Makroekonomia, BPG eta Inflazioa: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,96 KB

Makroekonomiaren Ikuspegia

Makroekonomia ekonomia osoaz arduratzen da, funtzionamendu orokorraz. Mikroekonomia, berriz, merkatu, prezio eta produktu jakin batzuez arduratzen da.

Ekonomiaren Aldagai Kritikoak

(Enpleguaren, Interesen eta Diruaren Teoria Orokorra, 1936)

Makroekonomiaren Helburu Nagusiak

Ekoizpena eta Enplegua

Zergatik murrizten dira, batzuetan, ekoizpena eta enplegua? Zer egin daiteke langabezia murrizteko?

  • Hedapenak eta atzeraldiak: hauen ondorioz langabezia gutxitu edo hazi daiteke.

Prezioak eta Inflazioa

Zergatik igotzen dira gauza gehienen prezioak (inflazioa)? Nola eduki daiteke kontrolpean?

  • Enpresak ezarritako prezioan asko saltzen badu, igo egingo du.
  • Igoera horren ondorioz, familiek gastu ahalmena galtzen dute.

Ekonomia-Hazkundea

Nola handitu dezake herrialde batek bere ekonomia-hazkunde tasa?

  • Ez dago formula unibertsalik. Faktore erlijiosoak, kulturalak eta politikoak eragiten dute.

Ekonomia Adierazleak eta BPGa

Ekonomiaren helburu orokorra ekoizpena, prezioak eta enplegua kontrolpean edukitzea da.

Adierazle Garrantzitsuenak

  • Enplegu Maila: Jarduera, okupazio eta langabezia tasak adierazten dituzte.
  • Kontsumo Prezioen Indizea (KPI): Prezioen bilakaera adierazten du, inflazioa dagoen ala ez jakiteko.
  • Barne Produktu Gordina (BPG): Ekoizpena neurtzen duen adierazle nagusia da.

Barne Produktu Gordina (BPG)

BPG ekonomia eragile guztiek kontsumitzen dituzten ondasun edo zerbitzu guztien batura da.

BPG Kalkulatzeko Metodoak

  1. Azken Ondasun/Zerbitzuen Gastua Neurtzea: Familien kontsumoa (C) + Enpresen inbertsioa (I) + Gastu publikoa (G) + (Esportazioak (X) - Inportazioak (M)).
  2. Balio Erantsien Metodoa: Salmentakoa - Erositakoa = Balio Erantsia (E1 + E2 + E3).
  3. Diru Sarreren eta Errenten Metodoa: Soldatak + Alokairuak + Interesak + Enpresa etekinak + Diru laguntza ofiziala.

BPG Erreala

BPG erreala: Urte bateko prezioa erreferentziatzat hartzen da, inflazioaren eragina kentzeko.

BPGaren Mugak

  • Ezkutuko Jarduera: Estatuaren begietatik kanpo egiten diren jarduerak ez ditu kontuan hartzen (adibidez, fakturarik gabekoak).
  • Dohainikako Lana: Ez ditu neurtzen zerbitzuen trukean dirurik ez dagoen jarduerak (adibidez, etxeko lanak).
  • Kanpo Eraginak: Ez ditu kontuan hartzen kanpo-eraginak, onurak edo kostuak izan arren.
  • Kalitatea: Ez du bereizten erositakoa elikagaiak, liburuak edo armak diren. Zerbait garestia bada, asko eragingo du BPGaren kalkuluan.
  • Per Capita: BPGak ez du bereizten nola banatzen den aberastasuna, batezbestekoa baita.

BPG Per Capita Kalkulua

BPG per capita = BPG osoa / Biztanleri kopurua

Kontabilitate Nazionala eta Inflazioa

Kontabilitate Nazionala

Kontabilitate Nazionala herrialde baten barnean aldi jakin batean egiten diren ekonomia-jarduerei buruzko informazioa jaso eta jakinarazten duten adierazleen multzoa da.

Inflazioaren Definizioa

Inflazioa ekonomia bateko prezioek, oro har eta modu jarraituan, gora egitea da. Behera egiten badute, deflazioa dagoela esaten da.

Inflazioaren Arrazoiak

1. Eskari Inflazioa

Eskaintza baxua eta Eskaria handia denean gertatzen da.

  • Enpresak: Espektatibak hobetzen direnean, ekoizteko ondasunen prezioa igo daiteke.
  • Sektore Publikoa: Azpiegiturak hobetzea erabakitzen duenean, horretarako ondasunen eskaria handitzen da.
  • Familiak: Gehiago gastatzea erabakitzen dutenean, kontsumo ondasunen eskaria handitzen da.

2. Kostu Inflazioa

  • Natura Baliabideak: Lehengaien prezioak ekoizpen-prozesua garestitzen du, eta ondorioz, azken prezioa igotzen da.
  • Soldatak-Prezioak Kiribila: Sindikatuen presioaren eraginez soldatak gora egiten dute. Errentak kobratzen dituztenek ere diru-sarrera handiagoak dituzte.
  • Soldatak-Soldatak Kiribila: Gainerako sektoreko langileek ere soldata igoera eskatuko dute.
  • Merkatuaren Ahalmena: Monopolioak daudenean, prezioak igo egiten dira.
  • Interes-Tasak: Maileguak dituzten enpresei eragiten die. Interes handiagoa = kostu handiagoa = prezio handiagoa.

Inflazioaren Ondorioak

Erosteko Ahalmenaren Galera

  • Pentsiodunak: Pentsioak eguneratu arren, beti galtzen dute erosteko ahalmena.
  • Langileak: Soldata igoera txikia edo kaleratzeak gerta daitezke, gastatzeko diru gutxiago izanez.
  • Aurreztaileak: Dirua itzultzerakoan, gutxiago erosteko ahalmena izango dute.

Kanpo Merkataritzan

  • Esportazioak: Produktuak garestiagoak dira, eta lehiakortasuna galtzen dute.
  • Inportazioak: Kanpoan, ezaugarri berdineko produktuak merkeagoak dira.

Beste Ondorioak

  • Zordunak: Diruaren balioak behera egiten duenez, errazagoa da zorra ordaintzea.
  • Estatua: Inoiz ez du momentuan ordaintzen, eta diruaren balioa galtzen doa.
  • Ziurgabetasuna: Prezioak etengabe igotzen badira, zaila da etorkizuneko erosketen balioa aurreikustea. Inflazio-tasak ziurgabetasuna areagotzen du.

Inflazioa Neurtzeko Moduak

Kontsumo Prezioen Indizea (KPI)

KPIa (Kontsumo Prezioen Indizea) batez besteko familia batek gastatzen duena kalkulatzen du.

KPIa Kalkulatzeko Prozesua (INE)

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) inkesten bidez kontsumo ohiturak aztertzen ditu:

  1. Erosketa Saskia: Oinarrizko kontsumo taldeak identifikatu.
  2. Saski horren kostua kalkulatu.

Inflazio-Tasa

Inflazio-tasa Kontsumoko Prezioen Indizeak aurreko aldiarekiko izan duen aldaketa da, ehunekotan neurtuta.

KPI Harmonizatua

KPI Harmonizatua inflazioaren neurri bateratua ematea helburu duen estatistika-adierazlea da, konparaketak egiteko.

KPIaren Ezaugarriak eta Mugak

Ezaugarriak

  • Kontsumo ohituren aldaketak kontuan hartzen dira.
  • Erosketa-saskia 5 urtetik behin aldatzen da.
  • Eskaintzak eta beherapenak aintzat hartzen dira.

Mugak

  • Espainiako eta Europako saskiak desberdinak dira.
  • Urteak pasa ahala konparaketak zailtzen dira, saskiko ondasunak aldatzen doazelako.
  • Ez ditu aintzat hartzen kalitatearen aldaketak.
  • Inkesta batetik ateratzen dira adierazgarriak diren ondasunak, baina agian ez da errealitatean horrela.