Mitoak eta Greziar Literatura: Ezaugarriak eta Motak
Mitoak: Jatorria eta Ezaugarriak
Jendeak miresten eta eredutzat hartzen dituen pertsona nabarmenei "mito" deitzen zaie eguneroko bizitzan; horregatik, hainbat artista, kirolari, etab. mito bihurtzen dira gaur egun. Mitoaren jatorrizko esanahiak beste bat du: Platonentzat, jainkoei eta heroiei buruzko gertaeren kontakizuna zen.
Mitoen Ezaugarri Nagusiak
- Historiaren aurreko denboretako gertaera baten kontakizuna da.
- Gizagaineko gizakiek hartzen dute parte: jainkoek, heroiek, maila goreneko animaliek eta pertsonek.
- Bizitzako gai handiren bat azaltzen saiatzen da, eta horrek ipuingintzatik bereizten du.
- Esanahi erlijiosoa du, Arent-ek esandakoaren arabera.
Mito Motak
- Mito kosmologikoak: Munduaren sorreraz, heriotzaren zentzuaz, etab. mintzatzen dira.
- Jainkoei buruzko mitoak.
- Heroiei buruzko mitoak: Heroiak elezaharren bidez goraipatutako pertsona ospetsuak ziren, eta haien funtzio garrantzitsuena jainkoen eta gizonen arteko zubia izatea zen; hori dela eta, heroi asko jainko bihurtu ziren.
Mitoak eta Literatura
Mitoak izan ziren olerkariek eta kontatzaileek hasieran izan zuten lehengaia. Mitologia, Antzinaroan herri guztietako nonahiko gaia izan zen, bai letretan bai beste arteetan. Baina ez hori bakarrik, Greziako mitologiak eragin paregabea izan du Mendebaldeko kulturan eta historian, batez ere Berpizkunde eta Klasizismo garaietan.
Literatura Mitikoak
- Ezaugarri nagusiak: Erlijioarekin lotura zuen; mundua eta gizakia zer den ulertzeko ahalegina egiten zuen, eta bizitzeko eredu positibo eta negatiboak ezartzen zituen.
- Non ematen da: Mesopotamia, Egipto, Israel, Persia eta Indiako lehenengo lan literarioetan. Baita ere Grezian eta Erroman.
Apoloniar Literatura
- Ezaugarri nagusiak: Artearen arauei fideltasuna zien. Arrazoia grinei nagusitzen zitzaien eta natura eta eredu klasikoen antzekoa zen.
- Mugimendu literarioak: Erromako eta Greziako literatura klasikoan, Berpizkundean, Neoklasizismoan, Errealismoan eta Naturalismoan.
Dionisiar Literatura
- Ezaugarri nagusiak: Instintua arauei nagusitzen zitzaien, grina arrazoiaren gainetik jartzen zen eta bizizaletasuna ematen zen, baita gizartearen ohituren eta arauen urratzea ere.
- Mugimendu literarioak: Erdi Aroko literatura, Barrokoa eta Erromantizismoa.
Greziar Literatura: Sarrera eta Ezaugarriak
Hebrear herriarekin batera, Grezia izan da Mendebaldeko zibilizazioaren sehaska. Kulturaren garapen handiagatik, beste herriek baino eragin sakonagoa izan du Mendebaldeko garapen kulturalean. Greziarren agerpen kultural guztiek oreka dute ezaugarri nagusi. Erraz uler daiteke haien artea eta literatura, gizakiaren neurrira eginda daudelako eta gizakiaren izaera erakusten dutelako. Hori dela eta, miresmena sentitzen dugu haien lanekiko.
Greziarren iturri nagusia haien mitologia da. Ahozko tradizioen bidez, beren jainkoei buruzko gertaera eta pasadizo kopuru handia heldu zitzaien, ez zutelarik argumentu berririk asmatu beharrik. Berrinterpretatzeko nahikoa zuten: gudu luze eta ankerrak, familia istorio ikaragarriak, amodioak eta gorrotoak, abenturak eta mendekuak. Greziarren jainkoek ez dute itxura izugarririk hartzen eta ez dira beste herri batzuetakoak bezala, eredu perfektuak.
Hizkuntza egokirik gabe, greziarrek ezin izango zuketen haien goi mailako literaturaraino iritsi. Oso hizkuntza aberatsa zen grekoa, bertsotan idatzia, sentimenduak eta ideiak adierazteko baliagarria zen: hiztegi aberatsa, sintaxi malgua, etab. Filosofia, historia eta oratoria ere garatu ziren, baina gu hirutan zentratuko gara:
Poesia Epikoa
Homero eta epopeiak nabarmentzen ziren.