Osasuna eta Gaixotasunak: Infekzioak, Prebentzioa eta Tratamendua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,62 KB

Osasuna eta Gaixotasunak: Definizioak eta Sailkapena

1948 baino lehen, osasuntsu izatea gaixotasunik ez edukitzea zen. Hortik aurrera, osasunak hiru alderdi hartzen ditu:

  • Osasun fisikoa: Gure organismoko aparatu eta sistemen funtzionamendu egokia (elikadura, kirola, etab.).
  • Buruko osasuna: Burutik sano dagoen pertsonak oreka emozionalari eusten dio, eta eguneroko bizitza normaltasunez aurrera eramango du.
  • Gizarte- eta ingurumen-gaiak: Bakea, hezkuntza, elikadura, kutsadura, etab.

Hauen arteko loturak:

  1. Ospitaleak.
  2. Depresioa, estresa, autoestimu baxua, tristura...
  3. Higienea, elikadura, kutsadura.

Gaixotasunaren Oinarrizko Kontzeptuak

Gaixotasuna: Gure organismoaren alterazio bat da.

  • Etiologia: Gaixotasun bat eragiten duen arrazoia edo arrazoi multzoa.
  • Sintomak: Gaixotasun baten adierazle subjektiboak (nekea, mina, etab.).
  • Seinaleak: Gaixotasunak dakartzan adierazle objektiboak (sukarra, mantxak, etab.).
  • Diagnostikoa: Pazienteak zein gaixotasun duen jakiteko proba espezifikoa.
  • Tratamendua: Gaixotasuna sendatzeko bidea.

Gaixotasun Infekziosoak eta Ez-Infekziosoak

  • Gaixotasun infekziosoak: Mikroorganismo patogenoek eragiten dituzte (birusak, bakterioak, onddoak eta protozooak).
  • Gaixotasun ez-infekziosoak: Ez dituzte mikroorganismo patogenoek eragiten.

Gaixotasun Infekziosoen Eragileak eta Adibideak

  • Birusak: Gripea, elgorria.
  • Bakterioak: Pneumonia, difteria.
  • Onddoak: Ezkabia, atleta-oina.
  • Protozooak: Malaria, loaren gaixotasuna.

Kate Epidemiologikoa

Kate epidemiologikoa: Gaixotasun infekziosoen kutsaduran parte hartzen duten elementuen multzoa. Elementu hauek dira:

  1. Agentea
  2. Iturria
  3. Bektorea
  4. Ostalaria

Zeharkako gaixotasuna: Kutsatutako elementuen bidez hedatzen da.

Zuzeneko gaixotasuna: Zuzeneko kontaktu fisikoaren bidez hedatzen da (sexu-harremanak, adibidez).

Endemia, Epidemia eta Pandemia

  • Endemia: Lurralde batean arrunta den gaixotasuna, gaixoen kopurua konstantea izanik.
  • Epidemia: Lurralde jakin batean gaixoen kopurua oso azkar handitzen denean gertatzen da.
  • Pandemia: Epidemia bat herrialde askotan zabaltzen denean.

Immunitate-Sistema

Immunitate-sistema: Gure organismoa mikroorganismo patogenoetatik babesteaz arduratzen da. Gorputz osoan dago, eta honako hauek osatzen dute:

  • Sarrera-oztopoak.
  • Erantzun immunitario ez-espezifikoak.
  • Erantzun immunitario espezifikoak.

Sarrera-oztopoak: Mikroorganismo patogenoak organismoan sartzea eragozten duen lehen mekanismoa da.

Erantzun immunitario ez-espezifikoa: Mikroorganismo patogenoak sarrera-oztopoak gainditu eta ehunetan sartutakoan jartzen da martxan. Leukozitoek (monozitoek eta neutrofiloek) erantzuten dute.

Erantzun immunitario espezifikoa: Mikroorganismo patogenoek aurreko bi defentsa-mailak gainditzean jartzen da martxan. Leukozitoek (linfozitoek) erantzuten dute.

Antigenoak eta Linfozitoak

Antigenoak: Organismoarentzat ezezagunak diren substantzia eta partikulak dira (adibidez, mikroorganismo-zatiak). Linfozitoak antigenoak bereizteko gai dira.

  • T linfozitoak: Infektatuta dauden antigenoak bereizten eta suntsitzen dituzte.
  • B linfozitoak: Antigorputzak sortzen dituzte, antigenoak suntsitzeko.

Gaixotasun Infekziosoen Prebentzioa

Gaixotasun infekziosoak prebenitzeko sei neurri:

  1. Higiene pertsonala.
  2. Osasun sexuala.
  3. Maskoten zaintza.
  4. Txertaketa.
  5. Elikagaien higienea.
  6. Bidaiatzerakoan neurriak hartzea.

Infekzioen Tratamendua

  • Bakterioak: Antibiotikoak.
  • Birusak: Antiviralak.
  • Onddoak: Antifungikoak.
  • Protozooak: Botika espezifikoak.

Gaixotasun Ez-Infekziosoen Adibideak

  1. Traumatikoak: Kolpeak.
  2. Metabolikoak: Diabetesa.
  3. Genetikoak: Daltonismoa eta hemofilia.

Lehen Laguntzak

  1. Ebakia edo zauria: Urarekin garbitu, antiseptiko bat erabili, eta beti zauritik kanporantz garbitu.
  2. Eztarriko trabamendua: Atzetik besarkatu, eskuak bata bestearen gainean jarri eta indarrez sakatu (barrura eta gorantz).
  3. Erredurak: Ur hotzaren azpian jarri (10-15 minutu). Babak agertzean, ez lehertu.
  4. Zorabioak: Konprobatu arnasa hartzen duela, lepo eta gerriko arropa lasaitu, hankak goraka eta burua alde batera jarri.

Transplanteak

Transplantea: Teknika mediko bat da, non emaile baten zelula, organo eta ehun osasuntsuak gaixo daudenen ordez jartzen diren.

  • Autotransplantea: Emailea eta hartzailea pertsona bera direnean.
  • Alotransplantea: Emailea eta hartzailea pertsona desberdinak direnean.
  • Xenotransplantea: Emailea animalia bat denean.