Mikroorganismoak: Sailkapena, Biziraupena eta Esterilizazioa
Protozooen sailkapena higidura moduaren arabera
- Flagelatuak: Espermatozoideen antzekoak, flageloa (fuztana) dutenak.
- Rhizopodak: Forma aldatzen dute barruan duten proteinagatik.
- Esporozooak: Parasitoak dira eta ez dira beren kabuz mugitzen.
- Ziliatuak: Zilioen bidez mugitzen direnak.
- Prioiak: Proteina hutsak dira, molekula bakar batez osatuak.
Mikroorganismoen biziraupena eta dispertsioa
- Tenperatura: Tenperatura baxuek ez dute mikroorganismoa suntsitzen; hazkuntza eta ugalketa inhibitzen dute soilik.
- Hezetasuna: Ingurune hezeak behar dituzte deshidratazioz ez hiltzeko.
- pH-a: Disoluzio batean dagoen hidrogeno ioi kopurua adierazten du. Mikroorganismo bakoitzak pH tarte bat du eta hortik kanpo hil egiten dira.
- Oxigenoa: Mikroorganismo gehienek oxigenoa behar dute bizirauteko heterotrofoak direlako. Bakterio anaerobikoak oxigenorik gabe bizi daitezke (anaerobioak, anaerobio fakultatiboak eta anaerobiko hertsiak).
- Argia: UV izpiek mikroorganismoak hil ditzakete.
- Elikagaia: Elikagaiek ez dute ingurunean erresistentziarik ematen, baina mikroorganismoek formak garatu ditzakete ugaldu edo hazi ezin direnean.
- Airearen mugimendua: Ez du mikroorganismoen biziraupenean eragiten, baina dispertsioan eragin handia du.
Desinfekzio eta esterilizazio teknikak
- Esterilizazioa: Mikroorganismo guztiak eta beren esporak edo elementu guztiak suntsitzen ditu.
- Desinfekzioa: Mikroorganismo gehienak deuseztatzen ditu, baina bakterio esporulatuak ez dira hiltzen.
- Asepsia: Mikroorganismo gabeko inguruneei aseptiko deitzen zaie; kutsadura ekiditen duten lan-teknikak dira.
- Antisepsia: Gorputzeko mikroorganismo gehienak deuseztatzen ditu.
- Mikrobiostasia: Mikroorganismoen hazkundea gelditzen duten baldintzak dira.
- Mikrobiozida: Mikroorganismoak suntsitzen dituen agentea (adibidez, fungizidak onddoak suntsitzen ditu).
Tratamendu termikoen bidezko esterilizazioa
Bero hezea
- Autoklabea: Laborategian erabilia, 100 ºC-tik gora, 15-20 minututan esterilizazioa lortzen da.
- Tindalizazioa: 100 ºC-tik gorako tratamendua.
- Pasteurizazioa: 62,8 ºC-tan 30 minutuz.
- Uperizazioa (UHT): 150 ºC-tan 2 segundoz.
Bero lehorra
- Pasteur labea: 160-180 ºC-tan 2 orduz.
Bero zuzena
- Errauskailua: Materialak errausketa-labe batean sartzen dira.
- Garreztatzea: Su-gar batekin material metalikoak gorritu arte berotuz esterilizatzea.
Tratamendu fisikoen bidezko esterilizazioa
- UV izpiak: Erabilienak; DNAren bikoiztea gelditzen dutenez, esterilizazioa lortzen da.
- X izpiak: Esterilizazio sakona, oso hilkorrak zelulentzat.
- Gamma izpiak: Isotopo erradioaktiboak sortzen dituzte.
- Iragazkiak: Likido edo gasetan erabil daitezke, mikroorganismoak atxikitzen dituzte.
- Aire-iragazkiko ganberak: Presio positiboko ganberak, presio negatibokoak eta aire-korronte laminarra sortzen dutenak.
Kutsadura biologikoaren epidemiologia
Mikroorganismo batzuk patogenoak dira eta gaixotasunak sortzen dituzte gizakiengan. Patogeno gehienak parasitoak edo bizkarroiak dira, baina parasito gehienak ez dira patogenoak eta ez dute gaixotasunik sortzen. Beraien harremana faktore hauen mende dago: parasitoaren ezaugarriak eta ostalariaren defentsa-mekanismoak.
Agente biologikoak eta sarrera-bideak
Agente biologikoak bide parenteraletik, azaletik, digestio-aparatutik eta inhalazioz sartu daitezke. Hiru ondorio mota eragin ditzakete:
- Infekzioa: Ostalaria mikroorganismo batek kolonizatzen duenean gertatzen da.
- Alergiak: Asma, rinitisa edo konjuntibitisa; gaixotasun hauek bakterio mota batzuekin erlazionatuak daude.
- Efektu toxikoak: Bakterioek jariatutako toxina gehiegi izateak sortzen ditu.