Nekazaritza Paisaiaren Elementuak

Geografía3,69 KB

Merkatuak irekitzeak herrialde hauen produktuak edonon saltzea ekarri ditu. Herrialde hauek deslokalizatzeko prozesuei lotutako inbertsioak eta teknologia jasotzen dute herrialde garatuetatik. 4- Kultura globalizazioa: Estatu Batuetako enpresa boteretsuek bere filmak, musika, gustuak eta abar sartu dituzte beste herrialde batzuetako merkatuetan. Ondorioz, kultura estatubatuartzen ari da.
  1. Lehen sektorearen gaur egungo egoera

Munduko biztanleria aktiboaren % 40k dihardu lehen sektorean, baina ehuneko hori behera egiten ari da; produktibitatea, aldiz, gora egiten ari da baina garrajtzi ekonomikoa, behera; 2012an, BPG-aren % 3. Dena dela, alde handiak daude herrialdeen artean:

-Herrialde garatuetan, biztanleria aktiboaren zati txiki batek egiten du lan; hala ere, produktibitate handia du, mekanizazioari eta aurrerapen teknikoei esker. Ekarpen txikia egiten dio aberastasun nazionalari: DPB-aren %4tik behera

-Garatzen ari diren herrialdeetan, batez beste, biztanleen erdiak dihardu sektore honetan eta DPG-aren %10etik gora. Produktibitate txikia da, laborantza-teknika tradizionalak erabiltzen baitituzte

a)Landa eremuak berreskuratzeko ekimenak

Herrialde garatuetan gertatu den landa-exodo jendetsua, nekazaritza-teknika berriak ezartzearen ondorioa izan da; teknika horiek direla eta, langile gutxiago behar da. Premiazkoa da landa-eremuak berreskuratzea, ezinbestekoa da elikadura-segurtasuna, hau da, biztanleriak elikagaiak izatea bermatuko duen lehen sektore eraginkor bat izatea.

Herrialde garatuetan, guztiz nekazaritzaren arlokoak ez diren jarduerak sartu dituzte landa eremuan: landa-turismoa, 2. etxebizitzaren gorakada…

NEKAZARITZA-PAISAIA

Lehen sektoreko jarduerak egitearen ondorio sortzen den paisaiari deitzen zaio nekazaritza-paisaia. Askotarikoak izan ohi dira paisaia hauek, elementu-fisiko eta giza-elementu batzuen ondorio.

a)Erliebea:Erliebeak nekazaritza-pasaia baldintzatzen du, eragina baitu nekazartiza-jardueretan. Altitudea gora egin ahala, tenperaturak behera egiten dute; garaiera jakin batetik gora, espezieak ezin dira haziMalda gutxi izateak erraztu egiten du mekanizazioa eta ezinezkoa da 10º-tik gorako maldak lantzea b)Lurzoru mota:Landareek lurretik xurgatzen dituzte behar dituzten substantziak, landare mota bakoitzak ezaugarri jakin batzuk dituen lurra behar du; lur aleen tamaina, konposizio-kimikoa, azido-maila…c)Klima:Landare mota bakoitzak tenperatura-, insolazio- eta hezetasun-baldintza jakin batzuk behar ditu hazteko; beraz, eskualde bakoitzean landare batzuk beste batzuk baino hobeto moldatzen dira. 4 faktore klimatikok mugatzen dute nekazaritza-jarduera:Muturreko hotza,Gehiegizko beroa,Hezetasun handia,Idortasuna

  1. NEKAZARITZA-PASAIAREN GIZA ELEMENTUAK LursailakNekazartiza-ustiategi esaten zaio jabe baten

Descargar

PDF Word HTML