Oinarrizko produktuak eta zerbitzu finantziarioak — Kontuak eta bitartekariak
Oinarrizko produktuak eta zerbitzu finantziarioak
Gaur egun, ordainketa eta kobrak kudeatzeko bitartekarien partaidetza ezinbestekoa da; ordainketak eta kobrak azkarrago egin ahal izateko beharrezkoa. Bitartekariak bi motatakoak izan daitezke:
Bankuko finantza-bitartekariak
Bankuko finantza bitartekariak: Bitartekari izateaz aparte, baliabide finantzarioak (= dirua) sor ditzakete. Adibidez: Espainiako Bankua, banku pribatuak (Kutxabank, BBVA, Banco Santander) eta kreditu kooperatibak (Laboral Kutxa).
Bankuko ez diren finantza-bitartekariak
Bankuko ez diren finantza bitartekariak: Bitartekari soilak dira; ez dute dirua sortzen, baina inbertsioetara iristeko baliabideak errazten dituzte. Adibidez: leasing eta factoring enpresak edo aseguru konpainiak.
Bitartekari hauen abantaila eta desabantailak
Abantailak
- Interesak bateratzea: Superabita (= dirua soberan) duten unitate ekonomikoetatik jasotzen dituzten funtsak (adibidez, gordailuak) eraldatzen dituzte eta defizita edo diru-behara duten unitate ekonomikoen beharretarako finantza-aktiboak sortzen dituzte (mailegu eta kredituak, adibidez). Horrela, superabitari esker lortzen dena defizita estaltzeko edo murrizteko erabiltzen da.
- Prezioei, merkatuen bilakaerari, etorkizuneko itxaropenei eta abarri buruzko informaziorako sarbide azkarra eta fidagarria ematen dute.
- Ordainketa eta kobrak azkartzen dituzte, nagusiki transferentzia eta giroei esker.
Desabantailak
- Arriskuak: Porrot, ordainketa-eten, hartzekodunen lehiaketa eta horrelako arriskuak edozein enpresetan gerta daitezkeen bezala ager daitezke, baita bitartekariengan ere.
- Banketxeen munduan gehiegizko kontzentrazioaren joera egon daiteke: monopolio-arriskua. Askotan, hori saihesteko legedi egokirik ez dago.
Kontu korronteak eta aurrezki kontu arruntak (gordailuak)
Kontu korrontea
Kontu korrontea: Pertsona batek dirua utzi eta noiznahi atera dezakeen finantza-erakundean (adibidez, Kutxabanken) dagoen kontua da. Dirua txekeen bidez, kreditu edo debitu txartelen bidez edo eskudirutan atera daiteke. Kontu hauetatik ohiko ordainketak egiten dira (argia, ura, telefonoa, eskola…). Interes tasa oso baxua edo zero izan ohi dute. Kontu hauen mugimenduak libreta bidez edo online ikus daitezke. Finantza-entitateek (gure kasuan, Kutxabankek) bezeroen ordainketa-aginduak derrigor bete behar dituzte eta bezeroen nahiei kasu egin behar diete.
Bi motatako kontu nagusiak
- Gordailua ("Depósito" gaztelaniaz): Bezeroak diru bat sartzen du eta nahi duen unean atera dezake.
- Kreditu: Alderantziz. Hemen bezeroak ez du inolako diru kopururik sartzen; bankuak diru kantitate bat bezeroaren esku jartzen du kontu batean. Bezeroak diru kantitate hori erabiltzen badu, bankuari interes batzuk ordaindu beharko dizkio, eta gainera komisioak ere ordaindu ahal izango ditu. Bezeroak diru kantitatearen zati bat ez duenean erabiltzen, erabilitako kopuruaren egiazko itzulpena eta erabil ez denarekin lotutako komisioak aplikatu daitezke.
Titulartasunaren arabera
Kontu korronte eta aurrezki kontuak sailkapena titulartasunaren arabera honela egon daitezke:
- Banakakoak - Titularra pertsona bakarra denean (fisikoa edo juridikoa).
- Kolektiboak - Titularrak bi pertsona edo gehiago direnean. Kolektiboen barruan hiru azpisailkapen posible daude:
- Amankomunatuak: Titular guztien sinadura behar da kontuak funtzionatu ahal izateko. Enpresa eta elkarteetan erabiltzen dira.
- Solidarioak: Ez da titular guztien sinadura behar eguneroko operazioetarako; titular guztien sinadura soilik kontua ireki edo bertan behera uzteko behar da. Eguneroko gauzetarako titularretako baten sinadurarekin funtziona daiteke. Askotan bikoteek erabiltzen dituzte.
- Mistoak: Kontu berean titular batzuk amankomunatuta egon daitezke eta beste batzuk modu solidarioan. Ez da oso ohikoa.
Interesen araberako sailkapena
- Interesik gabeko aurrezki kontu edo kontu korronteak.
- Interesa duten aurrezki kontu edo kontu korronteak. Ohikoenak dira, nahiz eta gaur egun interes tasa oso baxua izan ohi den (askotan ez da %0,1 iristen).
Aurrezki kontu eta kontu korronteen oinarrizko ezaugarriak
- Kobruen helbideratzea posible da (nominak adibidez kontu batean kobratzen dira).
- Ordainketen helbideratzea posible da (argia, telefonoa, ura… kontu batetik ordaintzen dira).
- Kontua duen finantza-entitateko kutxazainak erabili ditzakezu eta zein saldo daukazun jakin.
- Diru-sarrerak eskudirutan edo transferentzia bidez egin daitezke.
- Leasing, factoring, confirming eta antzeko zerbitzuak eskaini diezazkizukete finantza-erakunde jakin batean kontu bat edukitzeagatik.
"E-kontuak"
"E-kontuak": Banketara joan gabe, Internet bidez kudea ditzakezun kontuak. Kudeaketak errazten dituzte; adibidez, ordenagailutik 3.000 €-rainoko edozein kudeaketa egin dezakezu.
Kontuaren kitapena
Kontuaren kitapena = Kontua ixtea. Kontua bezeroaren edo finantza-erakundearen ekimenez ix daiteke. Kontua ixtean, bezeroak saldo guztia bere eskura izango du.
Epeko aurrezki kontuen berezitasuna
Epeko aurrezki kontuak: Dirua epe baterako (adibidez, urtebeteko edo bi urteko epeetan) gordailu batean sartzen da eta epe horretan ezin da dirurik atera. Ateratzen baduzu, penalizazio altu bat aplikatu ohi da.