Lurraldearen antolamendua: herriak, hiriak eta hiri-fenomenoak
Resumen
Dokumentuak herri eta hiriguneen bereizketa aztertzen du: tamaina, jarduera ekonomikoak, eraikin-egitura eta bizimodua. Hiriaren garapen historikoa (industrializazio aurrekoa, industrializazio garaikoa eta industrializazio osteko hiria) eta Espainiako eta Euskal Herriko hiri-sistemak azaltzen ditu. Azkenik, populazio motak, nekazaritza-guneak eta gentrifikazioa, openfield, bocage, urbanizazio barreiatua eta turistifikazioa bezalako hiri-fenomenoen definizioak biltzen ditu.
Puntos clave
- Herri eta hiri bereizteko irizpide nagusia biztanle kopurua da: 10.000 biztanletik gorakoak hiriak dira.
- Herrietan lehen sektoreko jarduerak nagusi dira; hirietan, berriz, industria eta zerbitzuak.
- Industrializazio garaiko hiriaren zabalguneak burgesiarekin lotuta zeuden, eta denborarekin CBD bihurtu dira.
- Industrializazio osteko hiriak tertziarizazioa, kanpoaldeko hazkundea, logela-hiriak eta urbanizazio barreiatua ekarri ditu.
- Espainiako hiri-sisteman Madril eta Bartzelona dira aglomerazio nagusiak; Euskal Herrian Bilbo da hirigune jendetsuena.
- Populazio motak kontzentratua, sakabanatua eta tartekatua dira; lautadan kontzentratua ohikoagoa da eta mendian sakabanatua.
- Gentrifikazioak bizilagun ahulenak auzotik kanpora bultzatzen ditu; turistifikazioak prezioak igo eta bizi-baldintzak larritzen ditu.
LURRALDEAREN POPULATZEA ETA ANTOLAMENDUA
Herriak eta hiriguneak bereizteko zenbait irizpide ematea komeni da:
Neurria
Bereizteko gutxieneko biztanle kopurua zehaztu behar da (Euskal Herrian eta Espainian 10.000tan):
- 10.000 pertsonatik gorakoak hiriak dira.
- Kopuru horretara iristen ez direnak herriak dira.
Jarduera ekonomikoak
- Herrietan lehen sektoreko jarduerak (nekazaritza, abeltzaintza,...) nagusiak izan dira.
- Hirietan, aldiz, industriarekin eta zerbitzuekin lotutako jarduerak nagusiak dira.
Hala ere, beste bi faktore kontuan hartu behar ditugu:
- Herriak eta hiriguneak erlazionatuta daude (haien arteko banaketa ez da hain argia sarritan).
- GUNE MISTOAK ere daude; esate baterako, industria bat duen herria.
Eraikinen eta garraio-sareen egitura
- Hirietan material modernoagoak erabiltzen dira, eraikinak handiagoak dira eta plangintza bat beharrezkoagoa da.
- Herrietan material tradizionalak erabiltzen dira, eraikin txikiagoak daude; eraikinak eta komunikabideak ingurune naturalera moldatzen dira.
Bizimodua
- Herrietan naturaren presentzia handiagoa da eta haietako bizilagunen arteko harreman pertsonalak estuagoak dira.
- Hirietan naturarekiko harremanak askoz txikiagoak dira eta pertsonen arteko harremanari dagokionez, anonimatua da nagusi eta harreman pertsonalak txikiagoak dira.
Industrializazio aurreko hiria
Aldi honi hiriko Alde Zaharra dagokio, hau da, eraikinik zaharrenak biltzen dituen lekua.
Jatorrizko hiri gehienak Erdi Arokoak dira (kasu batzuetan zaharragoak dira) eta ondoren (XIX. mendea arte) sortutako guneak eta eraikinak daude. Zenbait plano mota (erregularrak edo irregularrak) ikusten dira eta arkitektura estilo ugari.
Gune honetan merkatalguneak eta bizitegi funtzioak dira nabarmenak. Haren barruan alderantzizko bilakaerak ezagutzen dira. Batzuetan degradazioa pairatzen dute eta beste batzuetan gentrifikazioa.
Industrializazio- garaiko hiria (XIX. Eta XX. mendeetakoa)
Industrializazioarekin batera nekazaritza inguruko exodoa gertatu zen eta honek hirien handitze prozesu nagusia eragin zuen.
Hirien egiturak gizartearen barruko ezberdintasunak eta aldaketak erakusten zituen.
Aldi honetako lekurik ezagunena zabalguneak izan ziren, burgesiarekin erlazionatuta egon diren guneak, ongi planifikatuta (plano ortogonala edota erradiala) sortutako guneak. Burgesiaren bizilekua izateko sortu ziren, baina sarritan betekizun hori gutxituz joan da eta denbora aurrera joan ahala CBD delakoa (Negozio Barruti Nagusia) bihurtu dira.
Hiriaren barruan industria ere zegoen. Lantegien ondoan edo gertu langile-klasearen auzoak zeuden, askotan era desordenatu batera eta gabezia askorekin eraikitako guneak izan dira.
Industrializazio-osteko hiria (XX.mendearen amaieratik gaur egunera artekoa)
Azken hamarkadetan aldaketa ekonomiko sakona gertatu da – tertziarizazioa eta industriaren beherakada– eta horrek hirien egituran ere izan du eragina.
Garai batean gertatzen ez zen bezala, hiriko gune guztien bilakaera ongi planifikatzen da. Hiriko erdigunean eta barrualdean eraikitzeko lekuak eskasak eta oso garestiak izan ohi dira.
Batez ere, hirien kanpoaldea handituz joan da hain garestiak ez diren leku zabalagoen bila. Hiri handien eragina inguruko udalerrietara asko zabaldu da. Logela-hirien agerpena edota urbanizazio barreiatua bi fenomeno nabarmen dira.
Kanpoalde horrekin eta gizarte aldaketarekin batera merkataritzagune handiak sortu dira. Industria zaratatsua eta kutsakorra delako eta orube handiak beharrezkoak direlako industria-poligonoak eta industria-espazio berriak kanpoaldean ere sortu dira.
Hiri sistemak
Elkarrekin erlazionatuta dauden eskualde edo lurralde bateko hirien multzoa da hiri-sistema.
Sistema horiek hierarkizatuta daude. Sailkatzeko irizpidea neurri funtzionala da; hirien tamaina, betekizunak eta eragina erlazionatuta egon ohi dira; hirien garrantzia eta tamaina elkarrekin bat datoz.
Espainiako hiri-sisteman, hierarkia
Espainiako hiri-sisteman, hirien betekizunak eta biztanleria kontutan hartuz, hierarkia hau ezar daiteke:
- Espainia osora zabaltzen diren betekizunak dituzten hiriak. Bi aglomerazio handi daude: Madril eta Bartzelona. Bietan erabaki ekonomikoen gune garrantzitsuak dira, egitura funtzional dibertsifikatua eta zerbitzu espezializatuak dituzte.
- Eskualde batzuetan eragin handia duten lehen mailako hiriak. Bigarren postuan dauden hiri batzuk: Bilbo, Valentzia, Sevilla, Zaragoza. Eragin-eremu zabala dute.
- Eskualde batzuetan eragina duten bigarren mailako hiriak. Zenbait jardueratan (adibidez unibertsitateak dituzte) eragina dute, baina eragin hori murritzagoa da beste sektoreetan. Eskualde txikiagoen hiriburuak: Oviedo, Santander,...
- Hiri ertainak. Oro har, probintzia-hiriburuak dira, probintzia-mailako funtzio ekonomikoak dituztenak. Adibidez, Burgos, Logroño, Segovia, ...
- Beheragoko maila batean hiri txikiak daude; adibidez, Burgosen Aranda eta Miranda.
Euskal Herriko hiri-sisteman
Euskal Herriko hiri-sisteman, historikoki kostaldeko sektorea eta barrualdekoa bereizi dira:
- Kostaldeko lurraldeetan egindako industrializazioa euskal hirigintzan garrantzirik handiena izan duen faktorea da. XIX. mendeaz geroztik biztanleria kontzentrazio-handia eta ekoizpen betekizun garrantzitsuak zituen hiri-sare bat sortu zen.
- Bizkaiko, Gipuzkoako [eta Lapurdiko] ekonomiaren eta hirien indarra nabaria izan da; Arabak, [Nafarroak eta Ipar Euskal Herriko barrualdeak] bizimodu tradizionalari atxikita jarraitzen zu[t]en, eta hori XX. mendearen erdialdea arte ez zen aldatu.
- Bilbo hirigune jendetsuena da, ondoren Gasteiz, [Iruñea] eta Donostia datoz. 20.000 bizilagunetik gorako udalerri gehienak hiri-aglomerazioen parte dira. Euskal Herriko hirigune gehienak haien hiriburuen eraginpean daude.
- Araban bizilagun gehienak Gasteiz aldean biltzen dira; hor dago lurraldeko ia hirigune bakarra.
- Azpimarratzeko ideia bat dago: Euskal Herri osoa ez dago hiri-sistema bakarrean integratuta.
Oharra: hemen EAEko hiri sistema bakarrik (goiko mapari dagokiona) azaltzen da; demagun Euskal Herri osokoa azaldu nahi dugula, orduan gorriz idatzita dagoena ere gaineratuko genioke azalpenari.
Populazio motak
A- Kontzentratuan: etxebizitzak taldekatuta daude eta handik herriko kanpoaldean dauden nekazaritza- lurretara mugitzen dira.
B- Sakabanatuan: etxeak banatuta daude eta haien nekazaritza lurrak ondoan daude.
C- Tartekatuan: lurraldea era misto batera betetzen da, gune taldekatu bat edo zenbait nagusi taldekatu daude eta inguruetako lurrak era barreiatu batera ere populatzen dira.
Lautadako guneetan populamendu kontzentratua ohikoagoa da eta lurralde malkartsu eta menditsuetan sakabanatua.
Nekazaritzaguneen populatzea Euskal Herrian
Euskal nekazaritzaguneen antolaeran klimak eragin handia du. Oso ohikoak dira eremu itxiz eratutako guneak eta habitat sakabanatua.
Baserrietan etxeak eraikitzeko harri eta zur asko erabili dira eta eraikinak hainbat solairutan antolatu dira. Beheko solairua abereentzat erabili dute. Hezetasuna saihesteko, lehenengo solairuan zegoen etxebizitza eta goikoan ganbara.
- Ia Bizkaia osoan, Gipuzkoan, Nafarroako iparraldean eta Ipar Euskal Herrian habitat nagusia ibar eta mendietan sakabanatua izan da eta zenbait bailaratan kontzentratutako gune txikiak. Horrelako populatzea baratzeak, fruta-arbolak eta basoak esplotatzeko egokiena da.
- Araba eta Nafarroako erdialdean eta Bizkaiko Enkarterri aldean nekazaritza eta abeltzaintza nahasteko aproposak diren herri txikiak dira nagusi.
- Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan erliebea lauagoa da, produktu mediterranearrak lantzen dira eta habitat kontzentratua (herri handiak) da ohikoa.
Hiri-fenomenoen definizioak
Gentrifikazioa
Gentrifikazioa: hirietako auzo batzuetan (bereziki alde zaharrean) bizi izan direnen kaltetan gertatzen den bilakaera soziokulturala. Auzo horietako eraikinak zaharberritzean, erosteko ahalmen handiagoa duten gizarte taldeentzat bizileku erakargarriak dira auzoak. Jende berriarentzat dendak eta negozioak irekitzen dira, prezioak gora egiten dute eta ordura arte auzoan bizi izandakoek ezin diote maila ekonomiko berriari aurre egin eta kanpora bizitzera atera behar dute.
Openfield
Openfield: Openfield paisaia (euskaraz landa zabala), paisaia eta landa mota bat da, zeinean lursailak hesirik gabeko eremu handietan banatzen diren, baso-eremu handirik gabe. Bereziki lautadetan agertzen den paisaia da eta zentralizatutako herria izaten da dagokion gizarte-egitura. Euskal Herrian, Arabako lautadan eta Nafarroako hegoaldean daude openfield motako paisaiak.
Bocage
Bocage: Bocage paisaia (lursail itxiak dituena): zuhaixka edo zuhaitz lerroek eta harrizko horma txikiek mugatutako lursail txiki eta irregularrez osaturiko nekazaritza paisaia da. Landa-etxeak sakabanaturik izaten dira paisaia honetan. Europa atlantikoaren inguruan (Euskal Herriko kantauri isurialdean) maiz agertzen den nekazaritza-paisaia da.
Urbanizazio barreiatua
Urbanizazio barreiatua: Gaur egungo hiriarekin lotuta dagoen fenomenoa da. Hiri batek inguruko landaguneak okupatzen ditu, bien arteko mugak gero eta gehiago argi egon gabe. Modu ez-jarraituan landa-inguruko eremu zabalak okupatuz doa hiria.
Ortogonala
Ortogonala: plano mota bat da. Hemen, kaleak dama jokoaren taula baten antzera, perpendikularrean eta paraleloan antolatuta daude.
Turistifikazioa
Turistifikazioa: Gentrifikazioaren batera hazkunde handia izan duen bilakaera da, hiri batzuetako zenbait auzotan gertatzen ari dena. Gune horiek turistak erakartzeko antolatzen dira. Enpresa batzuentzat oso errentagarria izan arren, han bizi direnen pertsonentzat guztiz kontrakoa (oso kaltegarria) izan daiteke; bilakaera horrek prezio handiagoak edota bizi-baldintza txarragoak (adibidez zerbitzu batzuen galera, zaratak,...) sor ditzake.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer bereizten du herri batetik hiri batera?
Biztanle kopuruak irizpide nagusia osatzen du: 10.000 pertsonatik gorako udalerriak hiriak dira, eta kopuru hori baino txikiagoak herriak. Halaber, jarduera ekonomikoek ere bereizten dituzte: herrietan lehen sektorea nagusi da eta hirietan industria eta zerbitzuak.
Zer da gentrifikazioa?
Auzo bateko bizilagun ohiak kanpora joatera behartzen dituen bilakaera soziokulturala da, auzoa zaharberritu eta erosteko ahalmen handiagoko taldeentzat erakargarri bihurtzen denean. Horrekin batera prezioak igotzen dira eta denda eta negozio berriak irekitzen dira.
Zer da openfield paisaia?
Lursailak hesirik gabeko eremu zabaletan banatuta dauden paisaia da, lautadetan ohikoa eta zentralizatutako herriekin lotua. Euskal Herrian Arabako lautadan eta Nafarroako hegoaldean agertzen da.
Zer da urbanizazio barreiatua?
Hiria inguruko landaguneak okupatzen doan fenomenoa da, bien arteko mugak argi egon gabe. Modu ez-jarraituan landa-eremu zabalak hartzen ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.