Harri Motak: Igneoak, Metamorfikoak eta Sedimentarioak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,32 KB
Harri Igneoak
Magmatik sortzen direnak, magma solidotzean. Magmaren tenperatura 700-1200ºC bitartekoa da.
Konposizioa
- Gasak
- Silikatoak
Harrien formazioan garrantzitsua
- Magmaren kokapena
- Magmaren ezaugarriak
- Kristalizazio prozesua
Motak
Estrusiboak (efusiboak edo bolkanikoak)
Non? Plaka tektonikoen arteko mugetan, haustura handietan. Solidotze prozesua azkar gertatzen da. Oso azkarra bada, beira bolkanikoak (kristal gabekoak) sortzen dira.
Adibidez: riolita, obsidiana, basaltoa, pumita.
Taldeak
- Metaketa masiboak: laba
- Metaketa piroklastikoak: bonbak, lapilliak, errautsak
Intrusiboak
Lurrazalaren barruan gertatzen direnean formatzen dira.
Taldeak
Filoniarrak
Sakonera ertainekoak eta pitzaduretan. Kokapenaren arabera: sillak, dikeak. Azpibolkanikoak edo hipoabisalak ere deituak.
Plutonikoak
Sakonera handiagoetan, lurrazalaren barruan astiro hoztean sortuak. Kristal handiz osatutakoak dira.
Motak (itxuraren arabera)
- Batolitoak
- Lakolitoak
- Lopolitoak
- Fakolitoak
Harri Metamorfikoak
Aurretik zeuden harrien eraldaketaren ondorioz sortuak dira, harri sedimentarioetatik, igneoetatik eta metamorfikoetatik. Eratzeko prozesua metamorfismoa da.
Harrietan aldaketak gertatzen dira ehunduran eta konposizio mineralean, konposizio orokorra aldatu gabe.
Adibideak
- Eskistoak (metamorfismo erregionalaren ondorioz)
- Kuartzitak (hareharrietatik sortuak, metamorfismo termikoaren ondorioz)
- Arbelak (pizarra edo arbel buztintsuetatik sortuak, metamorfismo erregionalaren ondorioz)
- Marmola (kareharritik sortua, metamorfismo termikoaren ondorioz)
- Gneisa (metamorfismo erregionalaren ondorioz)
Motak
Eskualdeko metamorfismoa
Azalera handiko masetan gertatzen da, presio handien ondorioz. Mineralak lerrokatuak geratzen dira, eskistositatea edo orri/xingola egitura sortuz.
Lekuko metamorfismoa
Eskualde txikiagotan gertatzen da.
Ukipen metamorfismoa
Tenperatura igoera, magma ondoan egoteagatik.
Talka metamorfismoa
Materiala talka baten ondorioz.
Dislokazio edo kataklastiko metamorfismoa
Deformazio handiengatiko presio igoera.
Harri Sedimentarioak
Lurraren azalean %70ean aurkitzen dira, baina planeta osoaren %5 baino ez dute osatzen. Sedimentuak eraldatzearen ondorioz sortzen dira. Materialak higatu, garraiatu eta pilatu egiten dira.
Non?
Sailkapen inguruneak: lakuak, itsas hondoa, hondartzak, estuarioak.
Hemen prozesu batzuk gertatzen dira, horien artean Diagenesia. Zertan datza? Sedimentoen trinkotzea, zementazioa, aldaketa mineralak eta berkristalizazioa.
Ezaugarriak
- Geruzetan antolatuta daude (estratoak), bakoitza adin batekoa.
- Fosilak dituzte.
Sailkapena
Detritikoak (klastoak)
Detritus = higatua. Partikula bakoitzari klasto (ale) deritzo.
Osagaiak
- Bilbea: tamaina handiko klastoak.
- Matrizea: klastoen arteko materiala.
- Zementua: hutsuneak betetzen dituen substantzia.
Sailkapena (ale tamainaren, itxuraren eta izaeraren arabera)
- Ale tamaina: blokeak, harkoskoak, hartxintxarrak, hareak, limoak, buztina.
- Partikulen itxura.
- Izaera.
Motak
- Eruditak: konglomeratuak (borobildunak) eta bretxak (angelutsuak).
- Hareharriak.
- Lutitak.
Kimikoak (prezipitazioz sortuak)
Uretan disolbatutako substantzien prezipitazioaren ondorioz sortuak.
Prezipitazio harriak
Karbonatodunak
Osagaiak: ale eskeletikoak (bioklastoak), jatorri biologikokoak.
- Kaltzio karbonatoa: kareharria (mineral nagusia: kaltzita).
- Magnesio karbonatoa: dolomia (mineral nagusia: dolomita).
Sailkapena
- Itsasoetan: arrezifeak, estromatolitoak (bakterioz eta algaz sortuak).
- Kontinenteetan: trabertinoak, estalaktitak, estalagmitak.
Ebaporitikoak
Gatzak prezipitazioaren ondorioz sortuak.
Non? Lakuetan, itsaso txikietan.
Mineral ugari: silbina, halita, igeltsua.
Organikoak
Izaki bizidunen hondakinez osatuak.
Ikatza
Lakuetako goroldio eta garoen hondakinak.
Motak (karbono kopurua kontuan hartuta)
- Zohikatza
- Lignitoa
- Hulla
- Antrazita (%90 karbono)
Petrolioa
- Egoera gaseosoan: gas naturala.
- Likidoa: petrolio gordina.
- Solidoa: asfaltoa, betuna.
Jatorria: itsas hondoetan metatutako izaki planktonikoetatik, gero aldaketa kimikoak (“heltze” prozesua).
Metatzean: hobiak, gordailu edo biltegiak (tranpetan gehienbat, failak).
Kokaera (geruzetan)
- Gasa
- Petrolioa
- Ura