Klima eta landaretza Iberiar Penintsulan: klima motak, landaretza eta klimograma
Resumen
Testuak Iberiar Penintsulako klima motak aztertzen ditu: klima epel mediterraneoa, ozeanikoa eta goi-mendikoa. Gainera, landaretza mota espezifikoak, endemismo kontzeptua eta landaretza potentziala azaltzen ditu. Azkenik, klimograma zer den eta zer datu erakusten dituen azaltzen du.
Puntos clave
- Klima mediterranear erdi-elkorrak 300 mm-tik beherako prezipitazioak izaten ditu eta Almeria eta Murtzian aurkitzen da.
- Klima ozeanikoak tenperatura leunak, tenperatura-bitarte txikia (12 ºC baino txikiagoa) eta 900 mm-tik gorako prezipitazioak ditu.
- Ozeanikoa Euskal Herriko klima mota nagusia da.
- Endemismoa munduko leku jakin batean bakarrik dagoen espezieari deitzen zaio; Kanarietako dragoa adibide da.
- Landaretza potentziala klima, lurzoru-mota eta erliebeak baldintzatzen dute.
- Klimogramak prezipitazioen eta tenperaturen datuak irudikatzen ditu epe batean.
1. Klima Epela
Mediterranear Erdi-elkorra
- Tenperaturei dagokienez, mediterranear arruntean ikusten diren ezaugarri berberak ditu.
- Prezipitazioei dagokienez, mediterranear arrunta baino are lehorragoa da; 300 mm-tik beherako prezipitazioak izaten ditu.
Erliebeak asko baldintzatzen duen klima da. Penintsulako hego-ekialdean (Almeria, Murtzia,...) aurkitzen da.
Ozeanikoa (Arrunta)
Itsasoaren eraginpean dagoen klima da:
- Tenperatura leunak (negu freskoak eta uda epelak); tenperatura-bitarte txikia (12ºC baino txikiagoa).
- Euri ugari urte osoan (900 mm-tik gorako prezipitazioak); maximoak neguan izaten dira normalean.
Penintsulako iparraldean eta ipar-mendebaldean dagoen klima da.
- Ozeanikoa Euskal Herriko klima mota nagusia da (Bizkaian, Gipuzkoan, Arabako eta Nafarroako iparraldean eta ia Ipar Euskal Herri osoan).
2. Landaretza Mota Espezifikoak
a) Burgosko Landaretza Termofiloa eta Higrofiloa
Burgosko klimak tenperatura-bitarte oso handia du, hau da, negu oso hotzak eta uda oso beroak. Termofiloak hotza nekez jasaten duten landareak dira, eta higrofiloak hezetasuna atsegin duten landareak dira. Horregatik, Burgosen horrelako landareak ezin dira egon, hotz handia egiten duelako eta hezetasun handirik ez duelako.
b) Murtziako Landaretza Xerofiloa eta Kriofiloa
Murtziako klima lehorra da eta neguan epela/hotza da, baina orokorrean ez du hotz handirik egiten eta udan bero handiko lekua da. Xerofiloak egon daitezke, klima lehorra delako, eta kriofiloak ez dira egongo, klima ez delako hotza.
3. Landaretza Kontzeptuak
a) Angoietako Landaretza Gune Ozeanikoan
Paisaia mistoak dira (belardiak eta zuhaitz sakabanatuak dituena). Eskualde mediterraneoan gizakiaren eragin handiagatik ikusten den paisaia da.
b) Pagoak Espezie Endemikoak Al Dira?
Endemismoa: Munduko leku jakin batean bakarrik dagoen (beste inon ez dagoen) animalia- edota landare-espezie bati deitzeko erabiltzen den terminoa da; uharteetan eta mendiguneetan ohikoak dira. Adibidez, Kanarietako dragoa.
Pagoak ez dira espezie endemikoak, penintsulako zuhaitz tipikoak direlako, eta ez direlako leku zehatz batean bakarrik aurkitzen, baizik eta penintsulako beste eskualde batzuetan ere badaudelako. Beraz, ez dira espezie endemikoak.
c) Landaretza Potentziala
Zenbait natur faktore kontuan hartuta, lurralde batean egon daitekeen landaretza-mota nagusia da; faktore horiek klima, lurzoru-mota eta erliebea dira. Sarritan, gizakiok lurralde bateko landaretza hori aldatzen dugu, errentagarriak diren espezie arrotz batzuk landatuz.
4. Goi-mendiko Klima eta Kanarietako Landaretza
Goi-mendiko Klima
Klima hotza da. Altitudeak asko baldintzatzen du. Horren ondorioz, honelako ezaugarriak ditu:
- Tenperatura baxuak: negu hotzak (oso leku garaietan tenperatura negatiboak izaten dira) eta uda freskoak.
- Prezipitazio handiak (oso euritsua da, neguan elur ugari egiten duela).
Penintsulako iparraldean (Euskal Herrian, adibidez) 1000 metrotik gorako mendiguneetan; penintsulako erdigunean 1500 m-tik gorakoetan; penintsulako hegoaldean 2000 m-tik gorakoetan aurkitzen da.
Kanarietako Landaretza
Uharte hauetan lore eta landareen aniztasun handia dago. Endemismo ugariko gunea da. Espezie termofiloak eta xerofiloak (indipikondoa, kanariar palmondoa,...) oso ohikoak dira.
Uharteetan zabalduena pinu kanariarrek osatutako basoa da, eta zenbait uhartetako zonalde garaietan laurisilva (baso azpitropikala) ere ohikoa da.
5. Klimograma
Epe batean toki zehatz bateko prezipitazioen eta tenperaturen datuak irudikatzen dituen grafikoa da. Klimak ulertzeko (deskribatzeko) oinarrizko bi elementu azaltzen ditu: tenperatura eta plubiositatea. Horrelako grafikoei diagrama termoplubiometriko edo grafiko klimatiko ere esaten zaie.
Tenperaturak
Eman zaizkigun datu hauek honako hau erakusten digute:…
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da endemismoa?
Munduko leku jakin batean bakarrik dagoen animalia- edo landare-espezie bati deitzen zaio. Uharteetan eta mendiguneetan ohikoak dira.
Zer da klimograma?
Epe batean toki zehatz bateko prezipitazioen eta tenperaturen datuak irudikatzen dituen grafikoa da. Diagrama termoplubiometriko edo grafiko klimatiko ere deitzen zaio.
Zein klima mota da Euskal Herrian nagusia?
Ozeanikoa da Euskal Herriko klima mota nagusia, Bizkaian, Gipuzkoan, Arabako eta Nafarroako iparraldean eta ia Ipar Euskal Herri osoan.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.