Nietzsche: Kristautasunaren Kritika
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 9,74 KB
Arima hilezina: Kristutasunak asmatutako beste kontzeptu bat da hau. Nietzscheren esanetan, kristautasuna Platonismo herrikoia da: kristaunaren berdina da baina Jainkoaren presentziarekin, herritarrei egokituta hauek hobetu uler dezaten. Kritika gogorra egiten dio bai kontzeptuari bai kristautasunari orokorrean. Nietzscheren aburuz, arima hilkorra da, eta heriotzaren ondoren ez dago ezer: ez dago mundu trazendentalik (kristautasunak esaten duenarenarekin kontra eginez) eta arima hil egingo da gorputzarekin batera. Baieztapen honek gizakia itxaropena izatea galaraz dezake, munduak zentzu izateari uzten diolako. Balio hauek aldatzen direnean, botere-nahimena eta garaileen morala iritsiko dira, eta nork bereari eutsiko dio.
Bizitza: Bizitza aginte nahian funtsatzen da batik bat. Bizitza Macht (indarra, boterea) da; hots, dinamismoa, aldakuntza, eragozpenen aurkako borroka, zentzu erlatiboak. Bizitzan ez dago ezer absoluturik, baina bizitza gauza guztiak balioesteko erreferentzia da: bizitzari laguntzen diona egiazkoa eta ona da.
Bizitza errealitate bakar eta funtsezkoena da. Nietzscheren bizitza Heraklitoren bilakaeraren antzekoa da; etengabeko jarioa da, eta kontrakoen borroka eta harmonia nagusitzen dira hor. Azkenik, Nietzschek (baita bitalismoak ere) bere osotasunean erabiltzen du bizitzaren kontzeptua: bizitzaren zenbait alderdi garrantzitsu guztiz irrazionalak dira, eta ondorioz, bizitza ezin daiteke mekanizismorik ulertu, ezta kategoria arrazionaletatik ere.
Apoliniar hitza Apolo jainkoaren izenetik dator; eta dionisiako, berriz, Dionisio jainkoarenizenetik. Nietzscheren ustez. bi jainko horiek oso ideia eta balio desberdinak irudikatzen
zituzten Antzinako Grezian: Apolok balio batzuk irudikatzen zituen hala nola edertasuna, arrazoia, proportzioa eta neurritasuna; eta Dionisiok, berriz, lasaikeria, pasioa, orgia eta gehiegikeria. ///Nietzscheren arabera, Grezian, hasiera batean, Izpiritu Dionisiakoa zen nagusi; baina, gerora, Sokrates eta Platonen eraginez, Izpiritu Apoliniarra ezarri zen, zoritxarrez, eta instintuak erreprimitu egin ziren arrazoiaren izenean.
////Nietzscheren iritziz, Platonek hutsegiterik kaltegarriena egin zuen historian lehenengo aldiz Ongia eta Gaizkia bereiziz errealitatea bitan zatitu zuenean. Platonen filosofiatik aurrera, mundu materiala inperfektutzat hartu zuen gizakiak, eta perfekzioa ustezko mundu idealean kokatu zuen. Eta, hala egitean, mundu hau kondenatu egin zuen Platonek. Moraltradizionala naturaren guztiz kontrakoa dela uste du Nietzschek. Platonismoaren ildoari jarraituz, moral horrek kondenatu egiten du bizitza: bizitzarekiko judizio ezezkoa da, bizitzaren ukapena. Kristauen moralak, platonismoan oinarritzen den heinean, haraindikoan kokatzen du "benetako bizitza".
Alienazioa gizakiak bere baitako (esentziaren) zerbait galtzea esan nahi du (arrotza bihurtzea). Norberaren burua inor ez bihurtzea, norberaren buruarekiko arrotz bihurtzea da alienatua. Gizakiak bere lanean zerbait aldatuz lortzen duen produktu hura, bere obra eta produktu bezala ikusten du. Baina gizaki egilearena den fruitu hori beste norbaiten jabetza izatera badator, subjektu egilea produktugilearentzat besterena eta arrotz izatera iristen da.
Giza produzitzailea bera ere, berak egindako inorentzeak, bere burujabetasuna galtzera darama. Proletarioak bere izate guztia jartzen du objektuan, eta berea den objektua kentzen diotenean, bera ere gauza bihurtzen dute, gauzen arteko gauza, gizakia bera salgai izatera iristen da, askatasuna galduz eta giza izatea murriztuz. Alienazio ekonomikoak beste alienazio mota batzuk dakarta: Alienazio soziala, alienazio erlijiosoa, alienazio filosofikoa
Gainera, herria ez da matxinatzen, hortik; "Erlijioa herriaren opioa dugu", opioari esker errealitate latza jasangarri bihurtzen da, opioari esker existitzen ez diren paradisuak asmatu eta bertan bizitza atsegin, gizatiarrarekin amets egin dezakegu. Kapitalismoan langileak ez dira beren buruaren jabe, eta sufrimenduz bizi dira kapitalisten menpe. Erlijioak, kateak ostentzen eta edertzen dituzten loreak, baino ez dira" baina kateak, kapitalismoak berarekin dakarren proletalgoaren esplotazioa, desagertzekotan loreen beharrik ere ez legoke. Erlijioa deuseztatzearen ondorioz kateak bere gordinkeria osoan antzemango dituzte langileek eta honek erlijioaren betekizun ideologikoa eta proletalgoaren egoera latza erakutsiko du iraultzarako indarra eta gogoa indartuz eta gogobiziz. Hori dela eta, Nietzscheren arabera, supergizakiak sorgortuta daude.
Ninilismoa Jainkoaren henotzaren ondonioa da. Une norretara arte indarrean egon diren balioak, bertan behera gelditu dira. Historiako gertakizunek halako helbururik ez dutela ikustean, mundua azalpenik ez duela ohartzen da gizakia. Hori dela eta, gizatasunak munduan duen egitekoa jakin ezean, jokabide nihilista sor daiteke(nihilismo pasiboa). ////Bestalde, gizakiak idealismoak bizitzarekiko sortzen duen itxurakeria faltsuan sinesten ez duelarik, baiezkoa eman behar dio bizitzari gogo biziz eta adore handiz (nihilismo aktiboa)///Hortaz, baloreen transmutazioa proposatzen du, morroien moralaren ordez (moral tradizionala, kristaua) jaunen morala ezarri behar da (moral berria). Lehena kaltegarria izan da guztiz, bigarrena, bizitzaren alde dago. Metodo genealogikoa erabili zuen balio moralen sorrera psikologikoa aztertzeko. Genealogiaren lehen emaitza bi moralen aurkikuntza da; jaunen morala eta morroien morala. Azken hau, gauzak izendatu eta definizioak ezartzeko ahalmena duena da boteretsua. Jaunen moralaren ikuspegitik, berriz, bizitzaren jatorrizko bertuteak betetzeko qizabanakoa hobera daramana da. Horrenbestez. baloreen transmutazioa, supergizakiaren etorrerra prestatzeko bidea du.
Jakin badakigu Nietzsche ateoa zela, eta gogorki kritikatu zuen kristautasuna. Pasarte honetan zehazki, kritautasunak proposatzen duen mundu transzedentala eta arima hilezina kritikatzen ditu. /////Nietzscheren aburuz erlijioa beldurretik sortzen da, gizakiak bizitzan dituen larrimin- eta ezintasun-sentimenduetatik. Erlijioak ez du inoiz egia esan eta naturaz gaindiko izaki transzendenteak aldarrikatzean (kasu honetan “Jainkoa ideia eta “haraindiko mundua”) metafisikak egiten duen hutsegite berbera egiten du. Ondorioz, Nietzschek erlijio-arau ororen aurka jotzen du. Mendebaldearen historian kristautasunak antzinatasun klasikoaren balio dionisiakoak baztertzen ditu mundu ideal baten asmakizunaren bidez eta mundu erreal bakarra arbuiatzen du. Testuan aipatzen duen hilezkortasuna onartuz gero bizialdi hau igarobide iragankor bihurtzen da. Bestetik erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu, artaldearen balioak, esklaboenak: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa…, den-denak bizi-irriken aurkakoak (testuan “bizitzaren aurkakoak”). /// Haren esanetan erlijioa herri xehearen matxinada da jabeen aurka eta, beraz, herri xehearen balioak dira erlijioan nagusi. Ordea, biziztaren aldeko balioak (grinak, bulkada, senak…) arbuiatu izana leporatzen dio Nietzschek kristautasunari. Ondorioz, bere garaiko gertakizun garrantzitsuenak, Jainkoaren heriotzak hain zuzen, ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko garapenari, haren indar sortzaileen askapenari. Kristauen jainkoa bazterrean geldintzen da. Era horretan, gizakiak ez du berriro haraindiko mundura begiratuko, gezurrezko mundura joko, eta honako mundu honi erreparatuko dio.
//Teoria honen alde on nagusia da, oso lagungarria izan daitekela kristautasuna zalantzan jartzeko. Mundu transzendentalaren eta arima hilezinaren ideiek benetako munduaren zentzua eta balioa kentzen diote, eta gizakioi kritikoak izatea galarazten digute (eta kritikoak ez bagara, ez da emango eboluziorik). Teoria honekin, interpreta dezakegu bizitza bakarra dela, eta beraz, injustizia baten aurrean borrokatu beharra dago. /////Bestalde, egia da kristautasunak proposatzen dituen balioak, hala nola, umiltasuna edo tolerantzia, beharrezkoak direla gizarteak oreka bat mantentzeko. Azken finean, mundu transzendentalaren teoriarekin, jendea elkarri errepestatzea eta elkarbizitza errazagoa sortzea lortzen da. Nietzschek adierazi zuen bezala, erlijioak baditu bere alderdi onak, herri xehearen heziketaren aldarrikapena besteak beste. //////Guzti hau ondorioztatuz, alde batera utzita teoriarekin ados nagoen ala ez, esan beharra dut Nietzscheren pentsamendua guztiz interesgarria iruditzen zaidala. Nahiz eta kontu batzuetan oso bortitza izan, garai horretako testuinguruan guztiz beharrezkoa izan zela konsideratzen dut. Ordura arte kristautasunak zuen boterearen aurka altxatu zen, eta gizartea ohartzeko, bizitza behar den bezala bizitzeko, pasarte honetan aurkitzen garen teoria burutu zuen. Erabaki behar izango banu, Marxen teoriarekin identifikatuago sentitzen naiz: erlijioa klase menderatzailearen asmakizuna da klase menpekoa kontrolpean izateko.
Kristautasunak proposatzen dituen balio guztiak (umiltasuna, tolerantzia,...) bizitzaren kontrakoak dira. Erlijio honek asmatu duen mundu tranzedentala, existitzen den mundu bakarra mespretxatzen du eta honi zentzua kentzeko bakarrik balio du. Bigarrenik, kristautasunaren beste asmakizun bat arima hilezina da, eta honek, haraindiko munduarekin zerikusia du hilezkortasuna onartzen duelako. Nietzscheren arabera, gorputza “erdeinatzen” du, bizialdi hau igarobide iragankor bihurtzen baitu hilezkortasunak (beraratzat arima hilkorra da, hiltzen zarenean ez zarelako joaten ez zerura ez inora).