Humanismoaren Aitzindariak: Petrarka eta Bere Eragina
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,16 KB
4.- HUMANISMOA
Petrarka (1304-1374) italiar eruditua, olerkaria eta humanista izan zen, "lehenengo humanista handia" ezizenaz ezaguna. Humanismoaren aitzindaria kontsideratzen da. Bere sonetoen perfekzionamenduak, poeta espainiarretan (Garcilaso) eta ingelesetan (Shakespeare) influentzia handia sortu zuen.
1. HELBURUA: Iraganaren Berreskuratzea
Iraganaren inguruan, begirada berria lortzea. Antzinate Klasikoa (kultura greko-latinoa). Aurreko mendeetan egile klasikoak eragin handia izan zuten, baina interes kristauen arabera eraldatu ziren.
Kontzientzia historikoaren ondorioa da berreskurapen hori. Iragan hori miresten dute, baina ez dira horrekin identifikatzen. Kontzientzia historikoa baten barruan ulertu behar da mirespen hori. Iragan hori objektiboki aztertu nahi da, distantzia kritiko bat ezartzen dute. Kultura hori ikertu nahi dute, bertan ematen diren ezaugarriak kontuan hartzen. Ez dute bilatzen kristautasuna indartzea. Distantzia hori ezartzean, posiblea da iraganeko kulturak sakonki ulertzea eta gure egoera ulertzea (garaiko dekadentzia).
Nola posiblea da?
Ez dute haien burua iraganeko mugimenduekin erlazionatuko (aristotelismo, platonismo…). Baina teoria horiek erabiliko dituzte egoera ulertzeko.
Obra Klasikoen Berreskurapena
Aurreko mendeetan autore klasikoen obrak errekuperatu eta itzuli ziren (Homero, Hesiodo, Virgilio, Horacio, Tito Livio…). Baina kristautasunak haien obrak egokitu zituen. Petrarkak ikuspuntu berri bat eman zien, eta hauek diren bezala onartu zituen. Petrarkak bere garaiko gizartea kritikatu:
Naturalismoa
Averroes (XII. mendea). Aristoteles obra irakurrita, naturaren azterketa formala bultzatu zuen. Hausnarketa eta deskribapen formala. Petrarkak hori asko kritikatu, baita eskolastikan garatutako azalpen formala (dialektika eta logika garatzen dituen arrazoia). Esaten zuen hori gizakiaren arrazonamendua murrizten zuela. Honek azterketaren zabalpena bultzatzen zuen, begirada aberatsa eskuratzeko. Hainbat liburu klasiko errekuperatu zituen, gai desberdinetakoak (filosofia, historia, poesia, erretorika, fisika…).
2. HELBURUA: Hezkuntzaren Erreforma
“Tratu zuzena” bultzatu. Testu klasikoak zuzenean irakurtzen zituzten. Autore klasikoen obrak oso mugatuak zeuden, eta oso gutxi irakurtzen zituzten; gehienak irakurtzen zuten, beste autoreek horiei buruz esaten zutena (Elizaren autoritateak bakarrik onartutakoak). Baina hortik aurrera, kristau teologia ez zen izango ezagutza-bide bakarra.
Humanista Kristauak
Ez dute Elizaren autoritatea ukatzen. Petrarka kristau sutsua eta debotoa zen. Baina ezagutza beste bide batzuk onartzen dituzte (literatura humanistika klasikoak).
NEOPLATONISMO
Petrarkaren influentziak mugituta, hainbat intelektual bere joera jarraitu zuten. Monasterioen liburutegietara joan eta bertan ezkutatuta zeuden liburu klasikoak berreskuratzen zituzten. Platonismoak nolabait mantendu zen Erdi Aroan zehar, baina interesen arabera eraldatzen. Humanismoarekin, aldiz, Platon benetan agertu zen berriro.
Testuingurua
Bizantziar Inperioa otomandarren menpe erori zen. Bertan zeuden hainbat intelektual Europara ihes egin zuten, bereziki Italiara. Mugimendu humanistaren garapenean eragin zuen. Greziar hizkuntza ikasten hasi zuten, eta horrela autore klasikoak itzularazi ahal izan zituzten.
Pico della Mirandola
Gizakia mugan dagoen izakia da, espiritua eta materiaren artean. Ideia zaharra da, kristautasuna aurreko tradizioetan aurkitu daitekeena. Pico bereizi nahi du gizakiaren berezitasuna, beste izakiekin konparatuz. Gizakiak ez dago ontologikoki finkatua, bere izateko modua ez dago jadanik finkatuta. Aldiz, landare bat edo animali bat (baita aingeru bat) hori izan beharko du, ez dauka beste aukerarik. Gizakiak, libre da nahi duen bizimodua eramateko (animali basati baten bizimodua…). Hortaz, gizakia Jainkoarekin parekatu daiteke. Hori arazoak eman zizkion Elizarekin.
EPIKUREISMO
Filosofoak: Epicuro de Samos (K.a. 371-270).
Materialismoa
Atomistak ziren, dena dago atomoz eginda. Gure gorputza, baita gure arima. Hortaz, hiltzean gure arima ere desegiten da. Ez dago arima hilezkorrik, ez dago haraindiko beste errealitate bat, ez dago Jainko hilezkorrik.
Materia soilik existitzen da. Atomoa da dena. Baina materiaren barruan, joera bat dago, non atomoak bat-batean okertzen dira. Denbora luzez, atomoak talka egiten dute eta materia osatzen dute. Lukreziok clinamen deitu zuen: ezagutu ezin den atomoen aldaketa.
Clinamen
Atomoek ehundaka-milaka urtetan elkar talka egiten dute, objektuak osatuz. Beraz, iraganean beste mundu bat existitu ahal izan zen denborarekin desagertu zena, eta etorkizunean mundu desberdin berria sortu ahal izango da. Ez bakarrik hori, ere gertatu daiteke etorkizunean gaurko mundua berriro existitzea. Denbora amaigabea izatekotan, edozein errealitate sortzea posiblea da. Beraz, nolabait denbora eta historia ziklikoa dela adierazten da.
Hori tradizio judu-kristaurekin guztiz talka egiten du: historia lineala da. Hasiera bat egon zen (Jainkoak mundu sortu) eta amaiera bat izango du (Azken Juizioa).