Nietzscheren Nihilismoa eta Supergizakiaren Filosofia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,55 KB

Nihilismoa eta baloreen transmutazioa

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio bat da, non orain arte nagusi ziren balioak bertan behera geratzen diren. Gizakia konturatu denean kristautasuna ez dela egia, Jainkoa hil da. Jainkoa bizitzako desira eta irrikei uko egitera garamatzan bidea da.

Nihilismora iristeko hainbat bide daude:

  • Etsipena: Gertakizunek helbururik ez dutela konturatzean sortzen den sentimendua.
  • Ziurgabetasuna: Nondik gatozen eta nora goazen jakin ezin dugunean sortzen diren jarrera nihilistak.

Hori honela, gizakia uneoro ari da gauzak eta gertakizunak baloratzen. Aurreko kulturaren ideiak desagertzen ari diren neurrian, nihilismoa agertzen joango da. Lehenik eta behin, gizakia metafisikaren, erlijioaren eta moralaren hondamendiaz jabetzen denean, eginahalak egiten ditu balio zahar hauek mantentzeko, baina alferrikakoa da; azkenean, mundu berriaren balioak bereganatuko ditu.

"Jainkoa hil da" aldarrikapena ez da bat-batekoa, baina iristen denean, gizaki bakoitzak gizabanako gisa jokatuko du, askatasun osoz eta bere burua inoren mende jarri gabe.

Kritika kristautasunari, Jainkoaren heriotza eta Supergizakia

Erlijio oro beldurretik sortzen da, bizitzaren aurrean gizakiak duen ezintasun sentimendutik, naturaz gaindiko izaki transzendente bat baliatuz. Nietzscheren kritika erradikala da: bere ustetan, erlijioak balio dekadenteak ditu (umiltasuna, obedientzia, sakrifizioa...) eta esklaboen moral gisa izendatzen du. Gainera, gizakien irriken etengabeko oztopoak dira, gorputza, bulkadak eta senak arbuiatzen baititu.

Jainkoa eta bere balioak hil egin behar dira, gizakiaren askatasuna mugatu dutelako eta ahultasunaren adierazle direlako. Jainkoaren ideiaren sorrera ametsezkoa da guztiz; kristok ez zuen eliza sortu, gizon apal eta ahula baita. Eliza, bekatuaren beldurra erabiliz, jendea artaldea bailitzan erabiltzen du.

Supergizakia: Balioen sortzailea

Jainkoa hil ostean, gizakiak berak har dezake Jainkoak uzten duen lekua, balioen sortzaile eta legegile gisa. Hemendik aurrera botere nahiak gidatuko du gizakia: Supergizakia dator.

Supergizakia izaki aktiboa da, botere nahiaz dabilena eta jaunen balioen sortzailea. Gizaki errealena eta jatorrena da, hiru transmutazioren bidez sortua:

  • Gamelua: "Nik egin behar dut".
  • Lehoia: "Nik egin nahi dut".
  • Umea: "Ni naiz", proiektu berria.