Mutazioak: Genetika eta Eboluzioaren Oinarriak

Biología20,99 KB

Mutazioa: Genetika eta Eboluzioaren Oinarriak

Mutazioa material genetikoan gertatu den aldaketa da. Aldaketa horren eraginez, DNAren osaera edota kantitatea alda daiteke, edo, besterik ez bada, izakiaren genotipoan DNAk zuen antolaketa edo kokapena. De Vries-ek aztertu zituen mende hasieran lehenengo mutazioak landaretan, eta bat-bateko aldakuntza hereditario gisa definitu zituen. Mutazio genetikoak aldakuntzaren lehengaia dira. Mutazio horien eraginez agertuko dira, gero, gene-kopuruan eta gene-motetan arestian aipatu ditugun desberdintasunak. Mutazioak sailkatzean, irizpide desberdinak daude. Eragina jasan duen zelula-motari erreparatzen badiogu, mutazio heredagarria dugu mutazio ugalketa-zelula edo gametoan gertatu bada, eta ez-heredagarria mutazio gainerako zeluletan gertatu bada. Azken kasuan, mutazioak indibiduo horri eragingo dio soilik, ez da ondorengoengana pasatuko. Lehenengo motak du garrantzia eboluzioan. Beste irizpidea aldatutako material genetikoaren kantitatea da. Horren arabera, bi mutazio mota izango ditugu: genikoa eta kromosomikoa. Genikoan gene bakarra aldatzen da, eta batzuetan benetako mutaziotzat hartzen da. Kromosomikoan DNA zati handiagoa aldatzen da.

Mutazio Kromosomikoak

Mutazio kromosomikoen eraginez kromosoma-kopurua aldatzen denean, genomiko izena hartzen dute, eta kromosomen egitura aldatzen denean, estruktural izena. Mutazio horiek gene bat baino gehiago ukitzen dituzte, eta mutazio genikoek baino eragin garrantzitsuagoak dituzte. Zatiketa zelularretan, meiosian gertatutako akatsen ondorio izaten dira.

Mutazio Genomikoak

Kromosoma kopurua aldatzen denean, bi mutazio-mota ditugu: kromosoma oso bat edo gehiago aldatzen bada, mutazio aneuploidea, eta kromosoma sorta osoa aldatzen bada, mutazio euploidea. Aurreneko kasuan, kromosoma bat galtzea edo irabaztea da ohikoena, meiosian gertatutako okerren baten ondorioz, normalean. I. anafasean zehar tetrada ez bada banatzen, adibidez, sortuko diren gametoek kromosoma bat gehiago edo bat gutxiago izango dute. Datura stramonium landareak, adibidez, 24ko kopuru diploidea duen arren, 25 kromosomadun 12 mutante ditu, bakoitzak soberako kromosoma hori kromosoma bikote desberdin batean duelarik. Mutazio euploidean, aldiz, kromosoma sorta oso bat edo gehiago aldatzen da. Kasurik ezagunenetan sorta gehiago agertzen dira, eta zelulak kromosoma izatera iristen dira (poliploidia). Fenomeno hori ez da animalietan horren ezaguna, baina landaretan oso arrunta da, eraindakoetan batez ere. Angiosperma espezie erdiak poliploideak dira. Mutazio mota horren eraginez, berehala sortzen dira espezie berriak. Paradoxikoa dirudien arren, poliploideak aneuploideak baino bideragarriagoak dira, nahiz eta ukitutako DNA kantitatea askoz handiagoa izan.

Mutazio Estrukturalak

Mutazio hauek kromosoma zati bat aldatzen dute. Irudian adierazi ditugu ohikoenak. Gizakion malformazio asko mutazio horien ondorio dira, hala nola, 'cri du chat' izeneko sindromea, Down sindrome batzuk, etab.

  • Delezioa: kromosoma zati bat galdu (geneak galduz).
  • Bikoizketa: kromosoma zati bat errepikatu (geneak irabaziz).
  • Traslokazioa: kromosoma baten zati bat beste kromosoma batera pasatu (ez da gene kopurua aldatzen, kokapena baizik).
  • Alderanzketa: kromosoma zati bat alderantziz jarri kromosoma berean (geneen kokapena aldatuz).
  • Bategitea: bi kromosoma batu.

Mutazioen Jatorria eta Maiztasuna

Mutazio gehienak berez eta zoriz gertatzen dira izadian, horren arrazoi zehatzak zein diren ez dakigula. Mutazioek edozein gene edo DNAren erreplikazio prozesu korapilatsuetan akats edo okerren bat gertatzen bada, oker horrek mutazioa berez gertatzea eragin baitezake. Berezko mutazio horiez gain, material genetikoan aldaketak eragiteko gai diren agente kimiko, fisiko eta baita biologikoak ere badaude. Agente batzuek modu naturalez eragin dezakete zeluletan, baina beste asko gizakiaren jardueren ondorio dira, eta mutazioen maiztasuna handitzeko gai dira.

Genearen Erreplikazioa

Material genetikoak bere funtzio biologikoa beteko badu, gutxienez lau baldintza bete behar ditu:

  1. Informazio genetikoa belaunaldiz belaunaldi ama-zelulatik zelula sortu berrietara pasatzea. Pasatuko duen informazio horrek ugaria izan behar du.
  2. Bere buruaren kopia egiteko informazioa eramatea, zatiketa zelular bakoitzean kopiatu behar baita, zehaztasun osoz kopiatu ere.
  3. Kimikoki egonkorra izatea; bestela, ezingo luke informazio bera belaunaldiz belaunaldi eraman, eta umeek ez lukete gurasoen antzik izango.
  4. Beste alde batetik, mutatzeko gauza ere izan behar du. Gene bat aldatzen denean, okerren bat egiten duenean, okerra jatorrizkoa balitz bezain zehatz kopiatu behar da.

Material genetikoaren oinarrizko propietateetako bat bere buruaren kopia zehatza egiteko gaitasuna da. Watson-ek eta Crick-ek proposatu zuten mekanismoari erreplikazio erdi-kontserbakor esan izan zaio, molekula-erdia kontserbatzen duelako. Jatorrizko katea edo harizpi bakoitzak katea berria eratzeko moldetzat balio du. Jatorrizkoan A baldin badago, berrian T agertuko da dagokion lekuan, eta jatorrizkoan C baldin badago, berrian G agertuko da. Era horretan, molekularen bi kopia berdin-berdinak izango dira. Erreplikazio erdi-kontserbakorra ez zen DNA bikoizteko proposatutako mekanismo bakarra. Beste bi mekanismo hipotetiko ere bazeuden: erreplikazio kontserbakorra eta sakabanatua. Hiru ereduetatik bat aukeratzeko, Matthew Meselsonek eta Franklin W. Stahl-ek ondoko esperimentua egin zuten: 15N zuen nitrogenodun medio batean zelula horien DNA isolatu eta zentrifugatu ondoren, 14N duen DNAk baino dentsitate handiagoko banda sortzen zuela ikusi zuten. Nitrogeno astuna zuten zelulen lagin bat hartu eta 14N zuen medio batean jarri zuten, DNA behin soilik bikoizteko adina denbora utziz. Zelula horien DNA zentrifugatu eta sortutako bandak behatu zituzten. Bigarren lagina hartu eta 14N zuen medio batean jarri zuten, bi belaunaldi eman arte. DNA isolatu eta zentrifugatu egin zuten.

DNAren Erreplikazio Prozesua

DNAren erreplikazio erdi-kontserbakorrean, katea edo harizpi bakoitzak katea berria sortzeko patroi bezala balio du. DNA erreplikatzeko, DNA katea biak bereizi egin behar dira, eta, ondoren, bi katea berri sintetizatuko dira base-sekuentziaren osagarria osatuz. Errealitatean, prozesua askoz ere konplexuagoa da, DNA helize bikoitzaz gain eta nukleosido trifosfatoez gain, prozesuko hainbat urrats katalizatuko dituzten entzimak behar direlako. Erreplikatzen hasi aurretik, DNA helize bikoitza deskiribildu egin behar da, katea biek molde moduan jardun ahal dezaten. Erreplikazioa beti hasten da erreplikazioaren sorleku deritzan nukleotido sekuentzia jakin batez. Helize bikoitzaren DNA katea biak bereizteko, helikasa izeneko entzimak behar dira, zeinek katalizatuko duten. Kateak bereizi ondoren, kate berriak sintetizatzen hasiko dira DNA polimerasa izeneko entzimaren laguntzaz. Entzima horrek desoxirribonukleotido trifosfato berriaren eta sintetizatzen ari den katearen arteko lotura fosfodiesterra katalizatzen du, bi azido fosforiko askatzearekin batera. Lotura fosfodiesterra eratzeko behar den energia fosfatoen arteko loturen hidrolisitik dator. Erreplikatzen ari den DNA mikroskopio elektronikoz behatuz gero, erreplikazio burbuila itxurako sintesi-inguruak ikusiko ditugu. Burbuilaren muturretan, jatorrizko kateak DNA helikasaren eraginez bereizten eta katea berriak sintetizatzen ari direnetan, helizeak Y itxurako egitura (erreplikazio urkila deritzan) hartzen du. Zelula prokariotikoetan erreplikazioaren sorleku bakarra egoten da; eukariotikoetan, aldiz, asko. DNA polimerasak erreplikazioa 5'-> 3' norabidean baino katalizatzen ez duenez, eta DNA katea biak antiparaleloak direnez, bietatik bakarra sintetizatuko da modu jarrai batez, katea edo harizpi aurreratua. Bestea, katea edo harizpi atzeratua, jarraitasunik gabe sintetizatuko da, DNA patroi gisa erabilita eta helizea ireki ahala DNA polimerasak sintetizatutako zatien bitartez. DNA zati horiek, Okazaki zati deritzenak, elkarren artean lotuko dira gero DNA ligasa entzimari esker. DNAren erreplikazioa, beraz, asimetrikoa da, ikusten den bezala. Kate atzeratua sintetiza dadin, molde bezala diharduen DNA kateak baino mutur askea daraman katea behar baitu nukleotido berriak bertan kateatu ahal izateko. Hasiera, RNA primasa entzimak sintetizatutako RNA katea labur batek, zebadoreak, jartzen du. Katea heltzerakoan, Okazaki zatiak elkarri lotu eta RNA zatiak desagertu egingo dira, eta horien lekuan DNA jarriko da.

DNAtik Proteinara

DNAri buruz egindako azterketen ondorioz zientzialariek DNA ren nukleotido-sekuentziak  katea polipeptidikoaren aminoazido-sekuentzia erabaki dezakeela proposatu zuten. DNAren informazio genetikoa aminoazido sekuentzia itzulzeko prozesuan RNAk parte izan zezakeelako zantzu asko zituzten. Pankreasean, RNA oso azkar sintetizatzen da, bai eeta proteina ugari sortzen dituzten beste organoetan ere. horrez gain, garapen bidean dauden enbrioien zelulek RNA kantitate handia izaten dute. Baina aztarnarik garbiena birusek eskaini zuten. DNA duen bakteriofago. batek zelula bakterianoa infektatzen duenean, birusaren proteinak sintetizatzen hasi aurretik, DNA biralaren RNA sintetizatzen baita. Aztarna horietan oinarrituta  Crick-ek "genetika molekularraren dogma nagusia" aldarrikatu zuen: DNAk RNA ondorioztatzen du, eta horrek proteina. Genotipoak (DNAk) fenotipoa erabakitzen du proteinen konposizioa diktatzean, proteinek ezin dute genotipoaaldatu, proteinek ez dute DNAn eragiten.

Transkripzioa. RNAren sintesia. Transkripzioa DNAren informazio genetikoari RNA itxura ematen dion prozesua da, DNAren geneetatik abiatu horien base sekuentzia osagarriak dituen RNA molekula sintetizatzen duen prozesua. Transkripzioari ekiteko RNA polimerasa entzimak promotore izeneko nukleotido sekuentzia ezagutu behar du eta hari lotu. Hortik aurrera, entzima DA helize bikoitza deskiribiltzen hasiko da,kateetako batek RNA osagariia sitetizatzeko molde bezala jardun dezan. RNA polimerasa entzima molde bezala biharduen DNA katean zehar mugituko da, eratzen doan RNA katearen OH 3' muturrai erribonukleotido berriak lotuz, aldi erean, bi azido fosforiko askatuta, lotura fosfodiesterra eratzeko behar den energia, fosfatoen arteko loturakhidrolizatuta lortzen da. RNA katea luzatzen joango da, entzimak amaiera-seinale berezia aurkitu arte. leku horretan RNA polimerasa DNAtik bereizi eta transkribatutako RNA molekula askatuko du. Eskeman ikusi dugun bezala, bi DNA kateetako baten segmentu bat baino ez da transkribituko. bi kateetako zein transkribatuko du, RNA polimerasaknorabide bakar batean irakurri ahal duelako zuzen. Zelula prokariotoetan RNA polimerasa berak hiru RNA motak transkriba ditzake, zelula eukariotikoetan, hiru RNA olmerasa desberdin behar dira: bata proteina kodifikatuko duen genea transkribatzeko, mRNAren sintesia, bestea RNA erribosomiko handietako geneak transkribatzeko eta hirugarrena hainbat RNA txiki transkribatzeko, hala nola,tRNA eta erribosometako RNA txikiak. 

Eukariotoetan transkribatutako mRNA itxuraldatzen eta heltzen. Zelula prokariotikoetan, mRNA molekula proteinaren aminoazido sekuentzia kodifikatuko duen nukleotido senkuentsia jarraia da, zelula prokariotikoetan transkribatutako mRNAk itzulpen zuzena du. Aitzitik zelula eukariotikoetan nukleoko RNAk aminoazidorik kodifikatzen ez duten nukleotido sekuentzia ugari ditu. sekuentzia horiek intron izena dute eta DNA zati batzuen transkripzioaren emaitza dira. Proteinaren aminoazidoak kodifikatzen dituzten zatiek, exon izena dute. mRNA molekula nukleotik atera aurretik transkribatutako RNAri introak moztu etakendu behar zaizkio, eta geratuko den mRNAk proteina osoaren sintesia kodifikatuko du. Intronak ebaki eta baztertu ondoren, RNAren sekuentzia kodifikatzaileak (exonak) elkarri lotuta geratu dira. RNAren itxuraldatze horri heltzea esaten zaio. RNA primarioenak 7700 nukleotido dituzte. Intronak kendu ondoren mRNAri 1872 nukleotido geratu zaizkio.

Kode genetikoa. mRNA instrukzio genetikoen kopiatzat hartzeak, informazioaren kodifikazioa ez zuen argitu. Proteinek 20 aminoazido desberdin dituzte, DNAk eta RNAk aldiz, launa nukleotido desberdin baino ez dute eta, George Gamow astronomoak esan zuen bezala, nukleotido bakoitzak aminoazido batkodifikatuko balu, lau aminoazido baino ez lirateke egongo. Bi nukleotidok aminoazido bar ondorioztatuko balute, konbinazio posible guztiak eginez, 4x4=16 aminoazido egongo lirateke asko jota baino ez 20. horregaitik, gutxien gutxienez sekuentzia hiru nukleotido behar dira aminoazido bakoitza kodifikatzeko. egin daitezkeen konbinazio guztieak eginda 4x4x4x4=64 konbinazio ateratzen dira., 20 aminoazido kodifikatzeko nahikoa beraz. Beraz, hiru nkleotidoen kodea, tripleteen kodea, hartu zuten hipotesitzat.kodea deszifratzeko lehen esperientuak Marshall Nirenberg eta Heinrich Matthaei zientzilariek burutu zituzten. Nirenberg-ek E. coli zelulak hautsi eta edukia atera ondoren erradiaktiboki markatutako aminoazidoak eta zelula desberdinetako RNA laginak nahastu zituen. Lagin guztietan proteinen sintesia antzeman zuen jantitate txiki baina neurgarrietan. Nirenberg-ek eta Matthaei-ek RNA artifizialarekin saiatu ziren ondoren. Zelulean estraktu askeak mezu ezezaguna irakurri eta proteina moduen adierazteko gai izan baziren, litekeena zen haiek diktatutako mezu sintetikoa era irakurtzeko gauza izatea. Severo Ochoak aztertua zuen ondurako RNA katea luze bati erribonukleotidoak lotzeko prozesu entzimatikoa. Saiodian burututako prozesu baten bidez, base nitorgenatu bakarra askotan errepikatuta zuen RNA molekula sortu zuen, poli-U izena jarri zion. Hemeretzi saioditan ez zenpolipeptido erradiaktiborik sortu. Hogeigarrenean fenilalalina erradiaktiboa zuenean katea polipeptidiko sintetizatu berriak agertu ziren. polipeptidoa aztertzerakoan fenilalaninak baino ez zituela ikusi zuten.esperimentu horri esker kodearen lehen tripletea definitu ahalizan zuten.Beste tripleteak definitzeko metodo egokia aurkitua zuten. Harrezkero egindako esperimentuen ondorioz,aminoazido guztien kondonak aurkitu zituzten ondorioz, aminoazido guztien kodoank aurkitu zituzten. kode genetikoak beraz 64 triplete konbinazio (kodon) eta dagozkien aminoazidoak biltzen ditu. 64 triplete konbinazio horietatik 61ek aminoazido bereziak zehazten dituzte, eta beste hirurak amaiera-kodonak dira. Irudian ikusten den bezala aminoazidogehienek kodon bat baino gehiago dute, horregaitik kode genetikoa endekatua dena esaten ohi da. kode genetikoa deszifratu zutenetik organismo askoren DNA aztertu izan da, eta esan beharra dago, organismoen kode genetikoa unibertsal dela.

Proteinen sintesia. Proteinak sintetizatzeko jarraibideak DNAk molekuletan kodifikatuta daude. DNAren erreplikazio erdi kontserbakorrari esker, jarraibideok ama zeluletatik zelula sortu berrietara pasatzen dira, horrela zelula berri bakoitzak bere egitura eta funtzioak erabakiko dituzten proteina espesifikoak sintetizatzeko behar duen informazioa heredatzen du. DNAren jarraibideak mRNA molekula batera transkribatzen dira: kopia horiek dira proteinen sintesian aminoazido sekuentzia erabakitzeko erabiliko direnak. Proteinen sintesia zitoplasman gertatzen da, eta mRNAz gain beste biak ere behar ditu, RNA erribosomikoa (mRNA) eta garraiatzailea (tRNA).Aminoazido bakoitzari tRNA bat egokitzen zaio. aminoazido bakoitzak bere tRNA espezifikoa du. Aminoazil tRNA sintetasa izeneko entzima multzo berezi bat arduratzen da aminoazidoak hartu eta dagokien tRNArekin lotzeaz. tRNAk ezagutzen du, bere antikodonaren bitartez, aminoazidoari dagokion mRNAren kodona. Aminoazido bakoitzak bere sintesa du: sintesa batek glizina eta tRNA (gly) lotuko ditu, beste batek alanina eta tRNA(ala),eta horrela denak lortu arte. erreakzio horrek ATP a behar du: Aminoazidoa+ tRNA + ATP --> aminoazil - tRNA + AMP+ PP

Itzulpena: Proteinen sintesiari itzulpena ere esaten zaion. Itzulpena erribosometan gertatzen da. erribosomen egitura t RNA guztiak bere baitan jarraiki hartzeko egokia da eta horrez gain, mRNA molekulan zehar kodonez kodon mugitzen joateko gaitasuna du. erribosoma bakoitzean tRNA molekula lotzeko puntu bi daude. horietako batean, katea polipeptidikoari lotuta dagoen azken aminoazidoa daraman tRNA molekula jarriko da. P zentroa edo peptidil-tRNAren lotune da. Bestean, hurrengo aminoazidoa dakarren tRNA jarriko da. A zentroa edo aminoazil tRNSren lotunea da. proteinen sintesia hiru etapatan gertatzen da: hasiera luzapena eta amaiera. Hasiera: errbosomaren azpiunitaterik txikiena mRNA molekularen 5' muturrari lotuko zaio. Lehenengo tRNA molekula, formilmetionina (fMet) aminoazido eraldatua daramana, bere lekuan jarriko da eta mRNA molekularen AUG hasiera kodonarekin prekatuko da. Formilmetionina katea polipeptidiko berriaren lehen aminoazidoa izango da momentuz gero desager daitekeelako. Erribosomaren azpiunitate txikiak, mRNAk eta hasierako konplexu esaten zaio. ondoren, erribosomaren azpiunitate handiak bere lekua hartuko du eta formimetionil tRNAk P zentroa beteko du, A zentroa hutsik lagata. etapa honetan behar den energia GTParen hidrolisiaz lortzen da. Prozesuak horrez gain hasiera faktoreak behat ditu. Luzapena: etapa honetan katea polipeptidikoa luzatu egingo da, aminoazidoak etengabe lortuko zaizkiolako. Prozesu hauek gertatuko dira: a) hurrengo kodona ezagutuko duen aminoazil-tRNA erribosomaren A zentroan sartuko da. horrek kodonaren (mRNA) eta antikodonaren (tRNA) base osagarriak parekatzea dakar. Fase honetan luzapen faktoreak eta energi gastua (GTP) behar dira. b) P zentroan dagoen tRNAk daraman aminoazidoaren etaA zentrora iritsi berri denaren artean lotura peptidikoa eratuko da, eta katea polipeptidiko berria A zentroko tRNAri lotuta geratuko da, Erreakzio peptidil transferasa entzimak katalizatuko du, erribosomaren azpiunitate handiko entzima batek alegia. c) lekuz aldatzea. erribosoma lekuz aldatuko da, mRNAren 3' muturrerantz hiru nukleotidoko jauzia eginez. Aminoazidorik gabe geratu den tRNA askatu egingo da eta peptidil tRNA berria P zentroan geratuko da. Etapa honek ere luzapenfaktoreak eta GTP behar ditu. Luzapen etapa honek jarraitu egingo du erribosomak amaiera kodon batekin topo egin arte. Amaiera: Erribosoma amaiera kodon batera (UAA, UGA,UAG) iristen denean sintesia bertan behera geratzen da faktore askatzaile batzuei esker. Faktore askatzaileak erribosoman hutsik dagoen A zentroan jar daitezke, peptidil tranferasa entzimaren espezifikotasuna aldatuz, orain tRNA eta katea polipeptidikoaren arteko lotura hidrolizatzeko ahalmena izango baitu. Proteina sintetizatu berria eta azken tRNA aske geratuko dira.  Amaitzeko erribosomak mRNA utziko du eta azpiunitate biak disoziatu egingo dira.

Zer da genea? Genomaren zati bat da, meiosian zehar unitate moduan segregatzen dena eta ezaugarri fenotipiko bat erabakitzen duena. Neurospora-rekin egindako lanen ondorioz eta gerora 60ko hamarkadan burutu ziren ikerketen ondorioz, honela definitu zuten: genea DNA zati bat da, zati hori RNA moduan transkribatzen denean katea polipeptidiko bat eratzen da. 70eko hamarkadaren amaieran, geneak zatituta eta zati horiek DNA molekulan zehar sakabanatuta zeudela ikusi zuten. Transkribatutako RNAn zati horiek ebaki eta elkartu egiten dira proteina sintetizatzen hasi aurretik.

Informazio genetikoen aldaketak:m mutazioak: Gai honetan mutazio genikoak aztetuko ditugu, gene bakarrari eragiten diotenak. Gaur egun dakigunez mutazioa zelularen azido nukleikoaren nukleotido kopuruan edo nukleotido sekuentzian gertatu den aldaketa da. Gametoetan edo gametoak sortzen dituzten zeluletan gertatzen diren mutazioak hurrengo belaunaldietara pasatuko dira, zelula somatikoetan gertatzen direnak, aldiz, mitosiz sortutako zelula berrietara psatuko dira soilik. Geneak mutazioa non duen jakiteko bi bide daudem mutatutako genearen nukleotido sekuentzia aztertzea edo mutazioa adieraztera emango duen proteinaren edo polipeptidoaren aminoazido sekuentzia aztertzea. Mutazioak DNAren puntu jakin batean gertatzen direnea, mota desberdinak egon daitezke: ordezkapena (base baten ordez beste bat jartzea) tartekatze /nukleotido bat gehitzea) eta delezioa (nukleotido bat galtzea). mutazioak genearen zati handi batean eregerta daitezke, ahunka edo milaka baseak gehituz edo galduz. DNAn gertatutako aldaketak polipeptidoen sintesian eragiten dute batzuetan baina beste batzuetan ez. Mutazioan ordezkapena gertatu bada, baina itzulitako aminoazido sekuentzian aldaketarik eragin ez badu, mutazio isila dela esaten da. Katea polipeptidikoan aminoazido baten ondez beste bat agertu bada, esanahidunkodon baten ordez, esanahidun beste kodon bat jarri den seinale da eta horren ondorioz, bi mutazio egon daitezke kasu horretan: neutrala, aminoazido trukaketak proteinaren funtzioa aldatzen ez denean edo esanahi okerrekoa proteinaren funtzioa aldatu eta mutazioa agerikoa bihurtzen denean. Esanahidun kodonaren ordez esanahi gabeko kodona egokitu bada sintesia eten egingo da puntu horretan eta katea polipeptidikoa bukatu gabe geratuko da. Esanahi gabeko mutazioa daukagu. BAse bat edo hiruren multiplo ez den base kopuru bat gehitzeak edo delezio batek nukleotido sekuetzia erabat desberdina utziko digu eta irakurtaaraua aldatu egingo da. Mutazio lekutik aurrerako kodonak aldatuta daude eta esanahia ere gal dezakete.

Descargar

PDF Word HTML