Euskal Herriko nekazaritza-paisaia: gune atlantikoa eta mediterraneoa

GeografíaActualizado el 4,95 KB

Resumen

Dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-paisaia aztertzen du, ur-banalerroaren arabera bi gune bereiziz: iparraldeko gune atlantikoa eta hegoaldeko gune mediterraneoa. Bi guneen klima, lurzoruak, populamendua, laborantza eta abeltzaintza alderatzen dira. Ikasleak bi paisaia mota horien ezaugarri nagusiak eta arrazoiak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Gune atlantikoa ur-banalerrotik iparraldera dago: klima ozeanikoa, lurzoru kalitate eskasa eta erliebe malkartsua ditu.
  • Gune atlantikoan populamendu sakabanatua dago eta lurrak baserriaren inguruan antolatzen dira; paisaia bocage delakoaren antzekoa da.
  • Gune atlantikoan ekoizpena barazkietan eta esnean espezializatuta dago, eta basogintza garrantzitsua da (insignis pinua).
  • Gune mediterranearrak erliebe hobea, lurzoru onagoak eta klima lehorragoa ditu; paisaia openfield delakoaren antzekoa da.
  • Gune mediterranearreko idorreko lurretan laboreak nagusi dira, eta mahastien azalera handitu da; ureztapenezko lurretan patata eta ustiapen industrialak nabarmentzen dira.
  • Abeltzaintza estentsiboa eta intentsiboa bereizten dira; penintsulako barrualdean ardi- eta abelgorri-aziendak nagusi dira, eta txerriak dehesan.

Ponte a prueba

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ibaien isurialdeekin bat datozen bi gune bereizten ditugu:

Uren banalerrotik iparraldera kokatuta dagoen gune atlantikoa:

Isurialde honetan klima ozeanikoa dago (euritsu samarra), lurzoruaren kalitatea ez da oso ona eta erliebea malkartsua da. Hemen jende gutxi bizi da nekazaritzatik (exodo handi bat gertatu zen industriguneetara). Populamendu mota nagusia sakabanatua izan da eta lurren ustiapena baserriaren inguruan antolatu dute. Paisaia tipikoa bocage delakoaren antzekoa da. Gune honetan lurjabetza txikiak eta erliebe zaila mekanizazioaren kontrako faktoreak izan dira. Ekoizpen intentsiboa barazkietan eta esnearen produkzioan espezializatua. Abeltzaintzan ardi-azienda nagusia da (jarduera intentsiboa esnerako eta estentsiboa haragiaren produkziorako). Eskulan gutxi beharrezkoa denez, basogintzaren garapen handia. Errentagarriak diren espezie batzuetan oinarritua; adibidez, insignis pinua.

Uren banalerrotik hegoaldera kokatuta dagoen gune mediterranearra:

Lurralde hau bestelakoa da. Erliebea nekazaritzarako egokiagoa da gune atlantikoan baino, lurzoruak hobeak dira eta klima lehortuz doa (barnealdeko ozeanikoa Lautadan eta Arabako Errioxan mediterranear kontinentalizatua). Industrializazioa geroago hasi zenez eta erliebe hobeari esker, nekazaritzatik bizi direnak gehiago dira. Populamendu kontzentratuagoa; Arabako erdialdean herri txikietan bildua, Errioxan herri handiagoetan. Paisaia tipikoa openfield delakoaren antzekoa da. Modernizatze tekniko handia egoteaz gain, espezializazioa areagotu da. Gune honetan idorreko lurrak eta ureztapenezkoak bereiztea komeni da:

Idorreko lurrak:

  • Ugarienak belar-laborantzak dira, batez ere laboreak (zerealak). Laboreak bazka- eta olio-landareekin (adibidez koltza) txandakatzen dira gaur egun.
  • Gune mediterranearrean mahastien azalera handitu da azken urteotan.

Ureztapenezko lurrak:

  • Arabako Lautadan ureztapen-sistemak asko zabaldu dira. Honetatik onura handiena atera dutenak patata eta ustiapen industrialak izan dira.

Espainian era askotako klima mota eta lurzoru asko daudenez, autonomia erkidego batetik bestera aldaketa nabarmenak daude.

Idorreko lurrak:

  • Idorreko lur estentsiboak penintsulako barrualdean (bi Gaztelak, Aragoi, Extremadura,...) daude batik bat.
  • Laboreak dira lursail gehienak hartzen dituztenak.
  • Lekadunen ekoizpenak behera egin du.
  • Idorreko zuhaiztiek gora egin dute (olibondoak bereziki); olibondorik gehienak hegoaldean, Andaluzia aldean daude.
  • Idorreko zuhaixketan mahatsondoak dira ugarienak eta ia eskualde guztietan lantzen dira. Espainia munduko ardo-ekoizlerik handienetakoa da.

Nekazaritzagune ureztatuak:

  • Espainiako nekazaritza klimak baldintzatzen du (gune batzuk izan ezik, prezipitazioak urriak edota irregularrak dira).
  • Eremu batzuk pribilegiatuak dira (ez dute izozte handirik eta tenperatura altuak dituzte).
  • Lurralde ureztatuak intentsiboki gehiena aprobetxatzen direnak dira.
  • Ureztatze teknikak Mediterraneo aldean eta Kanarietan aurrera egin du asko:
    • Ureztatze intentsiboa: Barazki-frutazaintza (laranja, tomatea,...) Espainako nekazaritza mota lehiakorrena da eta nekazaritza-ekoizpenaren erdia da.
    • Ureztatze estentsiboa: Produktu semiestentsibo batzuk (erremolatxa, alpapa,...) eta laborantza industrialak (kotoia, tabakoa,...) daude talde honetan.

Abeltzaintza

Luzaroan abeltzaintzak nekazaritza osatu du. Europar Batasunean abeltzaintzaren pisua handiagoa da Espainian baino, Espainian laborantza da jarduera nagusia. Bi abelazkuntza-sistema daude:

  • Estentsiboa: Ingurune naturalarekin lotuta dagoena. Ohikoena iparraldeko lur hezeetan, hegoaldeko larreetan eta barrualdeko uztondo eta lur landugabeetan.
  • Intentsiboa: Abereek ez dute ingurune naturalekin harremanik eta ikuiluan edukitzen dira. Txerriak eta hegaztiak hazteko modu tipikoa da. Katalunia eta Madrileko abeltzaintza intentsiboa eta oso aurreratua da.
  • Penintsulako barrualdean haragitarako bideratzen diren ardi- eta abelgorri-aziendak dira nagusiak.
  • Txerri aziendak garrantzi handia du penintsulako mendebalde eta hego-mendebaldeko lurretan (dehesako jarduera estentsiboa).

Orain arte azaldu ditugun ezaugarri gehienak gune mediterranearrarekin erlazionatuta daude. Gune atlantikoan eta mendialdeetan

Gune hauetan jabetza tipikoa minifundioa da eta nekazaritza intentsiboa (baratzetako polilaborantza). Iparraldeko erkidegoetan esnea ekoizteko erabiltzen diren abereak oso tipikoak dira. Esnea produzitzeko jarduera intentsiboa eta haragia produziteko estentsiboa izaten da. Lurralde hauetan gune mediterranearrean tipikoa ez den hirugarren jarduera bat dago: basogintza. Basogintza honek garrantzi ekonomikoa dauka. Hosto erorkorreko basoak (hariztiak, pagadiak,...) eta hosto iraunkorrekoak (pinudiak) ere ustiatzen dira.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da gune atlantikoaren eta mediterranearraren arteko alde nagusia?

Gune atlantikoan klima ozeanikoa, lurzoru eskasak eta erliebe malkartsua daude, eta populamendu sakabanatua. Gune mediterranearrean erliebe hobea, lurzoru onagoak eta klima lehorragoa daude, eta populamendu kontzentratuagoa.

Zein paisaia mota da gune atlantikoan?

Gune atlantikoko paisaia tipikoa bocage delakoaren antzekoa da. Lurrak baserriaren inguruan antolatu dira, eta lurjabetza txikia da.

Zein paisaia mota da gune mediterranearrean?

Gune mediterranearreko paisaia tipikoa openfield delakoaren antzekoa da. Modernizazio teknikoa handia izan da eta espezializazioa areagotu da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein klima du gune atlantikoak?
2. Zein erliebe mota du gune atlantikoak?
3. Nola da populamendua gune atlantikoan?
4. Zein ekoizpen dago espezializatua gune atlantikoan?
5. Zein paisaia mota antzekoa da gune mediterranearrean?
6. Zein da gune mediterranearreko ureztapenezko lurretan onura handiena atera dutena?
7. Zein abeltzaintza mota dago ingurune naturalarekin lotuta?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.