Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza: kontzeptu nagusiak eta Euskal Herria

GeografíaActualizado el 13,84 KB

Resumen

Dokumentu honek nekazaritzako eta abeltzaintzako oinarrizko kontzeptuak aztertzen ditu, hala nola latifundioa, minifundioa, laborantza motak, dehesak eta NPB. Ondoren, Euskal Herriko nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren egitura eta ekoizpena azaltzen du, bai eta Espainiako arrantzaren egoera eta arazoak ere. Azkenik, Iberiar penintsulako iparraldeko baserri-paisaia ozeanikoa deskribatzen du.

Puntos clave

  • Latifundioa tamaina handiko ustiategia da; minifundioa, berriz, 100 ha baino gutxiagokoa eta ustiatzeko zaila.
  • Mediterraneoko trilogia: zerealak, mahatsondoa eta olibondoa (ogia, ardoa eta oliba-olioa).
  • Sistema intentsiboak ingurune artifiziala erabiltzen du eta etekin handia bilatzen du; sistema estentsiboak, berriz, larre naturalean oinarritzen da.
  • Euskal Herriko nekazaritza Arabakoa da nagusi; abeltzaintza Gipuzkoan eta Bizkaian, behi-aziendarekin.
  • Europako Arrantza Politika Bateratuak kuotak ezartzen ditu arrantzarako, eta arauak ez betetzeak isunak dakartza.
  • Iberiar penintsulako iparraldeko paisaia ozeanikoa sakabanatutako populazioarekin, minifundio txikiekin eta abeltzaintzarekin lotuta dago.

Ponte a prueba

I. Oinarrizko Kontzeptuak

1.1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Kontzeptuak

  • LATIFUNDIOA: Tamaina handiko nekazaritza-ustiategia da. Ustiapen latifundista bat kontsideratzeko behar den hedadura testuinguruaren araberakoa da: Europan latifundio batek ehunka hektarea izan ditzake. 100 ha baino gehiagoko eremua.

  • MINIFUNDIOA: Oso hedadura txikiko nekazaritza-finka da, eta ustiatzea zailtzen du. Lursailaren edo nekazaritza-jabetzaren kontzeptuarekin baino gehiago, nekazaritza-ustiategiaren kontzeptuarekin du zerikusia. 100 ha baino gutxiagokoa.

  • PARTZELA KONTZENTRAZIOA: Partzela kontzentrazioaren bidez, landalurraren jabetza elkartu eta berrantolatu egiten da, juridikoki dokumentatuta. Aldi berean, finka berrien zerbitzurako bide-azpiegitura berria sortzen da, eta hobekuntzak egiten dira, hala nola hustubideak, saneamenduak, ureztaketak eta istripuak ezabatzea.

  • TRILOGIA MEDITERRANEOA: Mediterraneoko nekazaritzaren oinarrizko hiru produktuei deitzen zaie triada mediterraneoa edo trilogia mediterraneoa: zerealak, mahatsondoa eta olibondoa. Hauek munduko eremu horretako elikadura tradizionalaren oinarrizko hiru produktuak ematen dituzte: ogia, ardoa eta oliba-olioa.

  • LABORE TRANSGENIKOAK: Labore transgenikoak, bioteknologikoak edo genetikoki eraldatutakoak (GM) DNA birkonbinatzailearen teknologia nekazaritzan aplikatzearen emaitza dira. Arto- eta kotoi-barietate transgenikoek RIL eta TH ezaugarriak adierazten dituzte, hala nola gertaera sinpleak edo pilatutako gertaerak.

  • LUGORRIA: Nekazaritzaren teknika bat da, eta, horren bidez, laborantza-lurra erein gabe uzten da ziklo begetatibo batean edo batzuetan.

  • SISTEMA INTENTSIBOA: Sistema intentsiboa edo erabateko konfinamendukoa. Ustiapen-sistema honetan, animaliak oso ingurune artifizialean daude. Baldintza tekniko eta ekonomikoen ondorioz, ustiategiaren lehen helburua ahalik eta etekin handiena lortzea da, kostu baxuan, bertan dagoen animalia bakoitzeko.

  • SISTEMA ESTENTSIBOA: Sistema estentsiboek ezaugarri hauek dituzte: aurrerapen teknologikoen erabilera mugatua; animaliagatiko eta azalera-hektareagatiko produktibitate txikia; eta larre naturalean eta azpiproduktuen erabileran oinarritutako elikadura.

  • NEKAZARITZA POLITIKA BATERATUA (NPB): Helburuak:

    • Elikagaien hornidura ziurtatzea.
    • Nekazarien ongizatea hobetzea, landa jendez husteari aurre egiteko.
    • Merkatuak eta ekoizpenak modu koordinatuan erregulatzea.
    • Laboreen prezio egokiak ezartzea.
    • Sistema estentsiboak eta ingurunea errespetatzen duten sistemak erabiltzea.
    • Abereekiko tratu duina bermatzea.
    • Elikagai seguru eta kalitatezkoak bermatzea.

1.2. Laborantza Motak eta Arrantza Kontzeptuak

  • MONOLABORANTZA: Nekazaritzan, landare-espezie bakar baten laborantzari deritzo, gehienetan lur eremu zabal bati buruz. Polilaborantza jardueraren aurkakoa da.

  • POLILABORANTZA: Lur sail berean landare mota ezberdinak hazten dituen nekazaritza sistema da, gehienetan nekazaritza tradizionalarekin loturik, elkarri onura ekartzen dioten ekosistemak sortuz.

  • LEHORREKO LABORANTZA: Tokiko euri ur eskas soilaz, bestelako ureztatzerik gabe, burutzen den nekazaritza mota da. Urteko euri-prezipitazioa 300-500 mm bitartekoa den tokietarako burutzen da. Zereal eta lekadunen hazkuntzetarako erabiltzen da bereziki.

  • UREZTATUTAKO LABORANTZA: Lurzoruari ura artifizialki gehitzea da. Laboreen hazkundea azkartu eta handitzeko, landareak izoztetik babesteko, eta beste hainbat jardueratarako erabiltzen da.

  • DEHESAK: Munduan bakarra den ekosistema mota bat da, Iberiar penintsulako hego-mendebaldean gertatzen dena. Gizakiak eraldatutako baso mediterraneoa da. Batez ere Extremaduran, Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Gaztela-Mantxan eta Madrilen ematen da.

  • LANALDI PARTZIALEKO BASERRI-JARDUERA: Nekazaritzako edo abeltzaintzako lanak industrian, eraikuntzan edo zerbitzuetan lan egitearekin uztartzen dira. Baserri asko kooperatibetan lan egiten zuten, eta asteburuan beraien baserrietan lan egiten zuten.

  • ARRANTZA KUOTA SISTEMA: Europar Batasunean ezartzen da, zenbat tona arrain harrapatu ahal den eta zein espezie harrapatu ahal den zehaztuz. Arauak ez betetzeak isunak dakartza.

  • GAINUSTIAKETA ARRANTZA: Gizakiak itsas baliabideak gehiegi ustiatzea da, bai arrainetan bai itsaskietan. Gehiegizko arrantza ez da fenomeno berria, baina XX. mendean hasi zen planeta osoa mehatxatzen. Arrantza-baliabideei eta inguruneari eragiten die.

  • AKUIKULTURA: Uretan animaliak, landareak eta algak hazteko jardueren multzoa da, horretarako teknika eta ezaguerekin batera. Itsasertzean, ibaietan, aintzira eta urmaeletan garatzen da.

II. Euskal Herriko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza

Euskal Herriko nekazaritza-jarduerak eginkizun garrantzitsua du, industria batzuei lehengaiak ematen dizkielako.

2.1. Faktoreak eta Egitura

  • Faktore fisikoak:

    • Inguru naturalak nekazaritza-jardueretarako baldintza zailak ditu (erliebe malkartsua).
  • Egitura:

    • Biztanleria beherakada eta zaharkitua.
    • Nekazaritza-ustiategien neurria asko aldatzen da lurraldearen arabera. Handienak Arabakoak dira, eta txikienak, Gipuzkoakoak. Horien erdiek ez dute familia baten iraupena bermatzeko behar den besteko dimentsio ekonomikorik, eta pertsona erretiratuen esku daude, edo denbora partzialean lantzen dira.
    • Nekazaritza Teknikak:
      • Intentsiboa: Eredu moderno eta lehiakorretan ekoizleak produktua eraldatu eta merkaturatzearekin lotuta daude nekazaritza-erakundeen bidez.
      • Estentsiboa: Eredu tradizionala, makineria eta ekipamendu eskasekin, diru-sarrera gutxi ematen dituena.
  • Ekoizpena:

    • Nekazaritza: Arabako lurraldean da nagusi. Batez ere mahastiak, zerealak (garia) lugorriarekin txandakatuta, fruta-arbola ez-zitrikoak (intxaurrondoa, hurritza eta almendrondoa) eta industria-laboreak lantzen dira.
    • Abeltzaintza: Gipuzkoan eta Bizkaian da nagusi. Garrantziari erreparatuz, haragia eta esnea ekoiztera bideratutako behi-aziendak dira nagusi, eta gero, gaztak egiteko esnea ekoizten duten ardi-aziendak daude.
    • Basogintza: Mendi-inguruetan pilatzen da, batez ere hostozabaletan eta Intsinis pinua zerratzeko. Hala ere, jarduera horrek pisua galtzen ari du nazioarteko lehia handia dagoelako prezioari eta kalitateari dagokienez, eta orografia zaila denez, mekanizazioa zaila delako.

2.2. Landa Paisaia Ozeanikoa (EAE)

  • Inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du; klima ozeanikoa, prezipitazio ugari eta erregularrekin; eta kalitate makurreko lurzoruak.
  • Egiturak:

    • Biztanleria urria. Populazioa baserrietan sakabanatuta dago.
    • Nekazaritza-ustiategia baserriaren inguruan antolatzen da. Neurri txikiko ustiategi pribatua da (5-6 ha) eta bi ataletan egituratuta: 1) etxaldea, etxetik hurbil, belarra eta laboreak ekoiztera bideratuta; eta 2) basoa, aldapa edo altitude handieneko lurretan.
    • Teknikak: Zailtasunak daude mekanizaziorako, topografia zaila delako eta ustiategien neurria txikia delako.
  • Landa-espazioaren erabilerak:

    • Abeltzaintza nagusia behi-azienda da, erregimen intentsiboan esnetarako, eta erregimen estentsiboan haragitarako. Ardi-aziendak garrantzi gutxiago du.
    • Baso-ustiapena (pinua eta eukaliptuak).

2.3. Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) Euskal Herrian

  • Kuotak ezarri.
  • Nekazariek diru-laguntzak jaso Europatik (Landa Garapeneko Politika, gaur egungo arazoei aurre egiteko).

III. Arrantza Euskal Herrian eta Espainian

3.1. Euskal Herriko Arrantza

Eginkizun garrantzitsua du ekonomian eta gizartean. Kostako herri batzuetan efektu biderkatzailea du (kontserbak, gazitzeak, izotza, garraioak, etab.).

  • Arrantza-espazioa nazioko arrantza-tokia da.
  • Arrainak harrapatzeko metodoak:

    • Teknika tradizionala: Nazioko arrantza-tokian eta antxoak, berdelak, hegaluzeak eta sardinak harrapatzen ditu.
    • Alturako eta altura handiko ontzidia: Teknika modernoekin aritzen da urruneko arrantza-tokietan. Alturako ontziek freskoan, legatzak eta zapoak harrapatzen dituzte; atunontzi izoztaileak eta bakailao-ontziak ere badaude.
  • Arazoak:

    • Harrapaketak gutxitu, kuoten eraginez.
    • Eskulana lortzea.
    • Erregaien kostua handitu da.
    • Herrialde merkeagoen lehia.

3.2. Arrantza Espainian: Eremuak eta Arazoak

1. Espazioa eta Garrantzia

Kostaldetik 200 itsas miliara arteko tartea hartzen du. Arrantza-jarduera %5 baino gutxiago da enpleguan eta BPGari dagokionez; hala ere, oso garrantzitsua da oraindik ere zenbait eskualdetan.

2. Giza eta Natura Baldintzak

  • Natura-baldintza nagusiak: Uraren tenperatura, gazitasuna eta gardentasuna; plataforma kontinentalaren hedadura; eta kostaren morfologia.

  • Arrantza egitura:

    • Arrantzan jarduten duen biztanleria urria da, zahartuta dago eta prestakuntza-maila txikia du. Arrazoiak: enplegua murriztu, lan gogorra, eta horrek ez du erakargarri egiten.
    • Arrantza ontzidia: Artisau-ontzidiak eta alturako eta altura handiko ontzidiak osatzen dute. Artisau-ontzidiko itsasontziak ugariak eta txikiak dira, arrantza-teknika tradizionalak erabiliz. Altura eta altura handiko ontzidikoak, berriz, gutxi eta handiak dira, kanpoko kaletan arrantzatzen dute asteak eta hilabeteak. Teknika modernoak erabiltzen dituzte (GPS) eta industrializazio prozesua egiten dute ontzian (arraina izoztu eta ontziratzea).
  • Arrantza politikak: Eragin handia. Europako Erkidegoan sartu zenetik, Espainiak bere egin ditu Arrantza Politika Bateratua (APB) eta haren erreformak. Neurri hauek ezarri ziren: Europako kaletan jarduteko baldintzak arautzea eta beste herrialdeekin sinatutako arrantza-itunak kudeatzea. Itsasontziak modernizatzeko laguntzak ematea.

3. Itsas Arrantzako Ekoizpena

  • Arrantzaren erabilera nagusia giza kontsumoa da, dela arrain freskoan. Arrantzaren zati txiki bat soilik erabiltzen da giza kontsumotik kanpo; beste guztia irina eta hondakinak dira.
  • Arrainak dira batez ere, gainerakoak moluskuak eta krustazeoak dira. Nagusiak legatza, antxoa, hegaluzea eta sardina.

4. Itsas Arrantzaren Gaur Egungo Arazoak

Arazo larriak ditu. Arazoak konpontzeko politiketan, hiru erakunde-mailak hartzen dute parte: Europar Batasunak, Espainiako Estatuak eta autonomia-erkidegoek.

  • 4.1. Kalen Arazoa

    EBko kaletan, arrantza-eremu esklusibo bat zehazten da herrialde bakoitzerako, kostaldetik 12 miliarainoko tartea. Bestalde, kuota sistema bat dago, zenbait urtetarako zehazten dena, harrapaketen iraunkortasuna bermatzeko.

  • 4.2. Arazo Demografikoak

    Biztanleriaren beherakadari aurre egiteko, enpleguari eusteko neurriak aplikatzen dira. Biztanleriaren zahartze horri aurre egiteko, berriz, laguntzak ematen zaizkie beren lehen itsasontzia erosi nahi duten arrantzale gazteei.

  • 4.3. Arazo Ekonomikoak
    • Teknologiaren, jakintzaren eta berrikuntzaren transferentzia. Kalitatea hobetuz, arrainaren kontsumoa sustatzea kontsumitzaile-sektore berrien artean, arrantza-bankuak detektatzeko, harrapaketa selektiboa egiteko eta hazkuntza-aberriak ezartzeko.
    • Ekoizpen kostuak jaistea.
  • 4.4. Ingurumen Arazoak

    Gainustiaketa eta kutsadura eragin. Zenbait espezie desagertzeko arriskua sortzen du. Gainustiaketari aurre egiteko, APB berrian kuotak finkatzen dira espezie bakoitzerako, eta geldialdi biologikoak ezartzen dira. Gutxieneko tamaina ez duten arrainak arrantzatzea debekatzen da, bai eta arrantza-tresna indiskriminatuenen erabilera ere.

    Uren kutsaduraren kausak itsas zirkulazioa, isurketak eta itsasontzien istripuak dira. Kutsadurari aurre egiteko neurriak: motor berrien erabilera ezartzea, efizientzia handiagoa dutenak; isurketak eragoztea.

IV. Penintsulako Iparraldeko Baserri-Paisaia Ozeanikoa

4.1. Ingurune Fisikoa eta Populazioa

  • Iberiar penintsulako iparraldea eta ipar-mendebaldea hartzen du.
  • Ingurune fisikoa: Erliebe malkartsua eta gainazal lau gutxi. Klima ozeaniko euritsua dago urte osoan.
  • Populazioa: Sakabanatua da nagusi, gaur egun urria eta zahartua.
  • Baserri ustiategiak minifundistak dira, hazi bidezko lursail txikiak, eta horrek errentagarritasuna murriztu egiten du.

4.2. Lurzoruaren Erabilerak

  • Lurzoruaren erabilerak abeltzaintzakoak dira batez ere.
  • Nekazaritza: Azalera txikia da. Lehorrekoa, prezipitazio erregularrak direla eta. Iraganean polilaborantza egiten zen, nork bere burua hornitu behar zuelako. Gaur egun, nekazaritza espezializatzen ari da, baratze laboretan eta bazketan.

  • Abeltzaintza: Baserri jarduera nagusia da, esne eta haragi eskariari erantzuteko, bai eta landa-biztanleria urria izateari ere. Galizian eta Kantaurialdeko lurraldeetan. Behi-azienda da nagusi, haragitarako bai eta esnetarakoa ere.

  • Basogintza: Ekoizpena altzarigintzarako edo papera lortzeko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da latifundioa?

Latifundioa tamaina handiko nekazaritza-ustiategia da. Europan ehunka hektarea izan ditzake, eta testuinguruaren araberakoa da zer hedadura behar den latifundiotzat jotzeko.

Zein dira Mediterraneoko trilogia osatzen duten laborantzak?

Zerealak, mahatsondoa eta olibondoa. Hauek ogia, ardoa eta oliba-olioa ematen dituzte, Mediterraneoko elikadura tradizionalaren oinarria.

Zer da sistema intentsiboa?

Animaliak ingurune artifizial erabat itxian bizi diren ustiapen-sistema da. Helburua da kostu baxuan etekin handiena lortzea animalia bakoitzeko.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da latifundioaren ezaugarri nagusia?
2. Zein laborantza-sistema da mediterraneoko trilogia?
3. Zer ezaugarri ditu sistema estentsiboak?
4. Zein da Euskal Herriko nekazaritza nagusia duen lurraldea?
5. Zer da Arrantza Kuota Sistema?
6. Zein da behi-azienda nagusia den lurraldea?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.