Darwin eta Lamarck: eboluzio-ideien laburpena
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,97 KB
Darwin
Teoria zientifikoak lanketa, egiaztapen eta etengabeko berrikuspen luzeen emaitza dira. Teoria hauetan denboran zehar jardun duten zientzialariek lan egin dute, eta haiek egindako ikerketak beharrezkoak izan dira beste lan batzuk osatzeko. Kasurako, Charles Robert Darwin izan zen XIX. mendean espezien eboluzioa azaldu zuena bere hautespen naturalaren teoriaren bidez. Espezien jatorria hautespen naturalaren bidez argitaratu zuenean zientziaren historian polemika handienetako bat sortu zen; teoriak ez ziren bat Bibliako testuekin.
Eragin izan zuten ideiak
- 1831. urtean, Beagle ontziak munduan zehar eginiko bost urteko espedizioan egindako ikerketa eta datu-bilketarek bere teoria inspiratu zuten. Bere teoria zientifikoa espedizio horretan bildutako adibide eta frogapenetan oinarritu zen. Galapagos uharteetan bizi baldintza desberdinak zituzten uharteetan antzekoak baina desberdinak ziren espezieak aurkitu zituen.
- Thomas Malthus, britainiar demografoaren populazioari buruzko ikerketek lagundu zioten. Malthusek adierazi zuen populazioak joera duela gehiegi ugaritzera, eta horrek esan nahi du jaiotako askok ez dutela heltzen ugalkor adinera.
- Abeltzantza: abereen hautespenak —produkzioa hobetzeko, ugalketarako ezaugarri jakin batzuk dituzten abereak hautatu eta besteak baztertu— espezie edo populazio produktiboagoak lortzeko erabili ziren praktika izan ziren.
Idei nagusiak
- Bizitzaren aldeko borroka: Espezie bakoitzean aurreko belaunaldia ordezkatzeko beharrezkoak diren baino kume gehiago jaiotzen dira; populazioa konstante mantentzeko joera duenez, lehiak sortzen du. Kumeen indartsuenek aurrera egingo dute.
- Espezie bereko izakiak ez dira berdinak; indibiduoen artean desberdintasunak daude, beraz, espezien barruan aldakortasuna dago.
- Espazio eta denboran zehar inguruneko baldintzak ez dira beti berdin mantentzen; une batzuetan espezie bereko banako batzuek aldaketa mesedegarriak izango dituzte haien gorputzean eta ingurunera hobeto egokituko dira.
- Espezie bereko indibiduoen arteko aldakortasunek zenbait banako ingurune berrian bizitzeko gai bihurtzen dituzten ezaugarriak eman ditzakete, abantaila moduan.
- Bizirik iraun dutenek ugaltzeko aukera gehiago izango dute; beraz, beren ezaugarriak ondorengoei transmitituko dizkiete.
Teoria sintetikoa
XX. mendearen hasieran, genetikari buruzko lehen ikerketen eskerrak, Hautespen Naturalaren teoria osatu egin zen. Prozesu horretan parte hartzen duten bi faktore nagusiak genetikak azaltzen ditu: aldakortasuna eta herentzia.
Aldakortasunari dagokionez, Gregor Mendel agustindar monjeak burututako ikerketek erakusten dute geneetan gertatzen diren ausazko aldaketek eta ugalketa bidezko birkonbinazio genetikoak eragiten dituztela aldaerak; aldaketak ez dira gertatzen egokitzeko xedez, baizik eta kasualitatez agertzen dira. Herentziari dagokionez, ikerketek adierazten dute geneek direla ezaugarriak transmititzeko bide nagusia.
Lamarck
Lamarck izan zen espezieen eboluzio biologikoari buruzko lehen teoria orokorra (filogenesia) proposatu zuena. 1809ean 'Philosophie zoologique' argitaratu zuen. Bertan adierazi zuen izaki bizidunak sortu zirela materia inorganikotik, animalien eta landareen lerro nagusiak jarraituz.
Lamarcken ideiak
- Izaki bizidunen eraldaketak ingurumenarekin izandako interakzioen ondorio direla proposatu zuen.
- Ingurunera moldatzeko beharrak organo baten erabilera handitzea dakar; horrela organo hori sendotu edo aldatuko da.
- Banakoak erabilpenagatik bere organismoan sortutako eraldaketak ondorengoei transmititzen dizkiela; modu honetan espeziea aldatuz eta eboluzionatuz doa.
- Lamarcken ustez, espezieak garatzen eta hobetzen jarraitzen dute, gerora eta perfektuago bihurtuz; beraz, eboluzio-prozesuek helburu edo xede bat dute (ikuspegi teleologikoa).