Uraren egitura, propietateak eta bero espezifikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,08 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak uraren egitura kimikoa eta haren propietate nagusiak azaltzen ditu, hala nola disolbatzeko gaitasuna, lurruntze-beroa, kohesioa-atxikidura, bero espezifiko handia eta dentsitatea. Gainera, turgentzia eta plasmolisia, substantzien hidrofilia eta hidrofobia, aminoazidoen egitura eta peptido-lotura ere lantzen ditu.

Puntos clave

  • Ura oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomo lotuta osatzen da lotura kobalenteen bidez, eta molekula polarra da.
  • Urak hidrogeno-loturak eratzen ditu molekulen artean, eta horrek egitura erretikularra ematen dio ur likidoari.
  • Urak bero espezifiko handia du; bero kantitate handia xurgatzen du tenperatura nabarmen aldatu gabe.
  • Ur likidoa izotza baino dentsoagoa da, eta horregatik izotza uretan flotatzen du.
  • Turgentzia urak zelulan sartzean gertatzen da; plasmolisia urak zelulatik ateratzean, zelula zimurtzen denean.
  • Aminoazidoek amino taldea eta karboxilo taldea dituzte; proteinak osatzeko 20 aminoazido desberdin erabiltzen dira.
  • Lotura peptidikoa bi aminoazidoen artean sortzen da, eta peptidoak eta proteinak osatzen ditu.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Ura eta haren propietateak: Deskriba ezazu uraren egitura kimikoa eta haren propietate nagusiak. Egitura kimikoa: Ura oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomo lotuta eratzen da, lotura kobalenteen bidez. Karga garbi neutroa izan arren, molekula apolarra da. Oxigeno atomoak, elektronegatibotasun handiagoa du hidrogeno atomoek baino, eta horrek eragiten du izaera hori. Hori dela eta, loturetan partekatutako elektroiak gertuago daude hidrogenotik baino. Ondorioz, bi karga partzial negatibo eratzen dira oxigenoaren inguruan eta karga partzial positibo bat hidrogeno bakoitzean.Karga egotean, ur molekulen artean hidrogeno-loturak sortzen dira karga positibo eta negatiboen artean, eta horrek egitura erretikularra (ur molekula bakoitzak inguruko lau molekulekin eratu ditzake hidrogeno-loturak: bi O-ren karga negatiboekin eta beste bi H bakoitzaren karga positiboarekin. Etengabe sortu eta suntsitzen dira), sare-formakoa, ematen dio ur likidoari. Propietateak: 1. Disolbatzeko gaitasun handia: Ura, disolbatzaile unibertsala da, ezagutzen dugun beste edozein likidok baino substantzia gehiago disolba ditzakete. Ur molekularen polaritateak ahalbidetzen du, polaritate horri esker, hidrogeno-loturak eratu daitezke edozein ioi-konposaturekin eta talde polarrak dituzten molekulekin. Ondoriozko funtzio biologiko nagusiak: Substantzien garraiobidea da izakien barruan eta Metabolismo-erreakzio gehienak ingurune horretan gertatzen dira.2. Lurruntzen-bero altua: Edozein likidoren gramo bat, irakite-puntuan, gas bilakatzeko behar den kaloria-kantitatea da. Eragin hozgarria du izaki bizidunetan, eta hori lagungarria da gorputzaren tenperatura erregulatzeko. 3. Kohesioa-atxikidura: Molekulen artean hidrogeno zubiak eratzeko gaitasun handia izateari esker, urak barne-kohesio handia du. (Kohesioa eta atxikidura kapilaritate-fenomenoez arduratzen dira). 4. Bero espezifiko handia: Urak bero espezifiko handia du, bero kantitate handia xurgatzeko gai da, tenperaturaren aldaketa hautemangarriak gertatu gabe. (Ura bero indargetzailea da izaki bizidunetan, organismoko tenperatura nahiko egonkor mantentzen da, nahiz eta inguruko tenperatura aldatu). 5. Erreaktibotasun kimikoa: Ura erreaktibo kimiko indartsua da. 6. Dentsitate handiagoa likido egoeran izotzetan baino: Izotzetan, ur molekulak 4 hidrogeno-zubi eratzen ditu inguruan dituen molekulekin. Egitura horretan, molekulak likido egoeran baino bereiziak daude. Horri esker, ur likidoa izotza baino dentsoagoa dela eta izotzak uretan flotatzen duela azaltzen da. (Ur masa handiek, gainazalean izozten dira eta bizia hartzen dute barruan).Defini itzazu “turgentzia” eta “plasmolisi” kontzeptuak Hanpadura: Ura zelulan sartzen denean, kontzentrazioak orekatzeko eta zelula puztu egiten denean eta ez denean lehertzen.Plasmolisia: Urak zelulatik ateratzeko joera duenean, kontzentrazioak orekatzeko. Zelula zimurtzean eta mintza zelula-hormatik bereizten denean.Zer esan nahi du substantzia bat hidrofilikoa, hidrofobikoa edo anfipatikoa izateak? Arrazoitu erantzuna.Hidrofilikoa: Urarekin nahasteko erraztasuna duten substantziak dira.Hidrofobikoa: Ura aldaratzen duten substantziak dira, eta uretan disolbatzen ez diren egiturak sortzen dituzte. Anfipatikoak: Bi eremu bereizten dira molekula hauetan; apolar hidrofoboa eta polar hidrofiloa. Aminoazidoak:

Marraztu ezazu aminoazido baten egitura, eta esan ezazu zein diren haren talde funtzional adierazgarrienak.amino taldea, karboxilo taldea.Adieraz ezazu zenbat aminoazido desberdin agertzen diren proteinetan, eta aipa itzazu ezagutzen dituzunen izenak. Zer dira aminoazido esentzialak?20 aminoazido,alanina,balina, serina,glizina, tirosina, lisina.Organismo heterotrofoek, proteina-aminoazido batzuk baino ezin dituzte sintetizatu konposatu bakunetatik abiatutat;gainerakoak ezin dituztenez sintetizatu, dietaren bidez hartu behar dituzte.Bi aminoazido kimikoki lotzen direnean, zer molekula mota sortzen dira eta zer lotura mota eratzen da? Zer ezaugarri ditu lotura horrek? Zer izen dute ehunka aminoazido osatzen duten makromolekulak?Peptidoak.

Lotura peptidikoa

Ezaug: -AMida motako lotura kobalentea. -Lotura bikoitzeko izaera partziala du; zurruna da, eta lotura osatzen duten atomoen artean, ez da errotaziorik gertatzen. -C???? Ren lotura errotazio gaitasuna du. -Karbonilo taldearen Oa eta amino taldearen Ha; elkarren aurkako aldeetan kokatzen dira loturan; trans motako konfigurazioa dute. Proteina.

Preguntas frecuentes

Zergatik da ura disolbatzaile unibertsala?

Ur molekularen polaritateari esker, hidrogeno-loturak eratu daitezke ioi-konposatuekin eta talde polarrak dituzten molekulekin. Horregatik disolba ditzake beste edozein likidok baino substantzia gehiago.

Zergatik flotatzen du izotzak uretan?

Izotzean ur molekulek 4 hidrogeno-zubi eratzen dituzte, eta egitura horrek molekulak bereizten ditu. Horregatik izotza ur likidoa baino gutxiago dentsoa da.

Zer dira aminoazido esentzialak?

Organismo heterotrofoek ezin dituzten aminoazidoak dira, konposatu bakunetatik sintetizatu ezin dituztenak. Dietaren bidez hartu behar dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da uraren molekula polarra izatearen arrazoia?
2. Zer gertatzen da zelula batean ura sartzen denean, kontzentrazioak orekatzeko?
3. Zergatik da ur likidoaren bero espezifikoa handia?
4. Zer motatako lotura sortzen da bi aminoazido elkartzean?
5. Zein talde funtzional dituzte aminoazidoek?
6. Zer izena hartzen dute ehunka aminoazidoz osatutako makromolekulek?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.