ziren. Bestalde, XIX. mende amaierako inperialismoa. XIX. mendean, industrializazioan gizartean bi klase sozial zeuden: burgesia eta proletargoa. Momentu hartan, burgesia zen dirua edo kapitala mugitzen zuena. Kapital hori nonbait inbertitu behar zen. Hortaz, beste herrialdetara joaten ziren, eta bertan haien esplotazioak antolatzen zituzten, talde batzuk deshumanizatuz (indioak, indigenak). Ondorioz, imperioa zabaltzen zuen herrialde horretako arraza "onena" denaren ideia garatzen da.
Garaiaren egoera eta intelektualen rola
Eta horri guztiari erantsi behar zaio Europan bi mundu gerrak uztitako egoera ekonomikoa. Guzti horrek totalitarismoari bidea errazten dio, ideologiarik gabeko masa asko zeudelako, eta hauek erraz erakartzen ziren. Gainera, garai horretan badaude intelektual batzuk, adibidez Chamberlain bezalakoak, Hitlerren ideiak zabaltzen zituztenak.
Estatuaren neurria eta legeak
Guzti horrek totalitarismoari bidea errazten dionean, estatuak bere intereseko legeak onartzen ditu.
Totalitarismoaren ezaugarri nagusiak
- Boterean lider bakarra jarri zen; Nazismoan Hitler eta Estalinismoan Stalin.
- Masak alderdi politikoek ordezkatu zituzten; dena masa bihurtu zen.
- Masako jendeak ez zuen eskubide indibidualik; pertsona moduan ez zaude, masa handi horren zati baizik.
- Totalitarismoan ekonomia zentralizatu egin zen eta estatuak kontrolatu zuen.
- Propaganda eta beldur politikoa erabili zituzten (kontra joanez gero, zer gertatuko zen?).
Indibiduoaren suntsiketa
Guzti honekin indibiduoaren suntsiketa gertatzen da:
- Pertsona juridikorik ez da existitzen: pertsona eta eskubide gisa ez naiz existitzen; masa handi baten atal baizik ez naiz.
- Gizartea atomizatua da; pertsona moralaren heriotza: nik pertsona bezala, nik erabakiko al dut? Ba al dut askatasunik edo aukerarik ondoa eta gaizkoa bereizteko?
- Indibidua suntsitu egiten dute: zenbaki huts bat bihurtzen naiz.
Hannah Arendt-en ikuspegia
Hannah Arendt-en ustez, totalitarismoak gizakia "soberakin" bihurtzen du; hau da, soberakin moduan zaude: falta bazara ere ez da ezer gertatzen, eta totalitarismoaren barruan "dena posible da".
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein dira totalitarismoaren aitzindari nagusiak?
Testuaren arabera, bi aitzindari daude: XVIII. eta XIX. mendeetako antisemitismoa eta XIX. mende amaierako inperialismoa. Bi horiek totalitarismoaren bidea prestatu zuten.
Zein dira totalitarismoaren ezaugarri nagusiak?
Lider bakarra boterean, masak alderdi politikoen bidez ordezkatuta, eskubide indibidualik eza, ekonomia zentralizatua eta estatuaren kontrola. Propaganda eta beldurra ere erabiltzen dira.
Zer esan nahi du Hannah Arendt-ek "soberakin" hitzarekin?
Arendt-en arabera, totalitarismoak gizakia soberakin bihurtzen du: falta bada ere, ez da ezer gertatzen, eta totalitarismoaren barruan dena posible da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.