Pentsamenduaren eta Eboluzioaren Gakoak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,01 KB

Errenazimendua

Errealismo politikoa: Makiavelo

Makiavelo politikaria eta pentsalaria izan zen. Errealismo politikoa zen bere ikuspuntua, eta honen arabera gizartea eta politika lege objektibo batzuen menpe daude; lege hauek giza-naturan finkatuta daude, eta filosofia politikoaren helburua lege hauek ezagutzea da.

Il principe liburuan aurkezten du bere teoria: Makiaveloren arabera, gobernariak ongia beti egin behar du, nahiz eta gaizkia erabili ongia edo helburua lortzeko: Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu, hau da, edozein gauza egin dezake gobernariak ongia lortzeko.

Idealismo politikoa: Tomas Moro

Platonen teoria politikoaren idealismoan oinarritzen da planteamendu berriak sortzeko. Tomas Moro da idealismo politikoaren ordezkari nagusia Errenazimenduan.

Tomas Mororen ustez, idealismoak ikuskera normatiboa du, hau da, ez du aztertu nahi egungo politika, baizik eta saiatzen da irudikatzen nolakoa izan beharko lukeen. Hortik planteatzen du Utopia. Hitz honek bi esanahi ditu: "ez dago lekurik" eta "leku ona".

Tomas Morok Utopia liburuan azaltzen du nola imajinatzen dituen gizarte perfektuak.

XVII. mendetik aurrera: Teoria kontraktualistak

XVII. mendetik aurrera teoria kontraktualistak garatu ziren, eta hauen arabera gizakia gizartean bizi da horrela erabaki duelako. Esperimento teoriko baten bidez garatu zituzten beren teoriak.

Esperimentua: irudikatzen dute nolakoa izango litzatekeen gizakia gizartea baino lehen, beste gizakiarekiko inolako harremanik gabe. Egoera honi deitzen zioten Natura Egoera (egoera hipotetiko bat besterik ez da). Baina egoera honekin (gizartea baino lehen) bukatzeko, gizakiek itun bat adostu zuten gizartea eta botere politikoaren oinarriak zehazteko.

Teoria honen filosofo nagusiak:

  • Hobbes
  • Locke
  • Rousseau

Thomas Hobbes

Absolutismoaren defentsa teorikoa egin zuen.

Ingalaterrako gerra zibilek izugarri hunkitu zuten Hobbes; horregatik, bere teoriaren helburua gerra ekiditea da.

Gizakiari buruzko ikuskera: ezkorra du.

Natura egoera Hobbesentzat:

  • Bizitza latza eta laburra izango litzateke.
  • Bakoitzak bere burua bakarrik edukiko luke kontuan.
  • Gerra edo gerra egoteko arriskua egunero gerta daiteke.
  • Gizakiak egin dezakeen guztia egingo du bere interesak lortzeko, besteak kontuan hartu gabe: "Gizakia otsoa da gizakiarentzat".
  • Itun bat adosten dute egoera hau ekiditeko: eskubideei uko egiten diete eta botere osoa pertsona bakar bati ematen diote, monarka absolutuari, segurtasunaren truke. Monarkaren helburu nagusia, indarra, legitimazioa eta botere osoa edukita, gerra ekiditea izango da.

John Locke

Liberalismoaren aita da.

Botere banaketaren aurrekaria da.

Gizakiari eta natura egoerari buruz Lockentzat: gizakiak jatorrizko eskubide batzuk ditu natura egoeran, giza naturan finkatuta daude. Eskubide hauek ez ditu gizarteak edo estatuak onartu beharrik.

Inork ez du bestearen bizitza urratu behar.

Gizaki guztiek zigortzeko eskubidea dute, beste pertsonei aplikatzeko, besteen eskubideak urratzen dituenean. Baina zigortzeko eskubideak arazo bat zuen: ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna, izan ere, guztiek ez zuten modu berean zigortzen.

Orduan, itun bat adosten dute zigor arazoa konpontzeko: Estatua sortzen da jatorrizko eskubideak bermatzeko, eta Estatuak bakarrik zigortzeko eskubidea edukiko du.

Baina gehiegikeriarik egon ez dadin eta Estatuaren boterea orekatzeko, Lockek botere banaketa proposatzen du:

  • Botere judiziala
  • Legegilea
  • Federala

Jean-Jacques Rousseau

Demokrazia garaikidearen oinarri intelektuala eta pentsalaria izan zen.

Gizakiari buruzko ikuskera:

  • Ikuskera baikorra du.
  • Gizakia ona da berez.

Natura Egoera:

  • Natura egoeran zintzo eta pozik bizi zen: "Basati ona da".
  • Gizartea da gizakia gaizkitzen duena.

Nola sortzen da gizartea Rousseaurentzat?

  • Jabetza pribatua sortzen da, gizakiaren egoera aldatuz.
  • Jabetza babesteko tresnak sortzen dira, eta horrela sortzen da gizartea.
  • Gizarte honek behartzen ditu herritarrak (gizakiak) ituna adostera.
  • Herritarrek eurek sortu behar dute benetako ituna; beraz, herriaren subiranotasuna bultzatu behar dugu.
  • Demokrazia defendatzen du Rousseauk: botere politikoa herriaren borondatearen menpe egon behar da beti.

Neodarwinismoa

Lamarck eta Darwinek huts egin zuten puntu hauetan:

  • Ez zuten azaldu nola transmititzen ziren bai aldaketak, bai mutazioak.
  • Ezin zituzten bereizi aldaketak mutazioetatik.

Alde batetik, aldaketak dira ingurumen-aldaketek sortzen dituztenak, eta ez dira herentziazkoak.

Bestetik, mutazioak, berriz, izaki bizidunen geneetan gertatzen diren alterazioak dira, eta herentziaz transmititzen dira.

Mendelen eta Hugo de Vriesen ikerketek lagundu zuten aurreko desberdintasuna argitzen.

Darwinen kontzeptuak erabiliz eta Mendel eta Hugo de Vriesen ekarpenen esker genetikan, teoria sintetikoa edo neodarwinismoa sortu zen.

Ideia garrantzitsuenak:

  • Organismoen sorreran mutazioak gerta daitezke: mutazioak ohiko samarrak dira, ausaz gertatzen dira eta ez dute helburu finkorik.
  • Hautespen naturalaren bidez, ingurunera moldatzen direnek bizirauteko aukerak izango dituzte; moldatzen ez direnak, berriz, desagertzen dira.
  • Mutazio onuragarriak iraun egiten dute herentzia bidez.

Gizakia eta eboluzioaren urratsak

Orain dela 4,5-7,5 milioi urte bereizi zen gizakion leinua (generoa, arraza) primateenetik.

Eboluzioan bi prozesu nagusi izan ziren: bata fisikoa, hominizazioa; bestea kulturala, humanizazioa.

Hominizazioa:

Gizakia beste izaki bizidun batzuetatik desberdintzen duten aldaketa fisikoen prozesua da.

Eboluzionatu du desagertuta dauden espezieetatik, ez oraindik bizirik daudenetatik.

Gizakiok hominidoen familiaren partaide gara.

Aldaketa fisiko horiek denbora luzean zehar gertatu ziren, pixkanaka-pixkanaka.

Funtsezkoenak izan ziren:

  • Zutik ibiltzeko joerarekin zerikusia duten aldaketak eskeletoan.
  • Bizkarrezurrak S forma hartzean errazten du burezurra bere oinarritik eustea.
  • Pelbisa estuago eta sendoagoa bihurtzen da, oinen muskuluak errazten.
  • Garezurrak bolumena handitzea.
  • Dieta berriek aldaketa nabariak ekarri zituzten masailezurrean eta haginetan.

Humanizazioa:

Gizakiak pairatu zituen aldaketa kulturalen multzoari esaten zaio. Aldaketa hauek ez ziren gertatu banakako maila biologikoan, giza taldetan baizik. Honi Bigarren Natura deitzen zaio.

Aldaketa garrantzitsuenak:

  • Hizkuntzaren garapena.
  • Kontzientzia.
  • Gizarte antolaketa.
  • Mundu sinbolikoaren garapena.