Marko Tulio Zizeron: hizlaria, filosofoa eta politikaria, Erromako Errepublikaren azken urteetan

LatínActualizado el 3,4 KB

Resumen

Testuak Zizeron idazle, orador eta politikari erromatarraren bizitza eta obra aurkezten ditu, batez ere bere diskurtsoak, obra erretorikoak, gutunak eta filosofia-lanak. Ikasleak Zizeronen ekarpen nagusiak eta latindar prosaren garapenean izan zuen garrantzia ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Zizeron K.a. 106an jaio zen Arpinon eta K.a. 43an hil zen.
  • Errepublikaren desagerpenaren garaian oradore garrantzitsuena izan zen.
  • Diskurtsoak judizialetan eta politikoetan sailkatzen dira; In L. Catilinam eta Philippicae nabarmentzen dira.
  • Obra erretorikoen artean De oratore eta Brutus daude; bost puntu azpimarratzen ditu: inventio, dispositio, elocutio, memoria eta actio.
  • Gutun-bilduma nagusiak Epistulae ad familiares, ad Atticum, ad Quintum fratrem eta ad Brutum dira.
  • Filosofia-lanen artean De re publica, De legibus, De finibus, Tusculanae disputationes eta De officiis daude.

Ponte a prueba

Marko Tulio Zizeron (K.a. 106-43)

Marko Tulio Zizeron Arpinon jaio zen, K.a. 106an, zaldun klaseko familia batean. Hizlaritza eta filosofia ikasi zituen, eta legelarien lanek zuzenbidearekiko interesa sortu zioten. Ospe handiko abokatua izan zen. Katilinaren laguntzaileak epaiketarik gabe hiltzeko agindua eman zuelako, erbesteratu egin zuten. Handik gutxira hil zen, K.a. 43an.

Hizlaritza

K.a. I. mendearen bukaeran, fenomeno garrantzitsu bat gertatu zen Erroman: Errepublikaren desagerpena. Zizeron izan zen oradore garrantzitsuena, eta bere garaiko gertakizun politiko nagusienak bizi izan zituen. Haren obra diskurtsoetan eta lan erretorikoetan sailka dezakegu.

Diskurtsoak

Bi eratakoak bereiz ditzakegu: judizialak (pro eta in) eta politikoak (in edo pro). Hona hemen Zizeronen diskurtso aipagarrienak:

  • In C. Verrem
  • Pro lege Manilia
  • In L. Catilinam
  • Pro Caelio
  • Pro Milone
  • Pro Archia poeta
  • Pro Marcello
  • Pro Ligario
  • In M. Antonium orationes Philippicae

Obra Erretorikoa

Zizeronek oratoriari buruzko obrak ere utzi zizkigun. Bertan, diskurtso bat nola hasi, nola konposatu behar den eta zein teknika erabili behar den azaltzen digu. Obra aipagarrienak hauek dira:

  • Brutus
  • De oratore

Zizeronek bost puntu azpimarratzen ditu: inventio, dispositio, elocutio, memoria eta actio. Diskurtsoek atal ezberdinak zituzten: exordium, narratio, argumentatio, probatio, refutatio eta peroratio. Helburua zen jendea heztea, atsegina izatea, hunkitzea eta konbentzitzea. Orator obran, espresioaren elementuak, esaldiaren harmonia eta erritmoa lantzen ditu.

Epistolografia

Zizeronen gutun-bildumek toki garrantzitsua betetzen dute epistolografia latindarraren barnean. Hona hemen bilduma nagusiak:

  • Epistulae ad familiares
  • Epistulae ad Atticum
  • Epistulae ad Quintum fratrem
  • Epistulae ad Brutum

Zizeronen estiloa, diskurtsoekin konparatuz, irekiagoa eta herrikoiagoa da gutunetan.

Filosofia

Filosofian ere aritu zen Zizeron. De re publica (6 liburuki) obran, demokrazia, aristokrazia eta monarkiaren arteko nahasketa zen gobernu-modurik onena zela adierazi zuen. De legibus (6 liburuki) lanean, antolakuntza politikoaz eta lege erlijiosoez aritu zen. Consolatio idatzi zuen bere alaba Tulia hil zenean. Filosofia moralean, giza ohiturak eta portaera aztertu zituen De finibus bonorum et malorum (5 liburuki), Tusculanae disputationes (5 liburuki) eta De Officiis obretan. Erlijio-arazoei buruzko liburuak ere idatzi zituen: De natura deorum eta De divinatione. Azkenik, filosofia moralaren barruan, Cato maior, de senectute eta Laelius, de amicitia aipa ditzakegu. Zizeron Aristotelismoaren aldekoa agertzen da zenbait obretan. Idazteko eran, elkarrizketa erabili zuen. Pertsonaiak ondo zehazten zituen, eta haien ideien eztabaidari garrantzi handiagoa ematen zion.

Zizeron literaturako idazlerik handienetarikoa izan zen. Harekin, latindar prosa maila goren-gorenera iritsi zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz eta non jaio zen Marko Tulio Zizeron?

K.a. 106an jaio zen Arpinon, zaldun klaseko familia batean.

Zergatik erbesteratu zuten Zizeron?

Katilinaren laguntzaileak epaiketarik gabe hiltzeko agindua eman zuelako erbesteratu egin zuten.

Zein dira Zizeronen obra erretoriko nagusiak?

Testuaren arabera, Brutus eta De oratore dira obra erretoriko aipagarrienak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz jaio zen Zizeron?
2. Zein obra erretorikotan azaltzen du Zizeronek diskurtso bat nola konposatu behar den?
3. Zein dira Zizeronek azpimarratzen dituen bost puntuak?
4. Zein gutun-bilduma da Zizeronen gutunen artean?
5. Zein obra idatzi zuen Zizeronek bere alaba Tulia hil zenean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.