Nekazaritza eta abeltzaintza: ustiapen moduak, ustiategia eta paisaia
Resumen
Dokumentu honek nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapen moduak aztertzen ditu: intentsiboa eta estentsiboa. Nekazaritza ustiategia, nekazaritza paisaia eta EBko nekazaritza politika (NPB edo PAC) ere azaltzen dira. Ikasleak kontzeptu horien ezaugarriak eta bereizketak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Nekazaritza intentsiboak azalera txikian kalitatezko produktu asko ematen ditu, lurra etengabe lantuz eta inbertsio eta lan handiak eskatuz.
- Nekazaritza estentsiboak lur hedadura handiak erabiltzen ditu, errendimendu baxuagoekin eta monolaborantza ohikoarekin.
- Abeltzaintza intentsiboak etekin handiak ahalik eta denbora txikienean lortzea du helburu, mekanizazioa eta prozesu arrazionalizatuak erabiliz.
- Abeltzaintza estentsiboak ganadua espazio irekietan mugitzen du, intsumo eta eskulan gutxirekin eta errendimendu txikiagoekin.
- Nekazaritza ustiategia lurrak, makinak, instalazioak eta produktuak biltzen dituen unitatea da; zuzenekoa da enpresarioa lurraren jabea bada.
- Nekazaritza paisaia giza jardueren eraldaketaren emaitza da: lursailak, labore motak, populazioa, faktore fisikoak eta giza faktoreak eragiten dute.
Nekazaritza intentsiboa
Ahalik eta espazio txikienean kalitateko produktu asko ematen duen sistema da. Nekazaritza mota honetan lurra ez da deskantzatzen eta etengabe lantzen da. Hori teknika ezberdinen erabilerari esker posible da: hazi hautatuak, ongarriak, ureztapena, laboreen errotazioa. Honek guztiak inbertsio eta lan askoko nekazaritza sortzen du, baina errendimendu handikoa ere bai. Nekazaritza mota hau azalera txikiko eta populazio askoko espazioetan aplikatzen da (Espainian Levanten, Asian monzoi-guneetan).
Nekazaritza estentsiboa
Lur hedadura handietan eta azalera unitate bakoitzeko errendimendu baxuak lortzen dituen ustiapen forma da. Normalean monolaborantza (olibondoa, mahastia, zerealak) izaten da eta urtean uzta bakarra lor daiteke. Ustiapen forma honek inbertsio gutxiago behar ditu modu intentsiboa baino eta batzuetan teknika tradizionalak erabiltzen dira, lugorria bezalakoa.
Abeltzaintza intentsiboa
Kapitalismotik sortutako pentsamendu forma da, Industria Iraultzarekin, eta teknologia askoren aplikazioa abeltzaintzari da. Aplikazio hauek XX. mendean, eta Espainian 1960ko hamarkadan eman ziren. Abeltzaintza intentsiboaren printzipio nagusia etekin handienak ahalik eta denbora txikienean lortzea da. Horretarako, eta produkzioaren errendimenduak etengabe handitzeko, produkzio moduak biltzen dira mekanizazioa eta prozesuak arrazionalizatuz.
Abeltzaintza estentsiboa
Abeltzaintza sistema tradizionalak gizakiak eraldatutako ekosistema natural batean parte hartzean datza, eta abeltzaintza honen helburua da baldintza eta ziklo naturalei egokitutako lurraldea, modu egonkorrean, erabiltzea. Ganadua espazio ireki zabaletan mugitzen da, intsumoak, eskulan gutxi eta inbertsioak txikiak dira eta errendimenduak ere, intentsiboarekin konparatuz, txikiagoak dira.
Nekazaritza ustiategia
Nekazaritza enpresario baten erantzukizunpean dauden nekazaritza-lurrak, makinak, instalakuntzak eta produktuak dira. Posible da ustiategi hori forma zuzenean edo zeharkakoan ustiatua izatea. Nekazaritza-enpresarioa lurraren jabea bada ustiapena zuzena izango da, bestela ez zuzena izango da.
Nekazaritza paisajea
Nekazaritza jarduerek eraldatutako eta sortutako paisajea da. Paisaje hori osagai ezberdinen konbinazioaren emaitza da. Osagai garrantzitsuenak eta ikusgarriak hurrengoak dira:
- Lursailak: tamaina, forma, itxitura
- Labore motak
- Populatzea: bildua, barreiatua, interkalarra
- Faktore fisikoak: klima, lurzoruak, erliebea
- Giza faktoreak: Teknikak (makinak, ur erabilera, lugorria…), ustiapen forma (intentsiboa, estentsiboa)
Faktore eta osagai guzti hauek nekazaritza paisajeei euren izaera ematen diete.
NPB (PAC)
Europako nekazaritzaren amankomuneko politika Elkartearen ahalmena da bakarrik. Bere helburua da, nekazaritza merkatuen amankomuneko antolakuntzaren bitartez, europar kontsumitzaileei eta nekazariei prezio justuak bermatzea hurrengo printzipioak errespetatzen: prezioen batasuna, finantza solidaritatea, eta komunitatearen lehentasuna.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein da nekazaritza intentsiboaren ezaugarri nagusia?
Ahalik eta espazio txikienean kalitatezko produktu asko lortzea da helburua. Lurra ez da deskantzatzen eta etengabe lantzen da, hazi hautatuak, ongarriak eta ureztapena erabiliz.
Zein da nekazaritza ustiategi zuzenaren eta zeharkakoaren arteko bereizketa?
Nekazaritza enpresarioa lurraren jabea bada ustiapena zuzena da. Bestela, ustiapena zeharkakoa da.
Zer da NPB edo PAC?
Europako nekazaritzaren amankomuneko politika da. Helburua da europar kontsumitzaileei eta nekazariei prezio justuak bermatzea, prezioen batasuna, finantza solidaritatea eta komunitatearen lehentasuna errespetatuz.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.