Pentsamendu kritikoa eta heriotzaren zentzua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,97 KB

1. Norberaren pentsamendua vs. pentsamendu alokatua

Oso desberdintasun handia dago norberak izandako pentsamendu bat edukitzearen eta beste pertsona baten pentsamendua alokatzearen artean. Pertsona bakoitzak bere kabuz pentsatzeak nor bere buruari galderak egitea eta gure berezko ikerketa egitea dakar, besteen ideiak kritikoki aztertuz. Esaten dutenez, ez dugu benetan pentsatzen gure kabuz ikerketa bat egiten hasi arte.

Pentsatzeak eta bakoitzak bere buruari galdetzeak, jaio garenetik ezarrita dauden gauzak edo legeak dudan jartzera eramaten gaitu. Besteen pentsamenduak alokatzea, ordea, oso bestelakoa da: jaio garenetik erakutsi dizkigute gauzak diren modukoak direla, hau da, gauzak dudan ez jartzea eta besteek esaten dutena sinistea eta onartzea. Argi izan behar dugu bakoitzaren pentsamendua eta beste baten pentsamendu alokatua kontzeptu oso desberdinak direla.

2. Heriotzak gizaki egiten gaitu

Bizitza momentu batean bukatu egiten da eta horrek eragin handia du gure mundua ikusi eta ulertzeko eran; bizitza honetan dena hasi eta bukatu egiten da. Helduagoak izateaz gain, heriotzaren kontzientziak gizaki egiten gaitu, jaio garenetik helduaroa iritsi arte gure ezagutzak asko handitu direlako. Denbora oso ondo aprobetxatu behar da, bestela bizitza galtzen dugu.

3. Heriotza bizitzari buruz hausnartzeko tresna

Heriotza aipatzean pertsona asko urduri edo beldurtu egiten dira; aldiz, beste batzuk lasai hitz egiten dute horri buruz. Seguruenik, noizbehinka galdetu edo pentsatu izan dugu zer egongo den bizitza hau bukatzerakoan:

  • Bizi honetan lortutako guztia galdu dut?
  • Nire lagun eta familia ez ditut berriro ikusiko?

Heriotzak bizitzari buruz pentsatzera eramaten gaitu, eta horregatik, bizitzan benetan garrantzitsuak diren objektuak, ekintzak eta gauzak kontuan hartzera bultzatzen gaitu. Horregatik, heriotza bizitzaren balioa ulertzeko tresna on bat bezala erabili behar dugu.

Entradas relacionadas: