Euskal Esaera Zaharrak: Jakinduria Herrikoia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,13 KB
Euskal Esaera Zaharrak
Euskal esaera zaharrak, herri jakinduriaren isla dira, belaunaldiz belaunaldi transmitituak. Bizitzaren alderdi askori buruzko ikasgaiak eta gogoetak eskaintzen dituzte, labur eta zehatz.
- Aberatsak guztiak adiskide.
- Abere gaiztoa da gorrotoa.
- Adiskide onekin orduak labur.
- Agure onari ez ateak itxi.
- Ahal dena, itsasoan den arrain hoberena.
- Ahuntzaren umea, antxumea.
- Aldi galdua, ez da harrapatzen.
- Alferkeriak askoren hondamendia.
- Anbotoko baleak Anbotora nahi.
- Ardien kulpak bildotsak pagatu.
- Ardo gozoak lau begi, eta oinik ez.
- Arian-arian xehetzen da burdina.
- Arotzaren etxean otzara aulki.
- Askoren mina txoroen atsegina.
- Astoa nolako, zamak halako.
- Atzerri, otserri.
- Auzoko behiak erroak luze.
- Azeriak jaso ezin, eta bai gabia.
- Azienda ahulek arkakuso asko.
- Bakoitzak bere opilari su.
- Baleki gazteak, baleza zaharrak.
- Balizko olak burdinarik ez.
- Baneuka eta balitz elkarren ondoan dabiltza.
- Barrika txarretik ardo on gutxi.
- Bere etxea pobrea erregerena baino hobea.
- Bista ona eta elkar ezin ikusi.
- Bistatik urrun, bihotzetik urrun.
- Bost zentimoko pupua eta hamar zentimoko tropua.
- Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
- Diruak malkarrak zelaitzen.
- Edozein txoriri eder zaio bere habia.
- Egarri dagoenari ur lohirik ez.
- Egia da latz eta garratz.
- Egia, askoren erregarria.
- Eroriz ikasten da oinez.
- Errementariaren etxean zotza burduntzi.
- Esaera zaharrak gezurrik ez.
- Eskuko behatzak ere ez zituen Jainkoak berdinak egin.
- Etxean ikusia, umeak ikasia.
- Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da.
- Ez da beharra bezalako morroirik.
- Ez hitz egin nahi ez bada huts egin.
- Galduz gero, osasuna da ezaguna.
- Geroa alferraren leloa.
- Gezurrak buztana motz.
- Gezurrak hanka motza du.
- Gizon buru zuri, oilanda zale.
- Gogozko tokian aldaparik ez.
- Goiz gorri, arrats euri.
- Gozoago beti auzoko ogia.
- Guztien gogora egitea da gauza nekea.
- Hagina dabilena, sabela poz.
- Haizea nora, zapiak hara.
- Han eta zakurrak oinutsik.
- Haritz eroriari orok egur.
- Haur jaio eta haur hil.
- Hil eta gero, salda bero.
- Hilak lurpera, biziak mahaira.
- Hobe da ezer ez ezer baino.
- Hontzari bere umeak eder.
- Ibiltari gauean, logale goizean.
- Ikasi du zaharrak, erakutsita beharrak.
- Izenak handi, izanak gutxi.
- Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik.
- Jokoa ez da errenta.
- Nagia beti lantsu.
- Nagusi askoren astoa, goseak hil.
- Nagusiaren begiak gizentzen janariak.
- Nire etxeko kea, auzoko sua baino hobea.
- Nirea nire eta zurea gure.
- Nolako zura, halako ezpala.
- Nork bere astoari egiten dio arre.
- Odolak su gabe diraki.
- Ohitura gaiztoa, berandu ahaztua.
- Oilo ibiltari, azerien janari.
- Osasuna, munduko ondasuna.
- Otsoak ez du bere haragirik jaten.
- Sasi hutsa ez da zutik egoten.
- Trapu zaharrak etxean garbitu.
- Txakur zaunkaria, gutxitan hozkaria.
- Txakur iharrari arkakuso guztiak.
- Txapela buruan eta ibili munduan.
- Umearen zentzua etxean entzuna.
- Ura pasa eta gero, presa egin.
- Urruneko eltzea urrez, etxeratu orduko lurrez.
- Usoak joan, sareak heda.
- Zahar hitz, zukur hitz.
- Zakur zaunkaria, nekez hozkaria.
- Zuri guztiak ez dira irinak.
Perpaus Motak eta Galde-Hitzak
Hona hemen euskarazko perpaus mota batzuk eta horiekin lotutako galde-hitzak:
- Zergatik: Kausa-perpausak
- Zer: Konpletibo-perpausak
- Nola: Modu-perpausak
- Noiz: Denbora-perpausak
- Zertarako: Helburu-perpausak
- Zer: Zehar-galderak
- Zein: Erlatibo-perpausak