Komunikazioa eta Testuak Euskaraz: Gida Osoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,4 KB

Ingurua edo Testuingurua

Beste elementu guztiak biltzen dituen osagaia da. Izan ere, ezein esaldik ez du existentzia bereizirik testuinguru bati lotua ez badago.

Elkar ulertzea ez da beti lortzen, ordea. Elkartruke komunikatiboa betetzeko baldintza hauek bete behar dira:

  • Komunikatzeko borondatea izatea.
  • Mezua galaraziko duten zaratarik ez egotea.
  • Mezua galaraziko duten neke, urduritasun, nahigabe, konfiantzarik eza eta antzeko oztopo psikologikorik ez egotea.

Hizkuntzaren Funtzioak

1. Funtzio Aipatzailea

Igorleak hartzaileari gauzak errealitatean nola gertatzen diren edo nolakoak diren esatea baino beste helbururik ez duenean nagusitzen den funtzioa. (Erreferentea)

2. Funtzio Hunkitzailea

Hizkuntza igorlearen barne-egoeraren ispilu gertatzen denean sumatzen da. Ia beti gure barruko sentipena agertzen da. Lehen pertsona erabiltzen da sarritan. (Igorlea)

3. Funtzio Deitzailea edo Eragilea

Hartzailea kontuan hartzen du, zerbait egitera bultzatzeko. Bigarren pertsona asko erabiltzen da. (Hartzailea)

4. Funtzio Fatikoa edo Harremanetakoa

Igorlearen eta hartzailearen arteko kontaktuari dagokio. Hizkuntza komunikazioaren harremanetan egiaztatzen edo indartzen denean gertatzen da. (Bidea)

5. Funtzio Metalinguistikoa

Kodeari begiratzen dio, hizkuntzari. Hizkuntzaren zeinuak eta arauak bideratu nahi ditu. (Kodea)

6. Funtzio Poetiko edo Estetikoa

Mezua du ardura nagusia, mezuaren forma, mezua igortzeko era. (Mezua)

Ahozko eta Idatzizko Komunikazioa

Ezberdintasun Testualak

  • Ahozkoa: Euskalki modua nagusi. Etenak, digresioak, betegarriak. Errepikapenak. Solaskidearekin batera sortzen da testua. Hizkuntza-akatsak sarritan.
  • Idatzizkoa: Batuko forma nagusi. Ideiak ordenatuta. Errepikapenik ez. Norberak egituratzen du testua. Forma gramatikalak ageri dira.

Ezberdintasun Kontextualak

  • Ahozkoa: Entzuteko. Bat-batekoa. Berehalakoa. Galkorra. Hitzik gabeko kodeek zerikusi handia. Solaskideak aurrez aurre.
  • Idatzizkoa: Ikusteko. Landuagoa. Diferitua. Iraunkorra. Hitzik gabeko kodeek eragin txikia. Solaskideak aparte, kontestua eraiki beharra.

Azken urteotako aurrerakuntzek bi kode horien arteko hainbat muga desegin dituzte: Ahozko komunikazioaren iraupena luzea izan daiteke (telefonoa, internet, TV, irratia...). Idatzitakoak ere berehala igor daitezke (fax, ordenagailua...).

Testua

Testua: Komunikazio osoa ezar dezakeen ideia edo gaien unitatea.

Kontestua: Testuarekin erlazio estua du, baina testutik at dauden kanpoko faktoreen mundua (igorlea, hartzailea, komunikazio-asmoa, komunikazio-unea eta komunikazio-tokia).

Testuaren Propietateak

  • Egokitasuna: Komunikazio-egoera bakoitzerako aukera linguistiko egokiena.
  • Koherentzia: Testuaren ideia modu argi, logiko eta lotuan ematea.
  • Kohesioa: Testuko esaldien lotura sintaktikoa.
  • Zuzentasuna: Gramatikaltasuna, hizkuntzaren erabilera zuzena.
  • Aurkezpena: Testua hartzaile batentzat edo batzuentzat antolatzea.
  • Estilistika: Testuaren edertzea, baliabide erretorikoak.

Testu Motak

Bost osagai nagusi: 1. Igorlearen asmoa, 2. Erabilera eremua, 3. Elementu paratestualak, 4. Testu tipoa, 5. Erregistroa.

Testu mota eta testu tipoa desberdinak dira. Testu tipoak: Konbertsazionala, narratiboa, deskriptiboa, azalpenekoa, argudiozkoa, instrukziozkoa eta erretoriko-poetikoa.

Bertsopaperak

Paperetan idatzitako bertsoak, iraupenerako. Bertso sailak eta olerkiak. Bat-bateko bertsolari ospetsuei enkarguak. Liburuak egin aurretik, paper soila euskarri.

Jakingarriak:

  • Bertso paperak idatzi zituztenak bertsolariak ziren, baina ez dakigu bat-batekoak ziren.
  • J.M. Lekuonak ahozkoaren eta idatziaren estiloaz gain, erdi-ahozkotasuna aipatzen du.
  • XIX. mendeko gaiak: foruen galera, gerratea, euskal emigrazioa, euskara, kristau-fedea...
  • Bertsopaperak: kontaera soilak, bizitzari buruzko burutazioak, poema lirikoak, elkarrizketak.
  • Bertsopaperak herri-kantu ere bihurtu dira.